Antzinako elurrak


2006ko abenduaren 24an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Frantsesa ukitu dit Angelek -frantses hizkuntza erran nahi baita-, eta, antzinako Villon hari bezala, dama aspaldikoen oroitzapena egitean sortu zitzaion galdera bera etorri zait niri ere gogora: « Mais ou sont les neiges d'antan?». Hamalau urte da Durangon saltzaile nabilela eta aurten bertan harrapatu nau malenkoniak. Gure standaren atzealdean jarririk, euskal musikaz eta euskal liburuz inguraturik, noizbehinka Imanol -aspaldi ez nuen Imanol entzuten Durangon-, Benito eta Xabier Leteren kantuak entzunez megafoniatik, antzinako elurrez gogoratu eta Xabier Leteren kantu-hitzen liburua inguratu dut etxerako.

Liburu ederra da Elkar etxeko lagunek argitara eman dutena, eta Xabierrek berak egin dio hitzaurre aski dotore eta jakingarria. Gauza asko esaten ditu oiartzuarrak, eta gehiagoren gosez geratzen da irakurlea. Izarren hautsa idatzi duenak badu niretzat leku bat gu guztiok garen hauts horren gunerik bigunenean. Kontra egiteko gogoa sartzen zaio irakurleari zenbaitetan bere kantuei buruz ari denean. Teologia ideologia ez omen zaio bete-betea iruditzen gaur. Zer jakingo du ba kantariak bere obraz... Kantu batzuk ez omen ditu sartu, eta bat edo beste gogoratuta, amorruak harrapatzen zaitu baitezpada. Izan ere, haiexek dituzu lotuen une goxo edo argiekin.

Baina kontua da Letek ere frantsesak ukitu dizkidala liburuaren azken partean -frantses kantariak erran nahi baita-: Jacques Brel eta konpainiaren kantu ezagunak ageri dira liburuan, modu hunkigarrian euskaratuta. Estimu handitan ditut kantari frantsesak, eta Brel haien guztien gainetik. Hiru minutuko ipuinak idazten zituen bruselatarrak. Eta bidegabekeria deritzat Jacques Brel-en izena ez egotea ipuingintzaren orri urrezkoetan. Estilizazioaren jabe zen beste guztien gainetik. Orly kantua entzun eta Julio Cortázar ari zarela entzuten irudi luke. Aditzak asmatzen mutila zen, baita sentimenduak agertzen ere. Nago Jojo bere lagun hilari eskainitako kantua inoiz inork adiskidetasunari idatzitako kanturik ederrena dela: «Six pieds sous terre, Jojo, tu frères encore».

Ez da Brel bakarra, bada tropela frantsesen artean, hiru minutuko ipuinetan maisu-maistra agertzen direnak: Jean Ferrat, Léo Ferré, eta jakina Georges Brassens zaharra. Baina gutxiago aipatzen da nire guztizko Barbara. Ahots sendoko emakume gogorra. Gogoan ditut bere «Ipuin-bilduma»ko hiru «ipuin» entzun nituen ordua: Joyeux Noel, Nantes eta L'aigle noir. Ez zaizkit sekula burutik galdu.

Esango dit irakurleak aspaldiko kantuez eta kantugileez ari naizela hemen, eta badirela erruz izan ere gaur egun horien antzeko edo are kantari hobeak. Beharbada, berrogeien krisian bete-betean ni antzinako elurren xerka nenbilelarik, hala atera zait, baina Imanolen boz zur epelekoa bozgorailuetatik entzutean -aspaldi ez nuen Durangoko bozgorailuetatik Imanolen boza entzuten, esan dut?-, antzinako elurren nostalgiak jo nau bete-betean, eta, zer nahi duzue, begiak bete zaizkit.

Ez dakit zerk egiten duen kantu bat eder. Ez dakit poeta ona izatea nahikoa den kantagile ona izateko. Angel eta Itxaro, nire ttakunkideak, poetak direnez, gustura egingo nieke galdera, jakinik gainera Itxaro Borda dela hainbat euskal kantu eder ezagunen egilea. Poesia da kantua? Ipuina da? Edo biak batera? Zergatik sartzen zaigu barnago poesia arrunta baino. Musika egokiaren laguntza hutsa da guztiaren gakoa?


Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude