argia.eus
INPRIMATU
1968ko maiatzaren ondorengo Paris hura
  • Mariasun Landa ::Festa aldameneko gelan

    Erein

    orrialdeak ::142

    prezioa ::15.50€

Pilar Iparragirre 2008ko irailaren 07a
Etorkizunerako dituen ametsak egi bilakatu nahian dabilen hemeretzi urteko neska gaztea da Mariasun Landaren Festa aldameneko gelan. Paris, 1968-1969 nobela autobiografikoaren protagonista. Simon de Beauvoiren lanak liluratuta dauka gaztea, eta idazle izateko irrikarekin abiatu da Euskal Herritik Frantziako hiriburura, duela gutxi 68ko maiatza izenarekin gogoratuko den matxinada bizi izan duen hirira, lan egin eta ikasteko asmotan. Baina “Iraultzak” Parisko zenbait esparrutan bere ondorioak utzi baditu ere, eraldaketa eskasa izango du aske eta independente izateko asmoz hainbat paristar familientzat etxeko lanak eginez bizia irabazi nahi duen neskarentzat.