Ezpalak


2005eko uztailaren 31n
Musika eta musika
Belarriak gozatu, gorputza astindu nahiz musikariekin batera kantatzeko aukera mordoa izango da abuztuan Euskal Herrian. Herrietako jaietako kontzertuez gain, jaialdi ugari izango baita. Musika klasikoa entzun nahi duenak Donostiako 66. Musika Hamabostaldian izango du paradarik, abuztuaren 4tik irailaren 3ra arte. 86 kontzertu eta ikuskizun antolatu dituzte aurtengorako: Lauaxetaren omenezko ikuskizuna, On Kixote ardatz duten bi balet, Madama Butterfly opera... Zumaian ere musika klasikoa entzun ahal izango da XXI. Nazioarteko Musika Jaialdian (abuztuak 1-10). Lekeitioko Euskal Inter Musikak (6-7) hizkuntza gutxituetako rock eta folk taldeei egingo die leku. Metal doinuak entzun ahal izango dira Gernikako Metalway jaialdian (12-14). Musika eta musika.


Artelan trukea Baionan

C’est L’ete erakusketa abian jarri da aurten hirugarren aldiz Baionan. Arte garaikidea sustatzea xede duen ekimena berezia izango da aurtengoan. Artea guztion ondare den ideiari jarraiki, Frac-Aquitaine museoko hainbat obra objektu pertsonal baten truke etxera eraman dituzte arduradunekin trukea hitzartu duten interesatuek. Hala, etxeetan eta saltegietan daude jarrita obrak. Bonnat museoan eta Carre zurian ohiko erakusketa moldea paratu dute, besteak beste, Denise Colomb, David Seiner eta Eugene Hucen lanekin. Irailaren 21a bitartean izango da zabalik.


Umorearentzako tartea Araian

Abuztuaren 12tik 15era XII. Umore Antzerkia jardunaldiak egingo dituzte Araian. Porpol antzerki taldeak 1994an sortutako jaialdiak bertako nahiz kanpoko talde ugariren umorezko lanak eskainiko ditu, haur nahiz helduentzako: Hortzmuga (Zirko iluna). Tentazioa eta Peineta (Ay Manolo!), El Espejo Negro (Los perros flauta...), Los Ulen (El mundo de los simples), Circ Panic (Servicios a domicilio), Los Modernos, (Breve desconcierto breve)... Jaialdiak Araiatik kanpora ere egingo du jauzi. Besteak beste, Artziniega, Kanpezu eta Amurriora helduko da.


Les Extravagances lehenengoz

2000. urtetik Miarritzen kontzertuak antolatzen diharduen CSM ekoiztetxeak Les Extravagances musika jaialdia antolatu du lehenengoz, uztailaren 29 eta 30erako. Antolatzaileen hitzetan, gustu eta belaunaldiak nahastea eta ibilbide sendoa duten taldeak ekartzea dute xede. 250.000 eurotako aurrekontuarekin egingo dute "Frantziako jaialdi nagusienetariko bat" bihurtu nahi dutena. Punka, rock and rolla, reggaea... denetarik izango da. Toy Dolls, Fishbone, Les Ogres de Barbacken, Tiken Jah Fakoly eta Goran Bregovic gonbidatu dituzte, besteak beste.


Poesiarekin zita, hilabetero

Uztailaren 30ean, larunbata, Edu Zelaietak Mugalde poetikaz, solasean eta kantuan saioa eskainiko du Senpereko Oxtikenean, Bernardo Goietxe gitarran lagun duela. Dena den, hori ez da Hatsa elkarteak egindako gonbita bakarra, goizean Sarako Olain mendira ibilaldia eta bazkaria atondu baititu. Izan ere, ziklo poetikoa abiatu du Hatsa elkarteak: Maite ditugun olerkariak. Hilabetero egingo dute hitzordua, hilaren azken larunbatean eta olerkari bat gonbidatuko dute aldiro. Hala, Hatsak pauso bat gehiago eman nahi izan du, olerkia «humanoago» bihurtzeko eta irakurketa soila «hitz bizi» bilakatzeko. Eta agian zita hauetatik proiektu berriak martxan jartzeko.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Abestien hitzak topatzeko aukera eskaintzen du apiriletik www.musikazblai.com webguneak. 218 euskal talderen 1.705 abesti biltzen ditu eta horietako 218ren gaztelaniazko itzulpenak. MP3 formatuan ere jaso dituzte abesti batzuk eta taldeen argazkiak ere topatu daitezke. Erabiltzaileek kantuen letrak nahiz haien itzulpenak sareratzeko aukera eskaintzen du.


Eskuekin aldizkari berria

Euskal Herriko artisautza tradizionala suspertu eta sustatzeko helburua du Arbaso elkarteak eta helburu horixe du oraintsu plazaratu duten Eskuekin aldizkariak. Hiruhilabetean behin plazaratuko dute; hurrengo zenbakia abuztuaren amaieran izango da kalean. Atal ugari du: hainbat artisau lan egiteko prozedura eta materialen atala, objektu zaharrak eraberritzeko aholkuak, lanbideen inguruko elkarrizketak, iritziak, fitxa etnografikoak... Gaztelania da nagusi argitalpenean, tresnen euskal izenen glosarioa baino ez dator euskaraz. Lehen zenbakia nekazaritza eta artisautza azoketan banatzen ari dira eta hurrengo zenbakitik aurrera aldizkaria liburu dendatan salgai jarri nahi dute.


ASTEKARIA
2005eko uztailaren 31
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude