Getxoko Komikiaren eta Mangaren VI. Azoka 2007ko azaroaren 23an, 24an eta 25ean egingo da. Bi gunetan banatuko dute: Areetako Geltoki enparantzako ohiko karpan komikiaren gunea egongo da, eta Erromoko Santa Eugenia enparantzan mangari eskainitako gune berria. Aurtengo edizioan Francisco Ibañez kataluniarra eta TMEO aldizkaria omenduko dituzte. Ibañezek 1957an ekin zion bere ibilbide profesionalari, Bruguera argitaletxean. Urtebete beranduago Mortadelo eta Filemon detektibe ezagunen lehenengo abenturak publikatu zituen Pulgarcito aldizkarian. Orduz geroztik, komiki ugari argitaratu ditu Ibañezek. Bestalde, Gasteizko TMEO aldizkari satirikoa ere omenduko dute Getxoko Komiki Azokan, aurten bete baitu bere 20. urteurrena. Informazio gehiago www.salondelcomicdegetxo.net web gunean.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.