Ekinaldia edo Ekitaldia


2006ko martxoaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ubela ere umotu. Martxoaren morea zimeltzen hasia. Egun bateko lora bailitzan, pasatu zaio purea. Zortzia zen gaur hemezortzi.

Eta ari edo egon. Esan edo eskatu. Bizi edo gogorarazi. Denetik izan zen Emakumearen Egunean: lasterketa, diskurtso, autobus-jira, afari-festa, kale-izen aldatze... Badabil mugimendua. Mugimendu kutsakor irekiak eta mugimendu -geldi- autokontsumokoak. Bietatik behar seguru aski, baina emaitza ondo desberdinekin. Ez baita berdin: jendea jende artera joan, gaia bere baitan hara-hona eramanez nornahiren aurrera, edo gaia oholtza gainean kokatu eta jendea oholtzara igo eta jendea oholtzatik jaitsi, ikuslego beti beraren aurrean.

Eta martxoko lora more edo berdin maiatzeko zein apirileko eta zernahi koloretako izan, elgarretaratze fisikoki geldiei usaina mintzen ari ote zaien... Ez du erakarpenik gelditasunak eta ez du jakinminik pizten. Egoki antolatua izan arren, oholtza ingurua mimoz egindako pankartaz josia... Baina hitz batzuek ezin dira ja irakurriak izan. Etengabeko errepikak oharkabeko bilakatu ditu. Begi-niniek hitzon formako zulo-moldeak eginak dituzte, euren soslaien pasabidetik sartzen dira hitzok begietara eta han pausatzen, haurtxoen jolas geometrikoetan hirukiak eta laukiak bakoitza bere zuloan bezala; nini-ertzik urratu gabe, tentsiorik sortu gabe, eraginik gabe, orbela bezain apal eta itzali.

Eta hala, oholtzaren aldamenetatik jendea pasaeran entzungor. Hitz batzuk ezin dira ja entzunak izan: etengabeko higadurak sor utzi duen frekuentzia batean esanak baitira. Ez dira geratzen. Eta hitz maiztuon azentuazioa aldatu arren, entzuleak sorpresarekin esanarazteko bezala, ez, ohitu gara horretara ere.

Ez da jendearen axolarik eza lanean fin ari denaren errua, noski. Bada jendearen axolarik eza lanean fin ari denaren arazoa. Nola egin... Pasaeran doan jendeak mesprezuz begiratzen du ia erabat emakumez osaturiko biltzar bat. Eurekin zerikusirik ez balu bezala -...balu bezala-. Gizonak tarteko balira, gizon dezente, orduan beste zilegitasun bat emango liokete bilkurari, legitimitatea. Eta beste lasaitasun bat begiratzen duenari, ez litzateke hain irudi inkomodo agresiboa. Baina hori... hori itsaso beronen beste sakonune bat da... Beste baterako.

Eta oholtzara axola handiz eta propio hurbildu direnentzat ere, zer? Diskurtso batzuek, hartzaileari mira handirik gabe, lauzpabost papereko sortan heltzen direnean, ertzetik grapa batez lotuak, jakinekoak eta geuk geuretzako esanak, ezin dute indarrik eman, ez pozik. Entzule militanteen pazientziari pilak janez elikatzen diren irakurketa mono-tonoak.

Eta alor anitzetako "jende ezaguna" espreski joana... Baina kontestu batzuetan ezin liteke adibidez bertso onik osatu. Bertso batzuekin ezin liteke barrurik hunkitu. Sortu berriak izan eta lehen ere entzunak iduri. Harria bezain astunak. Borobilegi zozoak. Eta begiak betazalekin bezala, geruza inpermeable batekin estaltzen dugu automatikoki bularra, bihotza -eboluzio kultural bat izan da; ez genetikoa-.

Eta esan modu batzuk ezin dira ja efektiboak izan. Aldarrikatzen ari bagina bezala aldarrikatzea. Oihua gehiagok entzuten dute baina gutxiagok aditu.

Bi hitzetako esloganek ezin dute ja hainbeste kabitu: hainbeste ñabardura, hainbeste jende, hainbeste urte... Zaharberritze bat behar. Eta esaldien inperatiboak ia uxatu egiten du erakarri baino -ez arrazoi faltagatik-.

Eta ez da erraza. Eta beste mila eta bi faktore... Baina estilo bat. Estilo bat, honezkero nekagarria.

Mugimendua; mugimendua bizigarri. Hobe isilik ari, oihuka egon baino. Ekinaldiak edo Ekitaldiak. Eginez esan, edo aldarrikatuz... aldarrikatu.


Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude