EZOHIKO HAUTESKUNDEEK KOORDENADA POLITIKOAK ALDA DITZAKETE


2003ko maiatzaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2003ko maiatzaren udal eta foru hauteskundeen kanpaina gertakari andana baten eraginpean burutzen ari da. Lehena eta nagusiena, AuBren eta 225 zerrendaren ukapena izan da.

Bigarren gertakaria ezker abertzalearen Udalbiltzaren debekua eta honen ostean Bilbon burututako manifestazioa izan da. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak debekatu bai, baina desegin ez zuena. Jokamoldeak kanpainaren hasierari eman zion «ukitua» berezia izaki.

Gertakari sorta dugu hirugarrena: Batasuna AEBetako «erakunde terroristen» zerrendan sartu izana -Aznarrek kanpainaren atarian lorpen modura aurkeztua-, ETAren agiria, eta EAEko Joseba Azkarraga Justizia sailburuak Auzitegi Gorenak AuBren baliogabetzea kritikatzeko «putxerazo» hitza erabiltzeagatik Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Eusko Jaurlaritza kritikatu izana.

Kanpaina hasierak gauza bat argitu du: Udal eta Foru Aldundiak herriarengandik hurbilen dauden erakundeak izanda ere, beraietan deliberatu beharreko arazoak makropolitikak lausotuak gelditzen direla.

Politikaren norabidea aldaraz lezaketen bozak
Hauteskunde hauek mila foroetan jokatzen dira. Ordea, aipatutako gertakariak direla-eta, kanpainan ozenkien entzundako mezuak «mezu politikoak» dira. Alderdien mezuek hautagaienek baino oihartzun gehiago dute, finean, alderdien emaitzak Foru Aldundietan eta hiri nagusietan erabakitzen baitira. Alderdi konstituzionalisten eta ez-konstituzionalisten mezuak udal arazoak bideratzeko hautagaiek aurkeztutako programen gainetik agertzen dira, alegia..

Alabaina, hauteskundeen ostean egoera politikoa deus gutxi aldatuko ote den pentsa badaiteke ere, Euskal Herriko hegoaldeko lau lurraldeetako hauteskunde hauek egundo ezagutu ez diren parametro berri eta ezezagunen arabera burutzen ari direla, ohartu behar dugu. Parametro hauek Batasuna eta ezker abertzalearen hautagaitza nagusia (AuB) legez kanpo uztea ekarri dutelarik.


Konstituzionalisten arteko lehia eta beharra

Hauteskunde emaitzek, edozein izanik ere, ez lukete PP eta PSE-EEren arteko aliantza kolokan jarri behar. Estatu Itunak konstituzionalismoaren egonkortasuna bermatuta dauka, antza. Kanpainak erakutsitakoaren arabera, Nafarroan ustekabeko galanta litzateke egonkortasun hori haustea. PSNk ez du oposizio-alternatibarik. Gainontzeko alderdiak, berriz, gutxiengo dira eta inoiz baino sakabanatuagoak. Araban, PSE-EEk PPrengatik aldendu nahi badu ere, konstituzionalistek elkarren beharra daukate.

Bizkaiatik eta Gipuzkoatik bereziki, etor liteke, euskal sozialisten aldetik, PPrengandiko urruntze moduko bat. Zenbait herritako hautagai sozialistek ez dute -hauteskundeen ostean eta emaitzen arabera- ezker abertzalearen herri hautagaiekin elkarrizketa baztertzen. Halaber, bi lurralde hauetan, nazionalismo moderatuarengana hurbiltzearen aldeko sektoreen eragina inoiz baino indartsuagoa ageri da kanpaina honetan. Gipuzkoan, adibidez, Miguel Buen Lacambra Errenteriako alkateak eta Foru Aldundietarako hautagai nagusiak ezustekoa eman lezake. Berak irabaziko balu EAJ-EA koalizioa bere aliantza-estrategia aztertzera behartu lezake. Ez dezagun ahaztu, egungo foru erakundeen ordezkaritza Lizarra-Garaziko Akordioaren garaian gauzatu zela. Ordea, egungo egoera ezberdina da eta aliantzen aro berri baten atarian egon gintezke.

