Ihesi: Arrieleko lakuetatik Balaitouseko tontorrera


2006ko azaroaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
«Nork eramango ditu kanpin dendak?». «Alua, zuk badaezpada ere ogia eta kruasanak hartu eta ardo botilak lurrean utzi!». «Aizue, babarrun potoak nork eramango ditu?». «Belar-likorea har dezala zuetako batek, hura ekartzea zuei bururatu zaizue-eta!». «Eskerrak bi egunetarako baino ez garen etorri!». Unaik arrazoi zuen. Gauza gehiegi erosi genituen eta La Sarra urtegiko aparkalekuan (1.430 m) motxilak betetzen hasi ginenean ohartu ginen horretaz. Dena den, autoetan ez zen ezertxo ere geratu. Sei lagunek osatzen genuen espedizioa eta bakoitzak 15 kilo inguru generamatzan bizkar gainean, negoziazio prozesuan borondate izugarria erakutsi zuten sarrioek ezik. Gure kalkuluen arabera, bi horiek ia 20 kiloko motxilekin igo ziren Arrieleko lakuetara.

Balaitous Espainiako Tena eta Frantziako Azun bailaren artean dago eta Euskal Herritik abiatuta, 3.000 metroko garaiera gainditzen duen Pirinioetako aurreneko mendia da. Tontorrera iristeko hainbat bide daude. Frantziako aldetik, ohikoena Les Neous glaziarretik igotzea da, inguruan dauden aterpeetako batetik abiatuta: Larribet (2.060 m), Balaïtous-Ledormeur (1.970 m) edo Arremoulit (2.305 m). Espainiako aldetik igotzen diren mendizale gehienak Sallent de Gallegotik kilometro gutxira dagoen La Sarra urtegitik irteten dira. Egun batean tontorrera igo eta La Sarrara jaisterik badago, baina bide luze eta gogorra denez, askok joan-etorria bi egunetan egitea erabakitzen dute. Bi aukera daude. Batetik, Arrieleko lakuetan lo egin eta Diagonal Handitik igotzea eta bestetik, Respumosoko aterpean ostatu hartu eta zuzenean Latourreko Bretxatik edo Arrieleko lakuetara itzuli eta Diagonaletik igotzea. Guk aurreneko ibilbidea aukeratu genuen, gaua laku ertzean pasa nahi genuelako eta Diagonal Handitik igotzea Latourreko Bretxatik egiteak baino zailtasun gutxiago duelako. Handik igotzeko, paretan sartuta dauden burdinazko iltzeez baliatu beharko ginateke eta jaitsiera konplikatu samarra omen da. Ez gara eskarmentu handiko alpinistak eta Diagonalak ere zati ikusgarriak dituen arren, bide hori aukeratu genuen.

Bestalde, zeharkaldiak gustuko badituzue, Respumosoko aterpetik Panticosako bainuetxera joan zaitezkete. Sei ordu inguru beharko dituzue Tena bailarak eskaintzen dituen altxor ederrenetako batzuk erakutsiko dizkizuen bidea egiteko: Piedrafitako zirkua, Balaitous, Infiernos mendigunea, Laku Urdinak, Bachimañako lakuak... nekea arintzen duten parajeak, dudarik gabe.


Uraren arrastoari segika

La Sarra atzean uztean bidea basoan barneratzen da. Igoera ederra da, lau samarra, ur-jauzi txiki ugarik bustitzen dutena. Mendizale askok Alpeetako paisaiekin alderatzen dute Tena bailarako zonalde hau.

Lehen eguneko lan erdiak oraindik egin gabe genituenean pago eta pinu artetik atera eta Aguas Limpias erreka zeharkatu genuen. Orduantxe igo genuen aldaparik gogorrena, ur-lasterra eskuinean genuela. Generaman pisua zela-eta dezente sufritu genuen, baina zerua garbi zegoenez eta Arrieleko lakuak geroz eta gertuago genituenez, animoso gindoazen harri artean. Apur bat gorago Respumosora doan bidearekin topo egin genuen. Beherago, basoan, amu erakargarria zuen beste bidegurutze bat zegoen. Eskuinerantz markatzen zuen seinaleak zera zioen: «Respumosoko aterpea: dutxak, ohea, taberna». Ez gintuen konbentzitu.

Hiru ordutan heldu ginen Arrieleko lehenengo lakura eta hantxe akanpatzea erabaki genuen, 2.170 metrora, tontortxo ugarik inguratzen duten belardian. Sekulako ikuspegia genuen. Dendako atea ireki eta uretara salto egin genezakeen. Ura ordea hotzegia zegoen eta ahalegintxo bat egin genuen arren, oinak baino ez genituen busti. Tira, edaria behintzat fresko-fresko mantendu genuen lakuan egindako harrizko baineratxoan. Gainera, toki lasaia da. Arratsalde osoan Balaitousetik zetozen lauzpabost mendizale besterik ez genituen ikusi. Urte sasoi guztietan hala izango den ez dakigu, baina iraileko asteburu eguzkitsu horretan behintzat gu bakarrik geunden han. Hori bai, goiko lakuetan beste bi kanpin denda ikusi genituen hurrengo egunean.

