Nafarrok


2003ko uztailaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Agortu
Askok esan dute sarri, eta ideia errotu egin da. Autonomi estatutuaren bidea agortua dago, eman du eman behar zuena. Aldea dago eman duena juzkatzerakoan, segun eta nork. Baietzean egon zirenek goraipatzen dute hogeitaka urtetan egindakoa. Merezi zuen ahaleginak, eta oinarria ezarri da hurrengo urratsean haratago joateko. Orduko kontrarioek diote ez dela gauza handirik egin, eta bitartean aukera eman zaiola Espainiari bere asmo menperatzailea indartzeko. Agian ikuspegi biek dute arrazoi puntua, bere kontrajarrian. Aldiz, aurrera begira abertzaleek bat: estatutuaren bidea agortua dago.

Ihartu
Hau gutxiagotan esaten da, altuan behintzat, baina gero eta maizago irakur daiteke. Herri matxinadaren aukera ihartu egin da, ez da bideragarri. Teoria zaharrak jartzen zuen borroka armatua abangoardian; honek eragindako errepresioak areagotuko zuen gizartearen egonezina eta hortik etorriko zen herri matxinada, eta honekin askapen osoa. Une honetan inork gutxik uste du -norbaitek bai?- kate hori gerta daitekeenik. Herria ez da indarrez matxinatuko, eta borroka armatua ez da abangoardia. Gizartea jaiki daiteke, bai, egitasmo batek lortzen badu borondateak batzea, eta horretarako indarkeria oztopo da. Etika bakoitzaren golkorako, biolentziarena bide ihartua da.

Zaharkitu
Ez da bakarrik bi bideok ez digutela balio aurrera egiteko. Bizkarrean daramagun motxila ere traste zaharrez betea dugu. Foruak, nazionalismoa, eskubide historikoak edo lurraldetasuna ideia zaharrak dira. Horiekin ezin da osatu egitasmo berririk bere erdia kanpotik etorria duen gizartean, ezin dira bateratu borondateak etorkizuna konpartitzeko. Bada kontzeptu berriagorik ere guretzat dagoeneko zaharkitua, esaterako, autodeterminazio eskubidea. Europako estatu zaharretan ez da gauzatuko alde bakarreko bereizketarik. Eta izenarekin ere ez gabiltza oso ondo. Euskadi gelditu da dagoeneko autonomia erkidegorako, eta Euskal Herria litzateke kultur komunitatea. Bestalde, 'euskal' edo 'euskaldunok' esaten dugunean hizkuntza sartzen da tartean, ez da esanahi bakarreko kontzeptua. Traste zahar gehiegi motxilan.

Goldatu
Lurra egiten da aldioro jorratu, eta aldian behin goldatu. Ba oraingoa ez da jorratzeko garaia -Sarasua dixit- baizik goldatzekoa. Seguruenik Sabino Arana izan dugu azkena goldea sartzen eta kontzeptu zaharrak iraultzen. Esango nuke arinagoa izan dela marxismoaren eragina gure ideietan, itxurak itxura. Horrela bada, ehun urte gehiegi dira goldatu barik egoteko. Vasconia zaharreko biztanle gaurkoak bidegurutzean gaude. Ohikoa ez dugu nahikoa. Betiko eskama kentzearekin jai dugu eta galdera berriak behar ditugu. «Zer gara gu?» bai, baina bereziki, «zer izan nahi dugu?» eta «zer izan ahal dugu?

»
Erein
Goldatu ondoren erein behar denaz, pare bat adibide, baikor amaitze aldera. Autodeterminazioa alboratu dut, zakar samar, eta ordezko bat ekarri nahi dut, Kanadatik hartua. Hango epaitegi gorenak ukatu egin zion Quebec-i bere aldetik independentzia gauzatzeko aukera. Baina era berean, debekatu egin zion Kanadako gobernu federalari kontuan ez hartzea Quebec-en independentziarako borondatea, behar bezain garbi adierazten bazen. Eta hala gertatuta, bi aldeak behartzen zituen aurkitzera egoerari konponbide adostua. Hartuko genuke hemen beste horrenbeste. Eta izenarena ere aipatu dudanez, neuk Nafarroa deituko nioke egitasmo politiko berriari, nafar estatuaren alde egingo nuke, hau baita iraganean izan dugun egitura bateratu bakarra, Nabarraldekoek erakutsi bezala. Neu nafar, geu nafarrok.


Azkenak
Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagunek martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


Eguneraketa berriak daude