JOSE LUIS ZALDUA: «PROTAGONISTARI AHOTSA LAPURTZEN DIOGU»

  • Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkartea da Atzegi. »Kalean ere etxean bezala» da aurtengo kanpainaren lema, eta lehendakariari behintzat antzematen zaio serio ekin diola helburu horri. Ez da erraza Jose Luis etxean harrapatzea, aldiro Espainiako Estatuko punta batetik hitz egiten zigun mugikorretik, han kongresua eta hemen bilerak. Hankak Euskal Herrian jarri dituen orduko «bere hitza lapurtu» nahi izan diogu gure grabagailuan. Kalearen konkistan pauso handiak eman ditu Atzegi elkarteak 43 urteotan, eta egun bere boluntarioak, partaideak eta bazkideak milaka dira. Jendetza horrek bere inguruan eragin uhinak zabaltzea da kontua, «olio mantxa efektua» egitea, alegia, eta Zaldua kapitainak dioenez, «galipotaren adinakoa izan bedi»!
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Atzegi elkartean, 1973an sartu zinen. Zerk eraman zintuen Atzegira?
Zortzi urte nituela jaio zen nire anaia gazteena. Down sindromea zuen. Akordatzen naiz oso ume nintzela, handitan medikuntza ikastea erabaki nuela, nolabait erantzun batzuk lortzeko nire anaiaren kontua zela-eta. Beasain bezalako herri txiki batean bizitzeak ere eraginik izan zuen. Nik ikusi nuen Down sindromea zuen lehen pertsona nire anaia zen. Gogoratzen dut amarekin paseatzera ateratzen zenean jendeak begiratu egiten zuela, edo umeek burla egiten ziotela. Lotsagabe xamar erantzuten nien...
Hamazazpi urterekin anaia Donostian hasi zen, eskola berezian. Astean zeharreko barnetegia zen eta asteburua pasatzera etxera etortzen zen. Gerora Ordizian ireki zuten eskola berezia, eta anaia bertara joan zen. Ni 1973an zuzenbide ikasketetan hasi nintzen. Gauez ikasten nuen eta egunez Arrasaten egiten nuen lan, BBVko bulegoan. Urte hartantxe Atzegiko zuzendaritzan Goierriko ordezkari baten bila zebiltzan, eta niri deitu zidaten.
Bestetik, emazteak eman didan laguntza izugarria izan da. Estatu barruan dezente mugitzen gara kongresuak direla-eta, eta emazteak ere hori dena bere agendan sartzen du. Gaztetan gauza erraza iruditzen zitzaidan andregaia hartzea; andregaiak berak egin behar izan zuen, nik uste, bere ikaskuntza edo asimilazio guztia, nik ez nion lagundu gehiegi. Orain ikusten dituzu zer pentsaera dauden, eta konturatzen zara jendeak informazioa behar duela. Nire emaztearentzat, berriz, informazio bakarra izan zen etxean sartzea eta ikustea.



Hori da, agian, prozesu naturala, ezta?
Ez dakit. Niri oso ondo joan zait. Lehengo egunean Extremadurako emakume batek halaxe esan zuen: "nire senargaiak esaten badit nire anaia edo bera hautatzeko, ni anaiarekin geldituko naiz". Orduantxe jabetu nintzen nire burutik galdera hori sekula ez zela pasa ere egin! Beraz, beste batzuk agian arazoak badituzte. Niretzat gure etxekoa zen normala. Anaiak Down sindromea duelako nire familian ez dira poztasun gutxiago izan. Gainera Maitasuna adierazteko erraztasuna dutenez, beste aldeak konpentsatu egiten dira.



1960an sortu zen Atzegi, guraso talde baten ekimenez. Zerk eraginda bildu ziren guraso haiek?
Gauzak beharraren indarrez sortzen dira. Garai hartan adimen urriko jendearentzat bi aukera baino ez zeuden: edo etxean gorde, edo Arrasatera bidali. Politikoen aldetik ere ez zegoen laguntzarik gainera. Egoera horrek ekarri zuen guraso talde bat biltzea. Hasierako kezka zen, Arrasatetik ateraz gero euren seme-alabek heziketa bat jasotzeko aukerarik izango ote zuten. Europa aldean edo Zeelanda Berrian zer urrats ematen ari ziren jarraitzen zuen jendea zen gainera guraso talde hartakoa. Haietako bat Kareaga-Egia familia zen. Bi txalet zituen sendiak, eta lehenengo eskola hantxe jarri zuten. Bigarren urratsa haurtzaindegia sortzea izan zen.
Umeak ordea, hazi egiten dira eta gurasoei erronka berri bat sortu zitzaien: lanari ere erantzuna eman beharra. Horrela sortu zen Gureak, lantegi babestuen proiektua, Atzegi elkartearen barneko proiektu bat gehiago gisa.
1979an memento garrantzitsu bat hasten da. Batetik, autonomia erkidegotik diru laguntzak etortzen hasi ziren (ordura arte Estatuari eskatu behar baikenizkion eskaintzen zituen diru laguntza apurrak). Bestetik, gu krisi handi batean sartuta geunden, gero eta jende gehiago baikenuen elkarteko partaide eta beraz, beharrak pilatzen ziren eta geroz eta erraztasun gutxiago genuen erantzuna emateko. Krisi horretatik, Atzegik zer izan behar zuen definitzea etorri zen: proiektu txiki emaile behar zuen izan, presioko talde bat, proiektuak sortuko zituena. Baina behin proiektuek indar hartzean euren autonomia eskuratu behar zuten, hartara Atzegik erronka berriei ekin ahal izateko. Horixe gertatu zen, esaterako, Gureak lantegi babestuekin, autonomia guztia du. Bere partaide askoren artean (Kutxa eta partikularrak), garrantzitsuena Atzegi da, eta beraz, eskatzen zaizkion erantzunak eman behar ditu, baina proiektuak bere kasa funtzionatu behar du.

Atzegiren lehen erronkak hezkuntza eta lana izan zirela azaldu duzu. Zein beharri erantzun zitzaien ondoren?
Bizitza erdi-begetatiboa dutenei edo egunerokotasunari aurre egiteko arazoak dituztenei erantzuna emateko, zentroen proiektuarekin sartu ginen indarrean gero. Orain 200 lagun daude halako zentroetan. Atzegitik proiektuari forma eman eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu zuen gero ardura beregain, gu zuzendaritzako partaide bihurtuz. Beraz, behin proiektu horrek bere autonomia hartu duenean, beste bide bati ekin diogu: gurasoak falta dituzten edo antzerako kasuan bizi diren pertsonei etxebizitza bat eskaintzea. Etxea baita inguru hurbilekoena, naturalena eta errazena behar eta arazo askori erantzuna emateko. Ez dugu ehunka lagunen erresidentziarik egin nahi, familia inguruaren antzeko eredu bat lortzea da nahi duguna. Proiektuan lau, zortzi edo hamabi laguneko etxebizitzak daude. Etxebizitzak leku komun batzuk dituzte (jangela, esaterako), baina gero bakoitzak du bere logela eta bere eremu propioa.



Guraso askok, adinean aurrera egin ahala, "gu falta garenean zer?" galdera izaten dute. Zer erantzun ematen dio Atzegik?
Atzegi tutoretza munduan ere sartuta dago. Batzuetan Atzegi da tutore zuzena, eta beste batzuetan familiakoren bat izaten da tutorea eta Atzegik bere laguntza eskaintzen dio tutoretza horretan. Atzegiren tutoretza babespean jarri ezkero, profesionalekin harremanetan jartzen direnez, batzuetan familiarekiko harremanak mikaztu egiten dira, familiak mesfidantza agertzen duelako profesionalekiko. Nik, behintzat, profesionalekiko ez dut inongo zalantzarik: askotan taldea eramaten ondoen dakitenak profesionalak dira. Beste guraso batzuen erabakia aurkakoa izaten da: "ni bizi naizen artean nirekin egongo da" esatea. Baina agian hori ez da erantzun ona ematea, gurasoak adinean aurrera egin ahala agian ez direlako gai seme edo alabak behar duen erantzuna emateko. Kasu bakoitza ikusi behar da, ezin da orokortu zein den erabaki zuzena eta zein okerra.



Espainiako Estatuan batera eta bestera zabiltza. Zein dira une honetan dauden kezka edo ideia nagusiak adimen urritasunaren inguruan?
Astebetez Extremaduran egon berri gara proiektuetan, eta niretzat bi gako dira garrantzitsuenak: bata, autonomo izateko norberak duen gaitasuna lantzea. Hitza eman behar zaie, horixe da eskatzen dutena. Ez dute beraien gaitasunak ukatzerik nahi, laguntza nahi dute, ez dena bestek egitea. Atzegin zazpi pertsonako proiektu bat lantzen ari gara. Bertan bi bikote daude, bakoitza bere etxean biziko dena, eta bestetik hiru mutilen etxebizitza bat. Autonomia hartze horrek beste gauza batzuk eskatzen ditu: sexualitate heziketa, esaterako. Autonomiarantz doazen bide horiek landu behar ditugu eta pausoak eman.
Bigarren kontzeptu garrantzitsua da, gizarte honetan ez dutela azkarrek bakarrik balio behar, askoz gizarte aberatsagoa delako jende azkarraz gain jende solidarioa ere baduen gizartea. Beraz, inteligentzia izan beharrean pertsona bakoitzarengan garrantzitsuentzat jotzen den gaitasuna, balora ditzagun pertsona bakoitzak dituen indar positiboenak (esaterako laguntza eskaintzeko duen sentsibilitatea), eta indar horiei lekua egin gizartean.



Gizarte lehiakor honetan bestelako eredua da nagusi, ordea...
Extremadurako elkarteko lehendakariak, Rodriguez Ibarrak, adibide polit batekin azaldu zuen zein gizartetan bizi garen eta zein gizarte litzatekeen aberatsagoa. Taldean bidaia bat egiteko hiru modu aurkezten zituen. Bata, lagun bakoitza bere autoan abiatu eta halako lekutan gelditzea. Ferrarian doana iritsiko litzateke lehena, ordu erdira auto kaxkarragokoa helduko litzateke, eta azkena, ordu betera, bidean matxura izan eta eskuak zikinduta. Bidaia mota honetan auto onena luzitzea da lortzen dena. Bidea egiteko beste modu bat ere bada, "Bat Formularena": lehia hutsa, nork irabaziko, lehena nor izango. Eta azkenik, bidaiatzeko oso bestelako estiloa, motorzaleena da: jarritako toki eta orduan ez badira denak iritsi, batzuek bidean atzera egin eta azken motorzalea aurkitzen dute, laguntzarik behar duen ikusteko. Denen artean iristea da bidaia. Gure jarrerak horixe izan behar du: jendea arazora erakarri, eta bakoitzak daukana ematea. Horrek egiten du gizarte osatu bat.



Zer oztopo daude gizartean, adimen urrikoek euren autonomia garatzeko?
Hemen denok nahi dugu integrazioa eta erraza da teorikoki hitz egitea, baina gero erantzun praktikoak ematea kosta egiten da. Esaterako, garraio sistema publiko bat erabiltzeari dagokionean. Bizi diren herrian lantokia ez duten askok itzulerako autobusik ez dute izaten lanordua bukatzen denean, eta eskaera egiten dutenak gutxi badira, zaila da autobusa jarraraztea. Egunerokotasunari lotutako halako adibideak hamaika daude. Baina gure apustuak egoera horiei erantzun bat ematea izan behar du. Erantzun bila joateak berak ere lor baitezake integratzea. Askotan protagonistari ahotsa lapurtzen diogu, eta gure esperientziagatik iruditzen zaiguna erantzuten dugu. Eta hain justu balio duena bere erantzuna da.

Familiaren jarrera ere garrantzitsua izango da autonomiaren garapenerako.
Familiaren jokaera asko aldatu da, baina oraindik erdibidean gaude. Adimen urritasuna duen jendea familiak asko babesten du. Ahal dugun dena ematen diogu, eta beti berarekin joaten gara. Alderantzizkoa komeni da: berarekin joatea, baina distantziara, zein akats egin dezakeen ikusiz.
Bestetik, ezberdina da hori dena guraso edadetuekin lantzen hasi, edo guraso gazteekin lantzen hasi. Gaztea esperientzia hartzen doa, eta hasieratik beste gurasoekin esperientziak konpartitzeak izugarri laguntzen du. Une honetan 30 guraso inguru dira taldean. Gainera guraso gazteak hasi dira jada zuzendaritzan ere sartzen. Betidanik egon da Atzegin talde ikasketa hori, baina nik uste gaur bezalako indarrarekin ez dela inoiz egon guraso talde gazterik.



Lan merkatuari dagokionean, nola dago eskaintza adimen urriko pertsonen kasuan?
Bada lege bat zera dioena: 50 langiletik gora duten enpresek, ehun langileko, bi adimen urriko pertsonari lana eman behar dietela. Merkatu horretan guk ez dugu soluzio askorik.



Baina lege hori ere ez da betetzen, ezta?
Bai eta ez. Ez da betetzen, baina askotan egoera horiek konpentsatu egiten dira. Esaterako, gerta daiteke udal batek kopuru hori ez betetzea, baina gero lorazaintza guri ematea. Legea ez dute hizkiz hizki betetzen, baina azkenean adimen urritasuna duten 4 pertsona udalarentzat ari dira lanean.
Atzegiren erantzuna Gureak lantegi babestua sortzea izan zen. Gureak-en une honetan 1.600 adimen urriko pertsona daude lanean, eta bestelako ezintasunak dituztenak (sentsorialak, fisikoak), 3.000 lagun inguru dira. Beste abantaila da, 20 km-ren barruan gehienek aukera badutela tailerren batera joateko. Garraio arazoak konpontzen dira, beraz. Bestetik, bi sistema ditugu Gureak-en: bata zentro okupazionalena da, eta bestea lanarena. Ekonomikoki bien arteko ezberdintasuna da lanak soldata duela, gizarte segurantza, zergak eta gauza guztiak. Zentro okupazionaletakoek, berriz, ordain bat jasotzen dute garraioa eta bazkaria ordaintzeko.



Zentro okupazionaletan ere lana egiten dute. Zeren arabera jartzen da soldata ezberdintasuna?
Zentro okupazionaletan, beharrezko abildadeetara iristen ez diren pertsonak daude. Baina esperientziaren bidez abildadeak garatu ezkero, lanaren esparrura ematen dute pausoa. Alderantzizkoa ere gerta daiteke, adinean aurrera joan ahala abildadeak galtzea eta zentro okupazionalera joatea. Gipuzkoan nahiko kontent gaude lanarekin, zortzi bat urte badaramatzagu defizitik gabe. Zentro okupazionalen kasuan Foru Aldundiarekin konbenio bat dugu, eta hor ere zulorik ez dugu.



Soldata aldetik, adimen urriko pertsonak iristen dira autonomia lortzera ala beti behar izaten dute gurasoen diru babesa?
Lanbide arteko gutxieneko soldata 480 eurokoa bada, horrek esan nahi du soldata hori jasotzen duena eskasian bizi dela. Baina gaizki ibiliko da, berdin-berdin, langabezian dagoen 19 urteko anaia ere, edo lan baldintza kaskarretan dagoen edozein ere. Guk lanaren araberako soldata eskala bat daukagu. Eskalaren maila baxuenean lanbide arteko gutxieneko soldata dago. Maila altuenean dagoenak, aberastu ez da egingo, baina arnastua hartu bai behintzat.
Autonomia lortzearen aldetik arazo larriak dira horiek. Dena den, gure pisura bizitzera datozenek soldataren %70 erabiltzen dute etxea ordaintzeko eta %30 beraientzako da. Hala bizi den jendea nahiko estu ibiltzen da, baina etxeko laguntza batekin aurrera egiten dute. Baina hala ere, lanera gustura joaten den galdetuta, %80ak baietz erantzuten du eta hori ere pozgarria da. Beharbada gurasoak okerragoak gara horretan.

Bertsoa

Doinua:
Espainian behera

Rodriguez Ibarraren
hitz hoiei begira,
habe motorzaleak
ugari balira.
Baina gure akatsa
askotan hori da,
ez goazela inoiz
albora begira,
denok izan nahi dugu
piloto suizida.

Curriculuma
Jaio: Beasainen, 1948an.
Ikasketak: Zuzenbide ikasketak egin zituen.

Ibilbidea
BBV bankuan bulego zuzendari izan zen 1969tik 2003ra arte.
1973an Goierriko ordezkari zen Atzegiko batzordean.
1984az geroztik Gureak lantegiaren lehendakaria da.
1986an Beasainen euskara alorreko zinegotzi izan zen. 1990ean Senatura aurkeztu zen.
1999an Atzegiko lehendakari izendatu zuten.


Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude