1968ko maiatzaren ondorengo Paris hura

  • Mariasun Landa ::Festa aldameneko gelan

    Erein

    orrialdeak ::142

    prezioa ::15.50€

Etorkizunerako dituen ametsak egi bilakatu nahian dabilen hemeretzi urteko neska gaztea da Mariasun Landaren Festa aldameneko gelan. Paris, 1968-1969 nobela autobiografikoaren protagonista. Simon de Beauvoiren lanak liluratuta dauka gaztea, eta idazle izateko irrikarekin abiatu da Euskal Herritik Frantziako hiriburura, duela gutxi 68ko maiatza izenarekin gogoratuko den matxinada bizi izan duen hirira, lan egin eta ikasteko asmotan. Baina “Iraultzak” Parisko zenbait esparrutan bere ondorioak utzi baditu ere, eraldaketa eskasa izango du aske eta independente izateko asmoz hainbat paristar familientzat etxeko lanak eginez bizia irabazi nahi duen neskarentzat.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: 68ko Maiatza
Matzneff afera
Frantziako mundu literarioak urtetan babestu duen pedofiloa

Urtarrilean Vanessa Springora editoreak argitaratu duen liburu autobiografiko batek lurrikara eragin du Frantziako letren errepublikan: Gabriel Matzneff idazleak berarekin izan zuen harreman pedofiloa kontatu du, bide batez 68ko maiatzaren osteko giro intelektualak onartu zituen... [+]


Tokioko aireportuari 50 urtez aurre egin dioten baserritar egoskor horiek

Japonian 2020ko Olinpiar Jokoak hasterako estreinatuko ote dute Tokioko Narita aireportuaren hirugarren pista? Agintariek proiektuari ekin eta 50 urte geroago, osatu ezinik segitzen dute beren lurrari eta lanbideari uko egin nahi ez dioten baserritarren erresistentzia dela... [+]


2018-05-20 | Bea Salaberri
Orain eta hemen 1968-2018

Egun hauetan, alde guzietatik ateratzen ari dira 1968ko maiatzari buruzko filmak, erreportajeak, garaiko kanten bildumak, “izan balitz eta egin bagenu” moduko mahai inguru surrealistak. Eta saltsa bera zerbitzatuko digute hilabete bukaera arte. Gero kito... [+]


2018-05-08 | Euskal Irratiak
68ko maiatzaren eragina Euskal Herrian

50 urte egiten du aurten, maiatzan izan zirela manifestaldiak, grebak eta beste gertakari franko. Emazteen mugimendu azkarra izan zen ere, elkarteak sortu ziren, planning pfamilial delakoa eta ere haurzaindegiak.


Eguneraketa berriak daude