Ihesi: Zugarramurdi, Orabidean barna


2006ko urtarrilaren 15ean

Errepide estu baina zoragarria da Orabidea, bertako bizibideen berri ematen diguna. Errepide ertzean, eztakak egiteko botatako akazia arbolak ikusiko ditugu. Zelaietan, ardiak bazkatzen ari dira. Eta altuera gorenetako larreetan zaldiak eta jadanik oso toki gutxitan topatuko dugun mandoa ere ikus daiteke. Paisaia menditsuari dagokionez, Atxuria gailurraren erliebeak erakarriko gaitu. Errepidea jarraituz, dagoeneko Baztango lurretan, bidegurutzera iritsiko gara. Ezkerrera Zugarramurdirantz doan errepidea, eskuinera Baztan aldera doana. Guk eskuinerantz hartuko dugu. Bidean Baztango etxe dotoreak, antzinako errota eta paraje ahantz ezinak igaroko ditugu. Eta konturatzerako Zugarramurdin izango gara. Hemen hasiko dugu gaurko ibilbidea. Noski, hona iristeko errepide erosoagoak badaude, bai Elizondotik bai Iparraldetik, baina ez hain xarmantik.


Akelarrea ibilbidea

Zugarramurdik, Nafarroako udalerriak, Baztango lurrak ditu mugakide ia buelta osoan, ekialdekoan izan ezik, Urdazubirekin, Lapurdirekin egiten baitu muga. Abeltzaintza, laborantza eta turismoa dira bertako jarduera nagusiak.

Kotxea herriko plazan utziko dugu, Ama Birjina Jasokundearen Elizaren atze aldean. Gaurkoan egingo dugun ibilbidea PR/NA 90-a da, Akelarrea izenekoa. Ibilbidea hasteko, Zugarramurditik Etxalarrera doan Orabidea errepidea hartuko dugu, baina, oraingoan, oinez. Jarraitu beharreko seinaleak hori-zuriak dira.

400 metro egin ostean, Orabidea utziko dugu Santsineneko Borda parean. Elkarte gastronomikoa da errepidearen ezkerrera dagoen borda hau. Santsineneko Bordatik, bidezidorra hartuko dugu Loiarako lepora (436 metro) eramango gaituena. Lasai hartu, igoera dezentea baita. Loiaratik Aizparaz (525 metro) gailurra inguratuz joango gara. Mendi honen gailurrak Baztango lurrekin egiten du muga. Loiaratik Urbiako lepora (431 metro) abiatuko gara. Eta lepotik lepora, hurrengoa Ibainetako lepoa izango da.

Urbian, berriz ere Orabidearekin egingo dugu topo. Gurutzatu eta seinaleak dioen bezala, Ibainetarantz abiatuko gara. Poliki-poliki, Mendibil (617 metro) gailurra inguratuko dugu. Berehala, eskuinera borda ikusiko dugu, baina guk marka txuri-horiei erreparatuz, aurrera jarraituko dugu.

Otadi eta hariztiak tartekatuz ibiliko gara. Behera begiratuaz berriz, Orabidea errepidea aurrez aurre izango dugu. Tarteka, Galtzada erromatar zati dotoreekin topo egingo dugu. Eta baita urarekin ere, Ibainetako erreka gainezka baitator. Oinak ez bustitzekotan, arin ibili behar!

Bidea jarraituz, belardira iritsiko gara. Belardia ezkerrera, eskuinera gure bidea eta erdi-erdian, lur gainean ikustea ohikoa ez den satorra aurkitu dugu hankaz gora. Aldapatxoa igo eta eroritako borda pasako dugu, aurrez aurre Mendibil mendia dugularik. Eta beste borda baten ezker aldetik jarraituko dugu.

Halako batean, zein azalduko eta Etxalarren ikusitako mando eta zaldiak berriz ere, haizearen babesean. Hauek zuzenean etorri dira, mendian barrena, Orabideatik pasa gabe. Lasaitasuna nabari zaie. Laster batean, Ibainetan izango gara.


Ibainetako lepoa

Mendibil eta Atxuri gailurren arteko lepoa da Ibaineta eta historiaz eta historiaurreaz betea dago. Trikuharria eta zenbait aztarna arkeologiko daude bertan. Lurrera begiratzen badugu, Ibainetako zelaietako lurzorua heze eta iluna dela ikusiko dugu, zohikaztegia baita.

Parez pare berriz, Atxuri mendia (756 metro) dugu. Atxuri mendian, Karlistaldiko aztarnak topa ditzakegu. Gazteleraz Peña Plata deitzen diote, arroketako mika zatiek igortzen duten distiragatik. Indarrean egonez gero, igo daiteke bertara.

Alertzeen artetik doan bide zabala jarraituko dugu. Garai honetan, hostorik gabe daude konifero hauek. Berehala, borda bat ikusiko dugu eskuin aldean, "Gaineko borda" izenekoa, nahi izanez gero alokatu daitekeena. Borda pasa eta eskuinerantz bidezidorra hartuko dugu. Eta aurrean Zugarramurdiko etxeak ditugu berriz ere.

Guk beti eskuin aldera joko dugu, arrastoak galdu gabe. Errekaren alde batera eta bestera ibiliko gara, baina bukaeran, erreka beti ezkerrean izango dugu. Aldapan behera jarraituz, Zugarramurdiko hilerri azpira iritsiko gara. Atzean Malkor mendia (509 metro) dugu. Hilerritik, berriz ere herriko plazara iritsiko gara Orabideatik, ibilbidea amaituaz.

Herriak baditu hainbat eskaintza bisitarientzat, Sorginen herria bezala ezagutzen baita. Zugarramurdiko haitzuloetarako bidea herriko plazatik irteten da, bisitatu nahi izanez gero.

Ospe txarreko aberea: mandoa

Gaurko ibilbideak, ia ahantzia genuen aberea ekarri digu oroimenera. Geroz eta gutxiago ikusten dira baserri edo mendi inguruetan. Izan ere makinariak aberea ordezkatu du.

Gizakiak aspalditik ezagutzen du zaldiaren eta astoaren arteko hibridoa, eta ez alferrik, oso onuragarria baitzaio. Izan ere, mandoa oso animalia sendoa da, eta lanerako aproposa. Horregatik, munduko toki askotan erabili izan da lan gogorrak egiteko.

Normalean, astarra eta behorra gurutzatzen dira mandoa lortzeko, astemeak zaldiaren kumea erditzeko arazo larriak izaten baititu. Mandoa antzua izaten da beti, baina, horrekin batera, ezaugarri mesedegarriak ditu. Batetik, mandoa zaldia baino gogorragoa eta otzanagoa da, eta, bestetik, astoa baino azkarragoa da eta hobeto egiten dio aurre hotzari eta hezetasunari. Gainerako ezaugarriak ere, bi espezieen arteko ezaugarrien nahasketa dira: belarriak zaldiarenak baino luzeagoak baina astoarenak baino motzagoak ditu, irrintzia eta arrantzaren arteko oihua du, eta neurria, berriz, gurasoen arrazen araberakoa izaten du.

Uretarako paregabea, aldapan gora igotzeko ahuntzak bezain trebea, oso janari gutxirekin bizirauten duena eta sekulako indarra agertzen duena. Egoera larrienetarako abererik egokiena da: basotik ikatza ateratzeko mandazainek mandoak erabiltzen zituzten, bata bestearen atzean loturik eta artilleriako kanoiak mugitzeko ere mandoak soilik erabiltzen ziren, bederatzi mando kañoi bakoitzeko.

Baina bizitza guztian lan eta lan aritu ostean, hala ere ospe txarreko animalia da, bai zaldi, bai astoaren ondoan. Ospe txar hori, bere nortasunagatik datorkio. Izaera egoskorrekoa da mandoa, mugitzeko intentziorik ez badu, ez da mugituko. Bejondeiola!


Azkenak
Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: etzi Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Eguneraketa berriak daude