Feniziarrek Afrika inguratu al zuten?

Phoenecia

Joan den udan , Philip Beale esploratzaile britainiarra eta hogei kideko tripulazioa Phoenicia ontzian itsasoratu ziren. Espedizioak ontzi feniziarren kopia fidela eraiki zuen, Alepoko pinuen egurra erabiliz, Herodotok K.a. 400. urtean idatzitakoa egiaztatzeko asmoz: feniziarrek Afrika itsasoz inguratu zutela duela 2.500 urte.

Historia testuliburuen arabera, Bartolome Diaz buru zuen espedizio portugaldarra izan zen kontinente beltza inguratzen lehena, baina Bealek aurrekariak egon zirela frogatu nahi du.

Itsaso Gorriko kostaldetik irten ziren eta 24.000 kilometro egin beharko dituzte Londresera iristeko. Ondo bidean, datorren urteko uztailean iritsiko dira Tamesis ibaiaren estuariora eta, ondoren, ziur aski, Ontzia British Museumen erakutsiko dute.

 

ASTEKARIA
2008ko abenduaren 14a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude