Ibarretxe kargu gabetzeko ariketak

  • Atutxa, Knör eta BilbaoREN aurkako zigorra oso gogorra da ikuspegi juridiko eta politikotik, baina Espainiako justizia euskal gaiekiko pilatzen ari den meta handiaren printza bat gehiago. Politikoki, EAEko herritarren ordezkaritza zigortzean, herritar horien burujabetza non den argi uzten du. Beste behin ere.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Juridikoki, legezko amarru berria ehundu da, berriz ere ad hoc aritzearen sentipena barreiatuz. Botin auzia deitu zen hura zela eta, duela hilabete pasatxo Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitakoaren arabera, fiskaltza eta akusazio partikularra auzi batetik erretiratuz gero, herri akusazioa bakarrik geratzean ez zegoen auziarekin aurrera jarraitzerik. Oraingoan, aldiz, Gorenaren epaiak dio delitu batzuetan ez dela kaltetu zuzenik edo kaltetua oso modu lausoan ikusten dela eta orduan herri akusazioarekin bakarrik ere jarrai daitekeela aurrera.

Euskal gizartean oso barreiatua dago mamian arazoa politikoa dela eta ez juridikoa, baina bihurgune juridikoetan ere horren baldar aritzeak are eta gehiago sendotzen du sinesmen zabal hori.

Espainiako eskuin juridikoak mokadu trinkoa eskuratu du oraingoan, baina funtsean, hegaluzea harrapatzeko bokarta besterik ez da. Ibarretxe lehendakaria amuan harrapatzeko berotze ariketen itxura hartzen du operazio guztiak. Ezin ukatu arrantzatutakoa ere jaki preziatua dela, baina Juan Jose Ibarretxe amutik zintzilik eta kargugabetua ikustearen ondoan... Bide batez, Ibarretxe zigortzea lortuko balitz, nekez libratuko lirateke Patxi Lopez eta Rodolfo Ares sozialistak eta ahalegin horrek merezi du zuzenbide estatua apur bat gehiago higatzea. Eta higatzearena Euskal Herriko ikuspuntutik hitz eginda diot, Espainian ezer gutxik kaltetu baitezake zuzenbide estatuaren irudia, batez ere euskal herritarren aurka egiten denean. Espainiarekiko ikuspegi hori korapilotsua dena sinpleegia bihurtzea izan liteke akaso, baina ikuspegi demokratikotik Euskal Herrian Espainiako aginteek aspalditik ari dira zuzenbide estatuaren zutoinak behin eta berriz urratzen, eta Espainian horren erreakzio gutxi sortzea zinez da kezkagarria euskal herritarren etorkizunerako.

Kontua da martxoko hauteskundeen ondoren, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria epailearen aurrean jar dezaketela edozein unetan, noiz eta lehendakariak bultzatutako galdeketa prozesua abian jarriko den garaian. Eusko Jaurlaritzaren bide-orrian, ekainean lehendakariak akordio zabalerako deia egingo dio Espainiako gobernu buruari, eta honek muzin eginez gero, urrian egoera politikoari buruzko galdeketa egingo litzaieke EAEko herritarrei. Ibarretxe lehendakariaren auzia ere prozedura laburrekoa denez, epaia ere azkar etor liteke eta, beraz, orain artekoa ikusita, ez litzateke arraroa izango galdeketaren eszenatokira Ibarretxe kargugabe batekin iristea. Duela hamar urte inork gutxik sinetsiko zuen halako egoera batera iritsi zitekeenik; are gutxiago duela hogei, Ajuria Eneko Itunaren lehen urratsak eman ziren garaian.

Egunkaria auziaren bi atalak, azkenean Auzitegi Nazionalean erabakiko dira. Hasieran kontrakoa uste bazen ere, dirudienez atal ekonomikoa epaituko da lehenago eta, prozedura laburrekoa denez, azkarrago joango ei da eta epaile bakarrak emango du epaia.

