Euskara birpentsatu beharra

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
XXI. mendearen hasierako urte hauek ezin egokiagoak dirudite euskarari buruz pentsatzeko eta hausnartzeko. Batetik, orain badugu, duela hamarkada batzuk ez bezala, eskarmentu soziolinguistiko luzetxoa, non egindakoaren argi-ilunei sakon errepara baitiezaiekegu. Bestetik, ezin ditugu ahaztu azken hamarkadotan ingurune soziopolitikoan gertatu diren aldaketak, zeinek bizi-baldintza berriak ezartzen baitizkiete hizkuntzei.

Dena den, ez nator lerro hauekin berriz ere kea asmatzera, hizkuntza egoeraren gainean gogoeta ezin egokiak burutu dituztenak badirelako, gure artean. Adibidez, euskararen egoeraz oso balorazio kritikoa egiten dutenen artean Joxe Manuel Odriozola dugu, eta aitortu behar dut bat natorrela, oro har, han-hemenka berak azaldu ohi dituen kezkekin. Ondoko honekin, adibidez: "Euskal Herriaren arazoa ez delako arazo politiko hutsa, batez ere euskal kulturaren eta euskal identitatearen arazoa da, eta nik uste dut euskalgintzaren munduak ez duela beharko lukeen lekurik eta oihartzunik" (2004-11-28ko ARGIA).

Ados! Izan ere, Euskal Herriko erdaldun askorentzat »eta euskalgintzaren zurrunbiloan murgildurik ez dauden euskaldun batzuentzat ere» euskararen mundua ez da ia existitzen. Alabaina, mundu horrek, bere txikitasunean, badu zer erakutsi eta zer irakatsi. Komunikazio muga eta gabezi horiek ez dute batere laguntzen euskarak gizarte esparru berriak irabaz ditzan. Horretaz badugu zer pentsatu.

Nire egiten ditut, halaber, Odriozolak azaldutako beste hainbat balorazio, hala nola euskaldunaren bizimoduaz irudirik ezin gordinagorik erretratatzen duena: "Eta euskaraz bizi dena eta euskaraz bizi nahi duena alegia euskaltzalea da herri honetan arloterik arloteena, zapaldurik zapalduena".

Dena den, zalantza puntu bat sortzen zait Odriozolak euskararen jomugatzat zein erreferentzia hartzen duen ikusita: "Estatu-nazioak hizkuntza ere nazionalizatu egin zuelako, nazionalismoaren tresna bihurtuz, eta geroztik munduan hizkuntzek ez dute iraupenik eta garaipenik baldin eta etxe politiko bat ere eskaintzen ez bazaie. Burujabetza behar dute. Hau da, euskarak Euskal Estatua behar du".

Hemen ez dagokigu analisi politikoari ekitea, baizik eta hasita dugun hizkuntzaren gaineko gogoetari segida ematea. Baina, Odriozolaren hitzok zalantza bat sortarazten didate: euskararen geroa politikari estuki lotuz gero, gure hizkuntzak bizirauteko dituen aukerak ez lirateke gure etorkizun politikoaren menpe geldituko? Hori horrela, euskal estatu bat lortu ezean, akabo euskara? Badaezpada ere, ez ote genituzke asmo politikoak eta linguistikoak bereizi beharko? Eta, taktikoki begiratuta ere, ez lirateke indar ugariagoak bilduko euskararen defentsan, bi errealitate horiek erabat bereiziz gero?

Jauzi bat eginez, ikuspuntu akademiko teorikoagotik gure hizkuntza egoeraz kezkaturik aurkitu dugun beste egile bat Jone Miren Hernandez da. Egile horrek nazioarteko antropologiaren pentsamendu eta lan-ildo berrietatik hartu duen ideia bat heteroglosiarena da; homogeneotasun linguistikoari kontrajartzen zaion heteroglosia, hain zuzen: "Hizkuntza bakar »bateratu» baten ideia horri kontrajarriz, Bakhtinek sugeritzen du pertsona oro, benetan, boz multiplez eratua dagoela eta bozak estratifikatuak direla".

Hartara, heteroglosia formulazioaren eskutik beste kontzeptu batzuk ere agertzen dira, hizkuntzen mundua ulertzeko ate berriak irekitzen dituztenak: "... bilinguismoko eta/edo multilinguismoko egoerak obserbatzeko prismek bide eman behar dute espazio linguistikoa modu konplexuagoan eta sortzaileagoan ulertzeko, bai eta espazio linguistikoan gertatzen diren erlazioak eta fenomenoak era horretan aditzeko ere. Erronka horri helduz gero, noraezekoa da soziolinguistikako erreflexioen presuposizio eta kontzeptu oinarrizkoak berriro kategorizatzea..." (Hernandez: HIZNET ikastaroa 2004-2005: 6. irak.). Adibidez, Hizketa Komunitate kontzeptu ezaguna (Speech Community) Praktika Komunitatearen ikuspuntuarekin (Community of Practice) ordezkatzen da, eta code-switchinga crossingarekin.

«Boz aniztasun» horretan gure errealitate linguistikoa askoz hobeto kabitzen delakoan nago: hala euskara-erdaren binomioa, nola gaurko gazteek darabilten «euskañola»; edo etorkinek ekarri dizkiguten ele atzerritarrak. Ikusmolde teoriko berri horietan hiztunen eta kontestuaren arteko analisia behetik gorantz planteatzen da; harreman-dibertsitatetik abiatuta, horren eraginez joera homogenizatzaileak eta manipulatzaileak ukatuz. Homogeneotasun linguistikoak, aldiz, gizartean nagusitzen den definiziotik kanpoko beste hizkuntzak eta hizkuntza aldaerak ukatzen ditu; errealitatea oker omen dago!


Azkenak
Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


Lanbide Heziketa Duala inplementatzeko modua “anabasa” eta “alegala” izaten ari dela salatu du hainbat irakaslek

“Lehenengo mailako ikasleek enpresetan egin dituzten praktikak existitu ez balira bezala jokatzeko eta notak aurreko sistemaren arabera jartzeko eskatu digute”, adierazi dio ARGIAri irakasle talde batek. Hori eta beste hainbat adibide eman dizkigute, azaltzeko modu... [+]


Nafarroako larrialdi zerbitzuen saturazioa salatu dute langileek, eta langile kopurua igotzea eskatu dute

Langileak kexu agertu ziren ekainaren hasieran. Fernando Domínguez Nafarroako Osasun kontseilariak erantzun zien "euren eskuetan" zegoen guztia egiten ari zirela, baina baliabideak "mugatuak" zirela.


Iragan-minez

Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]


Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


Eguneraketa berriak daude