Kanpamentua muntatzean euri pixka bat hasi zuen. Dendetan sartu ginen, lasai. Hodei bakanak besterik ez zeuden zeruan eta bagenekien aurki atertuko zuela. Usteak erdia ustel. Berehala entzun ziren trumoi hotsak... baina ez kanpoan. Ekaitza denda barruan lehertu zen. Zer bururatuko eta gure onetik ateratzeko baldintza guztiak betetzen dituen mahai-jokoa atera genuen: partxisa. Zenbat buru hainbat aburu. Une bakoitzean gehien komeni zitzaigun legea asmatzen genuen eta azkenerako bakarren batek euriaren konpainia aukeratu zuen. Atertu ostean, laku ertzean pasiotxo bat eman, bapo afaldu, kontu kontari aritu eta lo zakuetan sartu ginen. Orduan heldu ziren komeriak. Fakirren moduan ibili ginen hasieran, gerrialdeko zuloa zela, bizkarreko harri koxkorra, eskuinerantz eramaten gintuen aldapatxoa… Azkenean dezente eroso jarri ginen eta gehienok nahiko ongi egin genuen lo. Hala ere, gauaren erdian, aldamenean neukan laguna esnatu eta dendatik atera zen, ezin zuelako loak hartu. Iratzarri egin ninduen eta denda barruan zegoen argitasunak seko harritu ninduen. Berak baieztatu zidan hurrengo egunean: sekulako ilargi potoloa geneukan gainean.


Diagonal Handian gora

Gezurra badirudi ere, bederatziak jotzear zirenean esnatu ginen. Tontorrerantz zihoazen gainerako mendizaleek «domingero» etiketa ez jartzeko agudo gosaldu eta arropa, ura eta jatekoak bi motxilatan sartu ostean bideari ekin genion. Metro gutxira, ordea, geratzeko aitzakia ederra aurkitu genuen. Harkaitz baten gainean, gugandik gertu, marmota bat zegoen eta hari so geratu ginen, txantxa artean -gu baino lehenago esnatu ote zen?- argazkiak ateratzen genizkion bitartean.

Arrieleko lehen lakutik aurrera, bideak hasieratik egiten du gora. Ia ez dago atsedenik, baina Laku Izoztua -altuen dagoen lakua, 2.405 metrora- gainditu arte nahiko eroso gindoazen. Zatirik konplikatuena, agian, Michaud kobazulotxoa (2.700 m) atzean uztean pasa genuen. Arroka handi baten azpian dagoen aterpe txikia da, Diagonal Handia topatzeko erreferentzia ezin hobea. Hain justu, Diagonalaren magalera heltzean konturatu ginen handik aurrerakoa gogorragoa (eta arriskutsuagoa) izango zela. Pasabide ikusgarria da eta horrelakoetara ohituta ez gaudenoi urduri jartzeko motiboak ematen dizkigu. Tarte nahiko aereoa da. Eskuinean pareta eta ezkerrean amildegia. Trepada dezente ditu eta aurretik norbait badoa, eror daitezkeen harriekin adi ibili beharra dago. Guri, adibidez, Diagonalean sartu berri ginenean, aurreko espedizioak askatutako harriak susto ederra eman zigun. Ez gugandik oso gertu pasa zelako, hura begiz jarraitu eta noraino erori zen ikusi genuelako baizik. Dozenaka metro jausi zen, zarata handia atereaz. Serio-serio jarri eta pasabide hartan tontakeriek lekurik ez dutela argi asko ikusi genuen. Tontorrera poliki-poliki igo ginen, harri artean bide zuzena aurkitzea ez baita oso erraza. Hito piloa dago eta merezi du nondik joan erabaki aurretik bidea aztertzeko denbora pixka bat hartzeak.

Balaitouseko tontorra oso berezia da, laua eta zabala. Metalezko tripode handi bat eta Georges Ledormeur alpinista frantziarrari eskainitako harrizko plaka bat -guk lurrean aurkitu genuen- daude bertan. Ikuspegi zoragarria du. Gavizo, Frondella, Palas, Midi d'Ossau, Collarada eta Vignemale mendiak ikus daitezke handik, besteak beste.

Jaitsierako lehen zatian txarto pasa genuen. Bidez nahastu eta Diagonal Handiari pareta dezente bertikal batetik eraso genion. Hasieran duda-mudatan gindoazen, oin eta eskuak behar ez zen lekuan jarriz gero erori egingo ginatekeelako. Dena den, apurka-apurka tamaina hartzen joan ginen eta azkenerako gozatu eta guzti egin genuen, oinetakoek harriei ongi heltzen zietelako eta eskuak jartzeko helduleku onak zeudelako. Arrieleko lakuetara iristean dendak jaso eta arin-arin jaitsi ginen La Sarrara, euria hasi baitzuen... «Eskerrak Diagonal Handian harrapatu ez gaituen!».

Balaitousen lehenengoak
Balaitous mendia Peytier eta Hossard tekniko geodesiko frantziarrek igo zuten aurrenekoz, 1825eko abuztuaren 8an. Lehenago, behe-lainoak nahastuta, Palas eskalatu zuten. Charles Packe alpinista handia izan zen tontorrera heldu zen hirugarren pertsona. Hainbat saiakera behar izan zituen horretarako eta 1864ko iraileko egun hartan Balaitous igotzea lortuko zuen lehenengo pertsona zela uste zuen. Tontorrera iristean ordea, ia 40 urte lehenago han norbait izan zela erakusten zuten arrastoak topatu zituen.

Egarriz
Gutako bakoitzak ia hiru litro ur hartu genituen. Aurreneko egunean uste baino gehiago edan genuen eta bigarrenean, larri ibiliko ginelakoan, hustutako botilak ur laster txiki batean bete genituen. Beldur apur bat bagenuen, baina urak ez zigun kalte egin. Hori bai, kantinplorak lakuan betetzerik ezta pentsatu ere.


Azkenak
Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Eguneraketa berriak daude