Emilio Lopez Adan: «Zazpiki baten abenturak»


2004ko maiatzaren 02an
Iparraldera heldu nintzenean, Baiona Ttipian hartu nuen ostatu. Goizero joaten nintzen Euzkalduna tabernara gosari legezko esnearen hartzera, oraindik ez baikenekien "Helicobacter pylori" zer zen, eta ultzera gisuz eta esnez tratatzen genuen, arrakasta gutxiz. Behin nagusiak, Jesusek, txokoan ziren bi baserritar erakutsi zizkidan: "gaskoinez ari dituk". Nik ez nien tutik ulertzen eta menditik Biarnoko muga zeharkatu zuen bizkaitar iheslaria bezala nengoen. "Zer euskara zarratua bajok Iparraldean...". Eta bai. Txarrago zena, ni ez nintzen bizkaitarra, arabarra baino, eta nondik nekike Iparraldekoei zerbait endelegatzeko?

Jesusi esker konplexua zerbait arindu zitzaidan. Hori eta beste gauza asko eskertu beharko dizkiot. Gerlak ekarri zuen Iparraldera, hemen finkatu eta esposatu, eta oinak non zituen oso ongi zekien. Eta badaki, agian urte askotarako.

Baina despistea ez da berehala sendatzen, eta berezitasunak baino lehen loturak bilatu behar nituen nik. Bidarteko "La Roseraie" eta Miarritzeko "Les Colonnes" aurkitu nituen: gure ama gerla garaian ibili zen Euzko Jaurlaritzako ospitalean, uniforme ederra eman zioten eta neska gaztea, gustatzen zitzaion terraza batean jarri eta lagunekin solasean Bitoria baino zabalagoa zen mundua ikusi.

Etxekoen urratsetatik ez oso urrun, Baionan ibili nintzen Sabin Aranaren hatzetan: bizi zen etxea eta ikasi zuen kolegioa aurkitu nituen. Harro. Gero, beste herbesteratu batengana joan nintzen bisitan, Andoni Urrestarazurengana. Beitu, zer kasualitatea, beste arabar bat, gure aitaren lagun eta irakaslea. Euzko Jaurlaritzaren egoitzan zegoen idazkari, Alsace-Lorraine bulebarrean. Etxea ederra zen, eta ikurrina goiko leihoan, baina sartuz geroz konturatzen ginen soilik teilatu azpiko ganbara zeukatela, selaurua apala, txiki eta estua; Gonzalo Nadiz bermeotarrak zeukan ordezkaritza, eta, nahi izanez gero, "euskal herritar" bezala identifikatzen gintuen papera ematen zigun. Atsegina, bai, baina EHNA bezalako zerbait, nihil novus sub sole, antzeko balorearekin: bihotzean zimiko.

Urrestarazu Santi Izpirituko herriko etxea izan zenean bizi zen. Sabin Aranaren "Obras Completas" utzi zizkidan, tomo mardula, eta Txillardegik erran zidan "horrek hirekin ez dik nahasmen onik egingo". Arrazoia zuen.

Urrestarazuk xehetasun asko eman zizkidan Iparraldeko euskara misteriotsu hartaz, orain bai euskaraz eta ez gaskoineraz, batez ere ahoskatzen duten "h" madarikatuaz, bera bezalako sabindar zintzoarentzat soinu alferra bezain arrotza. Hari ere asko zor diot. Amnistiarekin Bitoriara itzuli zen, bere izena, "Umandi", eman diote Ikastola bati, eta uste dut arreba oraindik bizi dela, agian ere luzaz.

Baina, ez ahaztu, ETAko militante bezala heldua nintzen, eta Arabako ildoetatik sudurra atera behar nire adineko abertzale gazteekin kaka nahasteko. Egin genuen bai, adibidez Uztaritzeko ekitaldi batetik jalgi ginen dena harrabots "Ez dok amairu" taldeak bere aurkezpen guztiak frantsesez baizik egiten ez zituelako. Haien taldearen lagun batek bota zidan "segur nauk bizardun horrek gero tabernan frantsesez baizik ez duela egingo!". Mila esker gure defentsan altxatu zen Manex Pagolari, eta, berriz ere, guttiago pipa dezan gomendatuko diot. Aretotik atera ginen dozena, abertzale sutsuak eta gorri-gorriak ginen, besterik ez baitzen posible 1968ko udaberri hartan... Kristiane Etxaluz, André Galant, Paul Etxemendi zena,... zenbat ez nuen zuekin ikasi. Lehen, errespetua, zuen bideko errespetua. Eta gero zuentzat hain ebidenteak ziren gauzak, Pariseko intelektual eta aktibisten ezagutzak emanak. Alta, gauza batzuek oraindik ulertu gabe gelditu zaizkit... Senpereko bestetan Kristianek erran zion nardatzen gintuen euskaldun zahar eta eskuindar bati : "Hago, hago... hire semea gurekin diagu!" Eta ni harrituta, neska gazteak gizon zaharrari toka, ... bueno, orain Nine Goihenetxek adierazi digu nolakoa den xiberutarren tratamendu familiarra, baina nik ez dakidana beste zera da, alegia ea gurekin zegoen seme hori non den orain, Kristiane gazteak baino askoz boz abertzale gehiago biltzen ez baitugu zahar okitu guztien artean.

Baitezpada, arrakasta eskasa da, baina ez gure gogo faltaz. Lagunen artean "Ipar Euskal Herriko egoera iraultzaileaz" txosten bat ondu genuen, ez oso ona... Gora litoteak! Marx irakurtzen ari ginen, baina, 68ko zirimolan, gure (edo bederen, nire) ibilbide intelektuala arrunt baldintzatu zuten "Hari-Kiri" astekariaren alprojen eragina nabaritzen hasia zitzaigun. Edo behar bada beraiena zen bidea, eta damu dut konturatu ez ginelako: Frantzia osoa ipurdiz gora zegoenean, Baionako Herriko Etxea okupatu behar izan genuen, leiho handitik ikurrina jalgi, eta estaturik gabeko independentzia aldarrikatu, euskaldun guztientzat Eskiulatik Gauberaino. Irriz eta bromaz aipatu genuen, parada galdu eta Historiak ez gaitu barkatuko.

Ah! Lehenengo kolpez Gaubea non den dakien irakurleari, besarkada bat. Araba, omen, beti zazpigarrena...

* Emilio Lopez Adan medikua eta idazlea da


LARRUN
2004ko maiatzaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-28 | Irutxuloko Hitza
Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean

Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta... [+]


“Konpetentziak ezin dira ebaluatu unibertsitatera sartzeko proba batean; ikasleen jarraipena behar da horretarako”

Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USAP) eredu berriari egingo diote aurre Hego Euskal Herriko milaka ikaslek, ekainaren 3tik 5era. Batxilergoko bi irakasle elkarrizketatu ditu ARGIAk: “Azterketa berria konpetentziala bihurtu nahi dute, baina memorian oinarritua izaten... [+]


2025-05-28 | Sustatu
EAEko gazteen %43ak euskara darabil sare sozialetan

Gazteen Euskal Behatokiak EAEko gazteen sare sozialen inguruko inkesta baten emaitzak zabaldu ditu. Datuen arabera, euskararen erabilera sare sozialetan 15-29 urteko gazteen artean ehuneko 6,6 puntu hazi da azken hiru urteetan, % 43,6an kokatuz (2022 eta 2025eko neurketak... [+]


Naziometroa
Euskal herritarren %57ak uste du jarrera erreakzionarioak ugaritu egin direla bere inguruan

VII. Nazimetroaren emaitzak aurkeztu dituzte Telesforo Monzon eLab-ek, Aztikerrek eta Parte Hartuzek. Joera erreakzionarioen hazkundea bi eremutan identifikatu dute nagusiki: migratzaile eta kultura aniztasunarenean, eta genero berdintasun eta feminismoarenean. Joerak... [+]


Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsa
Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten

Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]


Hilberria
Richard Irazusta politikaria hil da, 66 urterekin

Lizarra-Garaziko akordioan hartu zuen parte, Abertzaleen Batasunaren ordezkari gisa. Alderdi horretako bozeramaile izan zen. Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an. Azken hamar urteotan Hendaiako auzapezorde izan da.


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


2025-05-27 | Jon Torner Zabala
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian

2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]


Analisia
Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa

Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]


2025-05-27 | Mikel Aramendi
Distopia orwelldarra beste 99 urterako Txagos uhartedi urrunean

Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


Eguneraketa berriak daude