Ustezko delituak ekonomikoak direnez, bigarren atala Gipuzkoan epaitzea eskatu zuen auzipetuen defentsak. Baina Juan del Olmo epaileak ETAri lotutako lehen atalarekin lotu zuenez, Auzitegi Nazionalak bertan epaitzea erabaki du. Lehen atalean baino errazago lor ei daitezke zigorrak bigarrenean eta hemen zigorra lortzeak, lehenean ere zigorra izatea erraz dezake. Hori da alde ekonomikoa Auzitegi Nazionalean epaitzeari buruz egindako interpretazioetako bat.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Juan Jose Ibarretxe
2021-06-01 | Axier Lopez
AEBetako inteligentzia zerbitzuek “terrorismoaren aurkako formakuntza” eman zioten Ertzaintzari Ibarretxeren garaian

2004an Ertzaintzak "antiterrorismoari buruzko formakuntza" jaso zuen AEBetako funtzionarioen eskutik, AEBetako Estatu Departamentuak desklasifikatu duen dokumentu batean agertzen denez. José María Aznarren gobernuak AEBetako nazioarteko politikei eta... [+]


Mas eta Ibarretxeren artean, Elorrieta falta zen Kursaalean

Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.


2017-02-22 | ARGIA
[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia

Kataluniako prozesua eta erabakitzeko eskubidea hizpide izango dute gaur arratsaldean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak Donostiako Kursaalen. Hitzaldiaren leku guzti beteta dagoenez, 19:00etatik aurrera zuzenean jarraitzeko aukera izango da... [+]


Sarek biktima anitzak elkartuko ditu bake eta bizikidetza jardunaldien baitan Gasteizen

“Giza eskubideak, Konponbidea, Bakea” jardunaldiak aurkeztu ditu Sarek. Azaroaren 28tik 30era bitartean Gasteizen egingo diren hiru mahai-inguruz osaturik egongo dira. “Bizikidetza, ezberdinekiko errespetua, elkarrizketa eta ekintza iraunkorra jendartearen... [+]


Ibarretxe eta Mas

2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal... [+]


2014-04-30 | ARGIA
Erabakitzeko eskubidea defendatu dute Ibarretxek, Zabaletak eta Aoizek

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohia, Gemma Zabaleta PSEko kide eta Gizarte Politiketarako sailburu ohia, eta Floren Aoiz Sorturen Iratzar Fundazioko zuzendaria bildu ditu Gure Esku Dago ekimenak Bilbon antolatutako mahai-inguruak. Erabakitzeko eskubidearen alde agertu... [+]


2013-02-21 | Patxi Zabaleta
Nafarroako Konbenioa eta EAEko Kontzertu Ekonomikoa batean negoziatu beharra

Hego Euskal Herriak denboran zehar eutsi duen eskumen historikorik funtsezkoenak zerga eskumenak eta ondoriozko ahalmen ekonomikoak dira. 


2012-08-27
Ziklo aldaketa

Juan Jose Ibarretxek "Ziklo aldaketa" izeneko artikulua idatzi du Deian. Egungo Europaren analisi ekonomikoa egin du, ondoren Espainiako Estatuaz hitz egiteko, iraila erreskatearen hilabetea dela baieztatuz. Euskal Herriko egoera politikoaz eta hauteskundeen... [+]


2012-05-18
Euskal gatazkaren irtenbideaz dokumentala sarean ikusgai: Pluja Seca

Pluja Seca (Euri Lehorra) dokumentala euskaraz estreinatu da. Doan ikus daiteke Dokumentalak.com helbidean. TV3 telebista kataluniarrak eta Baleukok egin dute filma. Orain arte ez da lan hau euskaraz ikusterik izan, eta ARGIAk euskaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren... [+]


2012-05-17
Bihar ‘Pluja seca’ dokumentala euskaraz ARGIA.com-en

Pluja seca (Euri lehorra) dokumentala euskaratu du ARGIAk eta ostiral honetan, hilak 18, estreinatuko du dokumentalen kanalean. Zenbait bitartekarik Hegoafrika eta Irlanda Iparraldeko bake prozesuetan egindako lana aurkezten digu TV3 telebista kataluniarrak eta Baleukok... [+]


2011-10-07
Ibarretxek esperantza du noizbait NBEan aitortza eskatuko duela lehendakari batek

Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiak Euskal Herria Nazio Batuen Erakundean (NBE) sartzeko desioa azaldu zuen atzo New Yorken, NBEren Batzar Nagusien egoitzan emandako hitzaldian. "Esperantza dut, etorkizun ez oso urrunean, nire herriko lehendakari bat hona... [+]


2011-07-12
Autodeterminazioaren aldeko gehiengoa biltzeko, elkarlanerako deia egin du Ibarretxek

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohiak hitzaldia eman zuen atzo Donostiako Miramar jauregian, EHUko Udako Ikastaroen baitan. "Euskal Herria: errealitatea eta utopia" izeneko ikastaroan hartu zuen parte, "Orain bai... egia bihur daitezken utopiak"... [+]


Eguneraketa berriak daude