Mendebaldeko herritarren erantzukizuna


2005eko uztailaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Inperialismoa eta munduaren egituratze politiko-ekonomikoa; segurtasuna eta herritarren askatasuna; eta musulmanen aurkako xenofobia. Gai esparru zabal horietan arakatu beharko da, Londresko atentatuen ondoren. Denek dakitena da, baina AEBek eta maila desberdinetako aliatuek nagusi atera nahi dute gatazka horretatik eta gainerakoek, gaur gaurkoz, ez dute indarrik erakutsi politika horri eraginkortasunez aurre egiteko. Horrexegatik jarraituko du -gehiagora joz- gatazka bortitz honek, batzuek inperioaren indar militar boteretsuena erabiliz, eta besteek garaitezina den atentatu basatien estrategiarekin erantzunez. Londreskoaren ondoren Erromaren txanda ei da, baina Al Qaeda edo dena delakoaren erasotzaileen jomugak kontaezinak eta babestezinak dira. Amerikako Estatu Batuen eta mendebaldeko herritarren erreakzioak baino ezin dezake geldiarazi zurrunbiloa. Agian horrek ere ez. Eta atentatuek lo dagoen herritarren kontzientzia hori esnaraztea bilatuko balute?


Azkenak
Eguneraketa berriak daude