Ametsetan leial

Dabib Anaut
Karlos Corbella
Esnatu al zara inoiz, bat-batean, eta ahots ozenez hizketan ari zinela ohartu? Eta, aizu, zer hizkuntzatan ari zinen hizketan? Euskaraz? Erdaraz? Ametsetan leiala al zara euskararekin? Askotan aditu dugu: euskaldunak oso leialak omen gara euskararekin, ahal dugun guztietan euskaraz egiten dugu. Kale neurketek hala diote, Txillardegiren irakurketaren arabera behintzat.
 
Kalean, ametsetan ez bezala, solaskidea euskalduna denean behintzat, gerok erabaki dezakegu, kontzienteki, euskaraz eginen dugun edo ez. Hizkuntza-leialtasunean, beraz, arau eta adostasun sozialez gainera, geure kontzientziak edo erabaki kontzienteak ere eraginen du.
 
Ametsetan, berriz, hizkuntzarekiko leialtasuna “benetakoagoa” delakoan nago, eta iruditzen zait ametsetako hizkuntza-erabilera neurtuz gero gure leialtasuna askoz modu errealagoan ezagutu genezakeela. Ametsak izan bailitezke hizkuntzaren gaineko arau sozialek eta konbentzioek gutxien agintzen duten lurraldea; beldurrak, aurreiritziak, konplexuak, debekuak, kontzientzia… errazen gaindi litezkeen eremu librea. Eta bertan, euskara gehien gorrotatzen duen euskararen aurkako militanterik sutsuena ere euskaraz egiten imajina dezakegu. Eta, aitzitik, euskaltzalerik euskaltzaleena ere erdaraz ari daiteke gure ametsetan.
 
Auskalo; agian bakarren bati morbosoa irudituko zaio euskalgintzako militantzia konpartitzen duen kidearekin ametsetan erdara gordinean aritzea: “Venga, tío, ¿Nos hacemos un txosten y un manifiesto?”. Baliteke debekuak, bekatuak edo tabuak sortzen ohi dituen morbo horrek euskaltzale finen bat erdaraz zipriztindutako amets lizunetara eramatea: “...Mmm! Qué bien hablas en euskañol, cómo me gustaaa, háblame másss!”.
 
Tira, zaila da ametsen lurralde horren gaineko ondoriorik ateratzea, baina nire susmoa honakoa da: ametsetan, normalean, bizitza errealean erabiltzen dugun hizkuntza bera erabiltzen dugu. Alegia, bizitza errealean euskaraz egiten dugun horrekin, ametsetan ere euskaraz egiten dugu. Eta erdaraz egin ohi dugunarekin erdaraz.
 
Baina susmo horretaz gainera, galderaren bat ere badut: zer egiten dugu ezezagunekin? Lehendabiziko hitza euskaraz egiten al diegu ametsetan? Eguneroko bizitzako proportzio berean eta konstantzia berarekin? Eta euskaldunak nahiz erdaldunak tartekatzen direnean? Eta ezezagunek guri nola egiten digute lehendabiziko hitza?
 
Hizkuntza-leialtasunaren eta hizkuntzaren osasunaren adierazle indartsua lor genezake ametsetan. Baina zoritxarrez edo zorionez, informazio hori oraingoz ez dago gure esku. Hala den bitartean ohiko adierazleetara joko dugu, eta bestelako adierazle fantastikoekin ametsetan jarraituko dugu.

Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude