TAMAINA HARTZEA


2003ko maiatzaren 23an

Landareen elikadura osatu asmoz egiten diren ongarriketak direla-eta duda-muda ugari izan ohi ditugu. Oso zabaldua da erdia ez baizik eta erabat ustela den ustea: zenbat eta ongarri gehiago eman landareari orduan eta mardulago eta azkarrago haziko da. Ongarriak lurrak dituen eskasiak osatzeko soilik erabiltzearen aldekoa naiz, bada, ni. Ongarriak jaki jakin batzuez osatuak dira eta hauek lurrean nahasten direnean nolabaiteko desoreka kimiko bat eragiten dute, eta honen ondorioz erantsi dizkiogun elikagaiak erruz, erraz eskuratzeko moduan, eta beste batzuk lurrean kateatuta, landareak inola ere hartu ezin dituelarik.
Ongarrietan gehien erabiltzen den nitrogenoarekin gertatzen dena oso ezaguna da. Landarearen hazkundea areagotzen du nitrogenoak: adarrak eta hostoak azkarrago eta beltzago hazten dira. Hazkunde anormal hau, ordea, garestia da: energia guztia hazkundera bideratuta defentsa kimikoa sendotu ezinik, erreserbak osatzeko kemenik gabe eta beharrezko dituen beste elikagaiak hartu ezinik, burdina kasu, ahulagoa izango da eta gaitz eta izurriteek azkar asko antzemango diote, hara zer pagotxa! Kontuz neurriz kanpoko ongarriketekin eta batez ere nitrogenoa osagai nagusia duten kimikoekin edo minda, simaur berria… bezalako organikoekin.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude