Ibarretxeren galdeketa eta Loiolako akordioa

  • Ibarretxe-zapatero bilerak ez zuen aparteko informazio gehigarririk eskaini eta bere funtzio teorikoa bete zuen, lehendakariaren bidai-orriaren etapa bat agortzea. Eszenifikazioaz berba asko egin da eta Zapaterok Ibarretxeri eskainitako tratu berezia azpimarratu da: berdinen arteko tratua nabarmendu da Madrilen eta hemen. Miguel Sanz lehendakariari eskaini ez ziona, alegia, hori ere bereizi gura izan da.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Baina susmo eta zantzu batzuk ere gero eta argiago azaleratzen ari dira: Madrilek itunik bideratzen ez badu, Ibarretxe ez da galdeketa zuzen eta gardenera abiatuko, abertzaleen eremuan konfrontazio demokratikoaz ulertu ohi den eskemari hasiera emanez. EAJn ez dago horretarako jarrera argirik eta euskal gizartean autodeterminazioaren aldeko indarren artean ez dago horrelako egoera batek eskatzen duen indar metaketarako baldintzarik eta seguruenik borondaterik ere ez.

Alde horretatik, ELA eta LABekoei ez zaie arrazoirik falta egunerokotasuneko borroka txikiagoetan amore ematen denean, nekez sinetsi daitekeela bat batean halako urrats handirik emango denik. Hobetuzeko kasua aipatu dute sindikatu abertzaleek, Jaurlaritzak irailean onartu baitu erakunde hau INEMeko diruarekin aritzea. ELAk eta LABek Jaurlaritzaren diruarekin finantzatzea eskatu ohi dute eta gero hori Estatuari ordaindu beharreko kupotik kentzea. Sindikatuen proposamena, dena den, ez zen berria, duela hiru urte Ibarretxeren Gobernuak berak, agerpen publiko arranditsuan, eskuratzeko falta ziren 37 eskudentzen transferentzia bideratzeko eskatu zion Madrili, eta egin ezean, bereganatu egingo zituela eta kupotik deskontatu. Ez da horrelakorik gertatu. Mesfidantzak, beraz, badu oinarririk.

Galdeketarik ezean zer, beraz? Hauteskundeen aurrerapen hutsaren hipotesia dago. Ibarretxek galdeketaren plana EAJren programaren lehen lerroan jarri eta herritarren sostengua bilatuko luke. Amets gehiegi halako bidaia motzerako. Bai-ez erantzun behar denean, eta Madrilen EAEko herritarren ordezkari gisa paratuz gero, Ibarretxek bildu lezake abertzalegoaren boto kopuru oso handia, baina hainbat alderdi bozkatu behar diren EAEko hauteskunde soil batzuetan ez, hauei nahi den berezitasuna emanda ere.

EAk, adibidez, mesfidati begiratuko dio Joseba Egibarri, botoa lehendakariaren inguruan bildu behar dela dioenean. Baldin eta aukera, 2001ean bezala, EAJ-EA berriz biltzea ez bada. Eta aukera honek bai, honek badu sinesgarritasun askoz handiagoa. Legitimoa erabat, baina ez luke zerikusirik Ibarretxek Legebiltzarrean irailaren bukaeran aurkeztutako gidoiarekin.

Gasteizko lehendakariak proiektu honekin hartu duen arriskuaz ere luze egin da berba. Hil ala bizikoa dirudi beretzat. EAJren baitan egin duen apustuak ere halakoa dirudi. Eta baliteke hala izatea. Arriskurako joera bereganatua bide du, baina tarte gehiagorik ere ez du. 2005ean Argiarako egindako elkarrizketan argi zioen azken aukera zela hau –irekitzear zegoen prozesuarena–, bestela etxera joango zela eta beste belaunaldi batek hartu beharko lukeela lekukoa.

Eta Loiola zer? Iruzkina hortzetik hortzera dabil: Loiolako lorpenak komunetik behera bota behar al dira? Eremu ez abertzalean bada ahots esanguratsurik pentsatzen duena Ibarretxeren galdeketarena oztopo besterik ez dela eta emankorragoa litzatekeela Loiolako haritik tiratzen jarraitzea, han herri honetako sentsibilitate nagusienen arteko akordio printzipio bat lortu zelako. Su-etena hautsita ere tira daitekeen hari bat bada, bada tira dadila.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Juan Jose Ibarretxe
Juan Jose Ibarretxe: «Subjektua, lurraldetasuna, erabakitzeko eskubidea eta ituna, horra klabeak»

Hauteskundeen ondoren garai politiko berri bat irudikatu da. Zer animorekin heltzen dio lehendakariak garai honi?
Benetako aldaketa ez da oraingoa izan, 2001ean hasi zen aldaketa. Apirileko hauteskunde hauen ondorengo egoera beste etapa bat da, zaila baina aldi berean... [+]


2021-07-27 | Mikel Asurmendi
Tomas Urzainki: «Ibarretxe Planak ez du gure nazio-genozidioa azaltzen»

Tomas Urzainkik demokrazia eta subiranotasun kontzeptuak batu ditu bere azken liburuan. Nafarroako Infanzones-en Konstituzioko «Pro libertate patria gens libera state» maxima izan du erreferenteetako bat. Hots, «Estatua libre izan dadin, jendarteak ere libre behar du»... [+]

2021-07-27 | Mikel Asurmendi
Francisco Letamendia: «Ibarretxe Planaren funtsa guztiz baztertzea kataklismoa litzateke»

Francoren diktaduratik demokraziara bidea luzea izaki, trantsizioa hitza bizirik dago euskal politikagintzan. Espainiako Estatuaren bukatu gabeko trantsizioa, bigarren trantsiziotzat jotzen da gurean. Trantsizioaz bere aburua eman digu Francisco Letamendiak: «Nik lehen... [+]

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
Jone Goirizelaia: «Ibarretxe, irudiz, harago joateko prest dago»
Hainbat esparrutan dihardu. Entzutegi Nazionalean, esaterako, Batasuneko kideen auzia kari, Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroari Batasunaren «Orain herria orain bakea» proposamena ematen saiatu zen Goirizelaia abokatua: "Ematea ezinezkoa izan zen, jakina... [+]

2021-07-16
Ibarretxeren posizioaz hitz egin eta idazten da (Bero-beroan)
Urtea hasi eta genero biolentziaren danbatekoa gogorra izan da. Begoña Bohoyoren hilketak eta kasuaren inguruan izandako gorabeherek -epaileak lehen une batean erasotzailea libre utzi izana, erasotua hiru egunez bahitua izana...- erreakzio andana sortu dute, halako beste... [+]

Patxi Zabaleta
«Ibarretxe planaren antzeko bat beharko genuke Nafarroan ere»
Foru Legebiltzarrerako Nafarroa Bai (NaBai) koalizioko zerrendaburua izango da ezker abertzaleko buruzagi historikoa. Nafarroako politikaren une garrantzitsuenak lehen lerrotik bizi izan ditu azken 30 urteetan. Une esanguratsuenetakoa protagonismotik bizi dezake bi hilabete... [+]

2021-06-01 | Axier Lopez
AEBetako inteligentzia zerbitzuek "terrorismoaren aurkako formakuntza" eman zioten Ertzaintzari Ibarretxeren garaian

2004an Ertzaintzak "antiterrorismoari buruzko formakuntza" jaso zuen AEBetako funtzionarioen eskutik, AEBetako Estatu Departamentuak desklasifikatu duen dokumentu batean agertzen denez. José María Aznarren gobernuak AEBetako nazioarteko politikei eta... [+]


Mas eta Ibarretxeren artean, Elorrieta falta zen Kursaalean

Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.


2017-02-23 | Gure Esku
Erabakitzeko eskubidea - Kataluniako prozesua
MULTIMEDIA - solasaldia

Otsailaren 22an Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiak Donostiako Kursaalen emandako hitzaldia, Agirre Lehendakaria Center eta Gure Esku Dagok antolatuta.


2017-02-22 | ARGIA
[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia

Kataluniako prozesua eta erabakitzeko eskubidea hizpide izango dute gaur arratsaldean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak Donostiako Kursaalen. Hitzaldiaren leku guzti beteta dagoenez, 19:00etatik aurrera zuzenean jarraitzeko aukera izango da... [+]


Sarek biktima anitzak elkartuko ditu bake eta bizikidetza jardunaldien baitan Gasteizen

“Giza eskubideak, Konponbidea, Bakea” jardunaldiak aurkeztu ditu Sarek. Azaroaren 28tik 30era bitartean Gasteizen egingo diren hiru mahai-inguruz osaturik egongo dira. “Bizikidetza, ezberdinekiko errespetua, elkarrizketa eta ekintza iraunkorra jendartearen... [+]


Ibarretxe eta Mas

2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal... [+]


2014-04-30 | ARGIA
Erabakitzeko eskubidea defendatu dute Ibarretxek, Zabaletak eta Aoizek

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohia, Gemma Zabaleta PSEko kide eta Gizarte Politiketarako sailburu ohia, eta Floren Aoiz Sorturen Iratzar Fundazioko zuzendaria bildu ditu Gure Esku Dago ekimenak Bilbon antolatutako mahai-inguruak. Erabakitzeko eskubidearen alde agertu... [+]


2013-08-05
Aho bizarrik gabe: Juan Jose Ibarretxe
MULTIMEDIA - solasaldia

Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, 'Aho bizarrik gabe' ekimenaren baitan, Azpeitiako Sanagustin kulturgunean. Oihana Elduaien Berriako kazetariarekin solasean.

Irudiak: Erlo Telebista


Maltzagatik
Imaz versus Ibarretxe, hori saldu du artikuluak
Josu Jon Imazen artikuluak bazterrak nahasi ditu, euskal gizarteko eremu politikoan oro har, baina nagusiki Jaurlaritza sostengatzen duen hirukoan eta, baita bere alderdian ere. Ez da samurra ulertzea zergatik jaurti dituen orain hausnarketok, baina testuingurua bederen oso... [+]

Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.