AuBren botoaren erabilpena erabakitzeke

AuBren botoen erabilgarritasunaren arabera dezente alda daitezke hauteskundeen ondorioak. Auzitegi Konstituzionalak AuBren boto paperak suntsitzea agindu du. Auzitegi Nazionalak, berriz, Arnaldo Otegiren aurkako salaketa jarri du AuBren boto papera publikoki erakusteagatik. Ikustear dago AuBren aldeko boto baliogabetuen portzentajea zenbatekoa izanen den, baita beste alderdiek beren botoez eginen duten erabilpena.

Bestalde, «normaltasuna»ren barruan aurkeztuko diren ezker abertzalearen inguruko hautagaitzen emaitzek ezker abertzalearen norabidea argi lezakete. 16 dira Auzitegi Gorenak onartutako herri hautagaitzak. Irun Herria eta Tafalla Berria hautagaitzek, herrien beren handitasunarengatik, AuBren aldeko sostenguaren zenbatekoa adieraz lezakete. Halaber, neurri batean, Aralarren emaitzen zenbatekoak ezker abertzalearen norabide eta bilakaera politikoan eragin lezake.

Laburbilduz, udal eta foru mailako hauteskundeak izan arren, lehia nagusia ez-konstituzionalisten (EAJ-EA) eta konstituzionalisten artean (PP eta PSOE) jokatzen da berriz ere. Alabaina, udal eta foru mailako hauteskunde izanagatik ere, PSE-EEren ustegabeko emaitza onek eta ezker abertzalearen egoera berriak Euskal Herriko koordenadak politikoak alda litzakete.

Inkognita
Kanpaina hasteaz batera agertu zen ETA eszenategi politikoan. Ez atentatu baten bitartez -batzuek uste eta beste batzuek, beharbada, nahi zuketeen modura-, agiri baten bidez baizik. Agertzeko moduak berrinkuntza bat ekarri du: ETAren jarduera militarra parte-hartze politikoa izatera pasatu da kanpaina honetan.
Agirian hiru puntu gailendu dira: «Euskal herritar guztiei galdeketa egin beharra», «Espainiak baliogabetutako botoen balioa» eta «asanblada prozesu baten berria». Agiriak zeresana eman du alderdien artean, eta «kontraesan» eta «inkognitaren» bat utzi ere.
PPk ETAren eta EAJren ezkutuko akordioa dagoela esan du, baita Lizarra II datorrela esan ere. EAJk, berriz, Ibarretxe lehendakariaren hitzetan, PPren adierazpen hori alderdi honen inguruko GAL mediatikoak asmatutako gezurra dela eta PPk ETAren su-etenari dion beldurra azpimarratu du. PSE-EEk ETAren estrategia aldaketaren bat ikusi du agirian: Ibarretxeren Planak agertzen duen galdeketa eta ETAren galdeketa egin beharra lotu ditu. Ez du PPk egin bezala «akordio» hitza aipatu, hauteskunde garaian izaki, nonbait.
AuBk baikorki jaso du ETAk herritarren hitza errespetatuko duela esan izana eta bere agiria orobat. Edonola ere, Ibarretxeren plana lehen bezain desegokitzat jotzen duela berretsi du ezker abertzalearen AuB hautagaitzak.
ETAren «kontraesana» ezker abertzalearen Aralar alderdiak azaldu du. Bere ustez, ETA boto baliogabeen alde azaltzea hauteskundeetan parte-hartzera deitzea da. ETAk, zuzen edo zeharka, Espainiaren marko juridiko-politikoan parte-hartzea ontzat jo omen du. ETAtik etorrita, kontraesankorra, antza.
Azkenik, «inkognita» puntua dago. ETAren agiriak jakingura eragin du herritarren artean. Hots, bere barne asanblada prozesuak emanen duena inkognita da. Batasunaren legez kanporatzeak eta AuBren debekuak hauteskunde kanpaina ezezagun baten aurrean ezarri dute euskal gizartea. Logikoki, ETAk burutu omen duen asanbladaren prozesuaren emaitza ez da ezagutuko hauteskundeak iragan arte, eta logikoki ere, hauteskundeen bilakaerak eta emaitzek eragina izanen dute iragarritako agiri berrian. Baina hori «inkognita» bat da. ETA bera «inkognita» den bezalaxe.


Azkenak
2025-09-10 | Gedar
“Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu”

Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.


Azaroaren 23an izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak

Arabako Foru Aldundiak adierazi du litekeena dela irailaren 21ean irekitzea epea hautagaien zerrendak aurkezteko.


Hezkuntzan eremuka lan egitea fokupean jarri du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ebazpenak

DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.


Israelek Hamaseko negoziatzaileak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Eguneraketa berriak daude