Denbora aurrera omen doa

  • Louis Vuitton-en poltsa garestiak edo Pradaren betaurrekoak nabarmen daramatzatenak, dominak paparrean jartzen dituzten militarrak edo jandako arerioaren hezurrak lepotik zintzilikatzen dituzten kanibalak gogorarazten dizkidate. Mutatis mutandis noski, mutatis mutandis… Baina badute zalantzarik gabe haiekin batzan zerbait: botere, ahalmen, besteak baino gehiago izatearen erakusketa hori. Gure gizarte kontsumista honetan ezaguna da askorentzat zenbat balio duen dirutan halako poltsak, betaurreko horiek edo marka jakin bateko erlojuak. Lehen baino errazagoa da. Ez da dendako erakusleihora hurbildu behar ere, are gutxiago galdetzera sartu. Ordenagailuak esango digu nahi duguna. Gauza horiek, marka bista-bistan dutela, erakusten dute daramatzanak prezio izugarri horiek ordaintzeko dirua baduela edo, behintzat, izan duela –edo erregalo hori egin dionak… baina, tira, ez dut gaur aritu nahi maizegi emakumeak izaten diren horien patetikotasunaz–.
Lourdes Oñederra
Iñigo Azkona
Gutxiago axola du kalitateak, lehengaiaren ontasunak, goi mailako edertasunaren plazerrak –gehienek ez dituzte bereizten, puntu batetik aurrera bederen–. Eta horregatik dira horren arrakastatsu marka garestien imitazioak, gaurko gizarte honen kutretasunaren erakusle ezin hobea dena, nire ustez: ez direnak baina badiruditenak.

Horren garatua eta zabaldua omen dago industria hori, non mailak bereizten baitiren imitazioen artean: kaleko bazterretan manta gainetan eskaintzen zaizkigunetatik denda dotoreetan edo internetez saltzen dizkiguten batzuetaraino. Dior perfektua da –esaten dizu saltzaileak–, ez du inork nabarituko. Porca miseria.

Zertarako, otu zitzaidan nire ergeltasun despistatuan, badirudiena baina ez dena? Nahiko ulertzen ez duenaren miresmena lortzeko? Bere ezin eramana? Maitasunik ezean inbidia?

“Benetako” markena da errua, beren ikur eta logo nabarmenegiak hasi zirenetik, ez zutenetik nahiko izan ezagutzaile on eta leialaren aukerarekin. Irakurri dut benetako horiek imitazio batzuk ere bere menpe dituztela beren inperioa erosle pobreagoei ere zabalduz, horrela lorturik etengabe erosaraztea denei, zapata pare on bat erosteko dirua ez duenak, kaxkarxeagoa edo erabat txarra erosiko du eta lehenago hondatuko zaio eta garestiago aterako zaio finean benetako zapata onak erosteko dirua izan duenari baino, baina bai batak eta bai besteak erosi egingo dute, etengabe, inoiz asetu gabe, erosi eta erosi: behar den itxura, behar den marka erakusteko.

Honela bada, beste uda bat bukatu zaigun honetan. Nik behintzat beste batzuetan baino denbora gehiago izan dut ingurura begira egoteko eta, hara zeri erreparatu diodan… Bitartean udazkena iritsi da eta egunerokotasunaren laztasun zahar eta berriak:
Zaharren artean, gure Herriko trenbide exkax eta zarpailak –zergatik ez zaie bururatuko gure agintari nazionalistei Euskadi Espainiatik bereiztea hiriburuak tren txiki sarriz lotuaz eta kamioiak trenetan sartuaz?–.

Berrien artean, hiritar on izateko ikasgai berezia izango dute ikasleek –zergatik ez zaie bururatuko gure agintari nazionalistei Euskadi Espainiatik bereiztea hemengo umeei erakutsiaz ahotsa kontrolatzen, orroka ez hitz egiteko gauza izan daitezen handitzen direnean?–.

Guztien gainetik, ordea, denbora geldirik balego bezala, Vuitton eta garraio publikoa eta kutsadura akustikoa itzal zital tragiko batez estaliaz, ETA berera, bere ideien alde ez daudenak mehatxatuz, hil egingo dituela iragarriz eta gure herri honen alde egingo duela sinetsarazi nahian.

Bitartean gu, beste euskaldunok, negurako zapatak erosten.

Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


Eguneraketa berriak daude