Artikuluak 

1900. alea
2003-05-23
alde 0    kontra 0

AuB eta baztertutako herri plataformetako botoak behar bezala konta daitezen zaintza lanak egingo dituen Garantia Batzordea eratua da dagoeneko apirilaren iragarri bezala. Honakoak dira hamabost batzordekideak: Tere Irastortza, Angel Abalde, Petxo Idoyaga, Jesus Maria Gete, Joxerra Aihartza, Xoxe Estevez, Julen Arzuaga, Joxe Leon Otaño, Mikel Irastorza, Larraitz Ugarte, Iñaki Iurrebaso, Urko Aiartza, Mario Calixto, Felix Plazer eta Joseba Goñi. Jakinarazi denez, atzerriko beste pertsona ezagun batzuk ere egongo dira kontaketa egiteko orduan.

Aste honetan ETBko arduradunek Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute joan den astean ETAren agerraldiaren irudiak ematean ETBk deliturik egin zuen ala ez argitzeko. Jose Maria Aznarrek jadanik aditzera eman du oso susmagarria dela telebista bera izatea beti ETAren irudiak eskaintzen dituena. ETBko zuzendaritzatik esan da profesionaltasunez aritu dela eta beste edozein mediok ere berdina egingo lukeela. Gainerako komunikabide gehienek ere ETBk ateratako irudiak eskaini dituzte hurrengo egunetan.



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1899
 
azala1898

1900 zenbakia.
2003ko maiatzaren 23a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys