Mutilek ez dituzte gonak janzten

  • Neskek galtza zabal edo estuagoak janzten dituzte, efektuarekin golak sartzen ikasi dute eta lan munduan lehiatzeko prestatzen dira.Ordea, mutilek ez dituzte gonak janzten, ez panpinak zaintzen.Genero bati dagozkion balioak bakarrik lantzen diren kezka berriro hasi da pizten ikastetxeetan. Plan eta materialik ere ez da falta, baina egoeraz jabetzea da lehen pausoa. Galderak eginak daude:Zer eduki lantzen da eskolan? Nola banatzen da espazioa? Nola erabiltzen dute gorputza? Zer ikasketa aukeratzen dute eta zergatik?

2004ko martxoaren 07an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Inon berdintasunik lortu bada, eskolan lortu dela uste da. Ana Agirrek, Emakundeko prestakuntza arduradunak uste horren alde ustela jarri nahi du agerian: «Orain bai, berdin hezten dira umeak, alegia, mutilen ereduaren arabera. Baina helburua ez da berdin heztea, modu integralean baizik».

Eskola sistemak hasieratik lehentasuna eman die genero maskulinoaren balioei. Androzentrismoa izan du ardatz. Oraindik arlo publikorako bakarrik, alegia, gizonezkoen mundua izan den horretarako prestatzen ditu ikasleak, lan munduan integratzeko.

Aldiz, emakumeen generoari atxikitako balioak bigarren mailan geratzen dira. Esaterako, familiako bizitza edo etxeko kontuak ez dira maila berean lantzen.
Ana Agirrek azaltzen duenez, «eskolak integratu behar lituzke bizitzarako baliagarri diren balio guztiak. Bai emakumezko edo gizonezko generoei atxikitakoak. Eta denei eskaini behar zaizkie, neskei eta mutilei. Hori litzateke benetan aukera berdintasunerako heziketa eskaintzea».

Nola egin zen irakaskuntza mistoa?

Hego Euskal Herrian, 60ko hamarkadan sortu zen eskola mistoa. Ordura arte, neskek eta mutilek bereizita ikasten zuten. Baina neska eta mutilak elkartzearekin bakarrik ez dela arazoa konpontzen argudiatzen du Maria Jose Urruzola hezkidetza aholkulariak La educación de las niñas desde el feminismo de la diferencia artikuluan (Hezkidetza hezkuntz sisteman liburuan): «Ikastetxeek, orokorrean, ez zuten planteatu ere egin zer ekar zezakeen neskak eta mutilak espazio fisiko berean elkartzeak, gizartea sexista denean, eta gizontasuna emakumetasunaren gainetik dagoenean, eguneroko bizitzan».

Urruzolak ondorioztatzen duenez, emakumeak desabantaila egoeran egon arren, eskolak ez zuen egoera orekatzeko neurririk hartu, eta horrek ekarri zuen gizonezkoen hezkuntza eredua nagusitzea.

Eskola mistoak sortu zireneko unea erabakiorra izan zen. Heziketa orekatuago bat lortzeko hainbat gauza kontuan hartu beharrekoak ziren, baina ez zituzten hartu. Horrela azaltzen du Urruzolak: «Ez zen ‘gizonezko generoaren’ eta ‘emakumezko generoaren’ kritikarik egin. Ez zen nesken aldeko diskriminazio politikarik aurreikusi. Ez zen argitu pertsona bezala zer baloreetan heziko ziren. Ez zen aztertu irakasgaietan transmititzen zen androzentrismoa; esaterako, historian, filosofian, zientziatan... Eta ez zen kontuan hartu emakumeei egozten zaizkien rolei balio gutxiago ematen zaiela gizartean, gizonen rolei baino».

Arazo nagusia: ez konturatzea

Heziketa parekidea emateko kezka hau asko landu zen 90eko hamarkadaren hasieran. Zehar lerro bihurtzearen ideia zabaldu zen, alegia, generoaren gaia aparteko zerbait bezala landu beharrean, beharrezkoa zela alor denetan txertatzea. Erabaki honen balorazioa egin digu Beatriz Moralek, Farapi antropologia taldeko kideak: «Ideia oso ona da, baina praktikan gertatu dena da, zehar lerro egin beharraren izenean, ez dela ezer egin, eta kito».

Urte luzeetan gaia baztertu samar egon ondoren, oraintxe hasi da berriro hezkuntza munduko jendea kezkatzen, ikusten delako gauzak ez direla benetan aldatu. Teoria eta materiala aldetik, 90eko hamarkadatik lan handia aurreratuta dagoela dio Moralek: «Material ona dago, eta egin diren hausnarketak oso aproposak dira. Baina gai honi buruz pentsatzen jartzea da gakoa. Eguneroko bizitzan sartuta gaude, eta ez gara jabetzen errepikatzen ditugun ereduez. Erabat barneratuta ditugu generoen rolak. Horregatik, galderak planteatzea da lehen pausoa».

LOCE: «Atzera pausoa» den legea

2002. urte bukaeran jarri zen martxan Espainiako Estatuan LOCE legea. Hezkidetza garatzeko ematen duen aukerez, honela dio Ana Agirre Emakundeko prestakuntza arduradunak: «Lege horren garapenaz atera diren hainbat dekretu sakonki aztertu gabe dauzkat. Baina lehen inpresioa da atzera pauso bat eman nahi dela. Aurreko legeak, LOGSE legeak bere helburuen artean jasotzen zituen aukera berdintasunerako printzipioak, eta egiten zuen planteamendu orokorrak balio ezberdinak irakasteari garrantzia ematen zion. Eta LOCE legeak ez du marko hori hain ongi definitzen. Baina ikusteko dago, lege horrek zer garapen izango duen».

Martxan dauden proiektuak

Emakundek Ekintza Positiborako III. Planaren barruan, hezkuntzan egin beharreko lana diseinatua du. 15 urte dira Plana martxan dagoela, eta hezkidetza lantzeko banatzen dituen atal nagusiak dira: ikasle, irakasle eta gurasoen sentsibilizazioa, irakasleen prestakuntza, ikasketak aukeratzeko orientazioa, eta edukien errebisioa.

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lana da Plana ikastetxeetan aplikatzea. Agirrek azaltzen duenez, «Hezkuntza Sailak irakasleak prestatzeko eskaintzen dituen aukeren artean, lehentasuna dutenetako bat da hezkidetzaren gaia. Baina ikastetxeen esku dago aukeratzea zer gaitan prestatu nahi dituen bere irakasleak. Horregatik da beharrezkoa sentsibilizatzea».

Plan honez gain, bestelako formulekin hasi dira ikastetxeak hezkidetzaren gaia lantzen. Esaterako, Hernaniko Udalak bultzatuta, herri horretako ikastetxeak Berdintasuna eta Hezkidetza ikastaroa jasotzen ari dira. Beatriz Moral eta Begoña Petxarroman dira irakasle. Azaltzen dutenez, aurten galderak planteatzea eta bakoitza bere ikastetxearen errealitateaz jabetzea da helburua. Eta hurrengo urtean, denen artean irtenbideak edo ekintza zehatzak bilatzen saiatuko dira. Ikastaroan aztertzen dituzten gaiak dira: espazioa, gorputza, edukiak eta orientabidea.

Ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartzearen garrantzia

Irakasleak dira ikastetxeko errealitatea gertutik ezagutzen dutenak. Eta behaketaren bidez, neska eta mutilen jarrerak aztertzen ari dira. Ordea, ikasleak ere lan horretan jarri ditu Nekane Idarreta Hernaniko Langile ikastolako irakasleak: «Ikasle taldetxo bati eskatu diot behaketa lana egin dezan. Ondoren, klase osoari azalduko dizkiote emaitzak. Irakasleok esatea alferrik baita, ikasleek konturatu behar dute neska eta mutilen arteko ezberdintasunez».

Era berean, gurasoekin ere lantzen dute hezkidetzaren gaia. Begoña Petxarromanek azaltzen duen bezala, «oso garrantzitsua da jakitea ikasleek etxean zer giro duten eta zer eredu ikusten dituzten. Eta beharrezkoa da gurasoek jakin eta ulertu dezaten bere umeak zer ari diren lantzen eskolan. Bestela, ikasleek eskolan gauza bat aditu eta etxean beste gauza bat ikusiko dute».

Ikasketen orientabidea
----EAEn aukeratzen duten ikasketa lerroa----

% emakumeak % gizonak
Arteak 2,8 1,2
Gizarte Zientziak 49,9 24,2
Natur Zientziak 42,8 42,5
Zientifiko-Teknikoa 4,6 32,0

Datu hauek batxilergoko lehen kurtsoko ikasleek egin zuten aukera erakusten dute. Generoak eragiten du erabakian: emakume gehienak Gizarte eta Natur zientzietan lerratzen dira. Aldiz, gizonek adar zientifiko-teknikoetarako joera handiagoa dute.

----EAEn emakumeak gehiengoa diren ikasketak----

Pelukeria-estetika % 98,6
Komunitaterako zerbitzuak % 90,4
Osasuna % 85,7
Administraritza % 70,7
Ostalaritza eta turismoa % 61,7

Lanbide heziketako datuetan ikus daitekeenez, tradizionalki emakumeen lan gisa hartutakoak oraindik ere horrela dira. Edertasunari edo besteen ongizatera bideratutakoak dira.

Iturria: Eustat. 1999-2000. ikasturtea.

Espazioa
Gure mugitzeko moduak, espazioaren pertzepzio bat ematen digu (gurpil aulkian dabilenak, oso txikia denak edo korrikalariak hiri bera desberdin bizi dute). Eta alderantziz, espazioa ikusteko moduaren arabera mugitzen gara.
Normalean, mutilek espazioaren zabalera handiagoa okupatzen dute neskek baino. Eta gehiago mugitzen dira.

Eskolak espazioa antolatzeko duen moduak eragina du espazioaren banaketan. Adibidez, Hernaniko Langile ikastolako irakasleek aipatzen dutenez, «orain 10 urte erabaki genuen espazio bakoitzeko ekintzak definitzea. Libre utziz gero, dena futbolerako izango baitzen».

Edukiak miatuz
Eskolako liburuak eta irakaspenak berrikusi beharra dago oraindik, Ana Agirrek dioenez: «Edukien bidez neska-mutilen arteko hierarkizazio hori transmititzen da sarri. Gizonezkoen munduari balio gehiago ematen zaio, eta emakumeak esparru batzuetan eta gizonezkoak beste batzuetan kokatzen dituzte».
Beatriz Moralen esanetan, «matematika beti iruditu zaigu zerbait neutroa. Baina ariketetako planteamenduetan askoz gehiago agertzen dira gizonezkoak. Gainera, neska edo mutilen rolak oso markatuta ageri dira». Historiako irakasgaiaren panorama ez da, bada, hobea. Begoña Petxarromanek dioenez, «historiako liburuetan emakumeak agertu daitezen, lehenengo historialariek ikertu egin behar dute, oso gutxi ezagutzen baitira. Bestalde, ez da harritzekoa emakume gutxi ezagutzea. Izan ere, historian ikasten diren gauzak arlo publikoan eta gizonek egin zituztenak dira, gudak eta konkistak, esaterako. Etxe barruan nola bizi ziren ez da ikasten».


Azkenak
Nazioarteko martxako euskal herritarrak Kairotik
“Gu atxilotzen ari dira martxarekin fokua Palestinan jartzen ari zelako”

Kairoko hotel batetik hitz egin du ARGIArekin ostegun goizean Pili Revilla gasteiztarrak. “Edozein momentutan atxilotu gaitzakete”, adierazi du. Solasaldiaren unean Euskal Herritik joandako bost herritar daude atxilotuta, eta nazioarteko dozenaka. Arreta Palestinako... [+]


Subflubiala Ez! plataformak kanpaldia egingo du Leioan asteburuan

Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.


2025-06-12 | ARGIA
Gazarako Martxan parte hartu behar zuten herritarrak atxilotzen hasi da Polizia Kairon

Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek. 


2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]


Lanbide Heziketa Dualaren “gezurra” salatu eta egoera aldatzeko eskatu du irakasle talde batek

Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]


“Lokalizatuta dauden epigrafeak leku batean biltzeko ahaleginik ez da egin”

Iragan udazkenekoa dugu liburua: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (Nabarralde, 2024). Historiara jo du berriz Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, eta argira ekarri euskarak epigrafian egina duen bidea, utzia duen aztarna, orain artean inork egin... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Naparrari buruzko ‘16.060 egun’ dokumentala ikusgai, desagertu zela 45 urte igaro direnean

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]


92 urteko gizon bati kartzela zigorra ezarri diote, zaintzaileari sexu erasoak egiteagatik

Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude