EZPALAK


2003ko maiatzaren 23an

Museoen arrakasta

Pixkanaka aldatzen joan dira. Baina asko dago oraindik egiteke. Nahiz eta museo ugarik zine emanaldiak, musika ekitaldiak eta publikoaren parte hartzea sustatzeko ekintzak bultzatzeari ekin dioten, arte lanak kolekzionatzeko edo ikertzeko guneak dira sarri oraindik museoak. Maiatzaren 15ean eginiko Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, urtero legez, ekitaldiak antolatu dira. Jokoak, bideo emanaldiak edo doaneko sarrerak ugari dira egun horretan. Artea eta museoak gizarteari gerturatzeko modua izan daiteke. Izan ere, arte aretoetako ardurardun gehienek uste dute egun jende kopuruagatik baino, jende horren asetze mailagatik neurtzen dela museo baten arrakasta.


Liburuetako altxorrak

Gasteizko Artxibo publikoek gordetzen dituzten altxor preziatuenak daude ikusgai Montehermoso Kultur Zentroan hirian egiten den Liburu Zaharraren bigarren erakustaldian. Artxiboak eta hiriko Libris, Liburu zaharren liburu saltzaileen Elkarteak antolatutako ekitaldiak bi zati ditu. Lehenengoan, Libris elkarteak utzitako altxorretako batzuk daude ikusgai, eta salgai. Bigarrenean, Artxiboak gordetzen dituen 900 liburuen artetik hautatuko batzuk paratu dituzte. Erakusketan, bi inkunable ikus daitezke, 1485 eta 1500ekoak. Gainera, Gasteizen, 1722an inprimatu zen lehen liburua dago edo artxiboak gordetzen duen euskarazko lehen alea, 1845ean Sebastian Mogelek burutua, ikusgai daude. Erakusketa maiatzaren 24an martxan jarriko den Liburu Zaharraren Feriarekin batera egingo da. Biak ekainaren 8a arte luzatuko dira.


Publizitate Jaialdia zabaldu dute

Izena aldatu diote urtero Donostian egin ohi den Donostiako Publizitate Jaialdiari. Maiatzaren 29an hasi eta 31 arte luzatuko den aurtengo ekitaldiak El Sol. 18. Iberoamerikako Publizitate Jaialdia izena izango du. Orain artean Espainiako publizitate agentziek hartzen zuten parte lehian. Oraingoan, Portugal, Amerikako Estatu Batuak eta Ibero Amerikara zabalduko da. Guztira, 1.941 lan aurkeztuko dira, %32 Espainiatik kanpokoak.


Dantza Nafarroako eszenan

Zortzi herri hartuko ditu aurten Nafarroako Escena 2003 dantza garaikideko jaialdiak. Guztira, sei izango dira aurkeztuko diren ikuskizunak. Carmen Rocheren Baletak, Tempomobilek, Espainiako Balet Berriak, Arrancaladanzak, Thomas Noon Dancek eta Akelarre Danzak hartuko dute parte ekitaldian. Ikuskizunetako batzuk dagoeneko eskaini dira, baina oraindik, besteak beste, Beran hilaren 23an eta Antsoainen 30ean Tempomobileren azken lana ikusi ahal izango da. Eta hilaren 24an Akelarre Danzak «Tangram» ikuskizuna tularatuko du Zizur Nagusian.


Oteizaren inguruan

Hil ondoren ere zer esana ematen du Jorge Oteizak. Maiatzaren 8an inauguratu zen Jorge Oteiza Fundazio Museoa. Baina Fundazioko patronatuko Oteizaren inguruko kideak ez ziren bertan. Inauguratu arren, Museoak proiekturik ez duela nabarmendu du hainbatek. Sorpresak ere izan ziren: Oteizak bere iloba Pilar Oteiza izendatu zuela bere ondarearen oinordeko jakin zen; eta Oteitzaren Lagunen Elkartea aurkeztu zen. Gainera, aste honetan «Ahora tengo que irme» (Txalaparta) eta «Historia de una inquietud» (Txertoa) liburuak plazaratu dira. Lehenak argitaragabeko Oteizaren hainbat lan biltzen du. Bestean, Juan Antonio Garcíak artistaren inguruan izandako tira-birak lantzen ditu.


Europako Zinemaren Eguna.

Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren baitan burutu berri da. Europako Batasuneko kideen Kultura ministroak bildu ziren bertan. Izan ere, Europako zinema eta ikus-entzunezkoen politika baterako oinarriak jarri nahi dituzte. Europako Batasunean 1997tik 2001era zinemara joateko ohitura %20 igo dela da datu positiboa. Baina, egun, ez dago ikus-entzunezko industriarik Europan. Herrialde bakoitzak du berea, hobea edo okerragoa. Eta guztiek esportatzeko gaitasun gutxi dute. Jakin berri dugu, hala ere, Bizkaiko Aldundiaren ekimenez, Tokion (Japonia) euskal zinemagileek zuzendutako zortzi film eta zortzi laburmetrai eskainiko direla ekainaren 4an eta 5ean. Eta datozen urteetan Euskal Zinemaren Astea munduko beste hainbat lekutan eskaintzea da asmoa.


Antzerki menu zabala.

Barañainen, 18 txotxongilo taldek osatzen dute hilaren 31 arte burutzen ari den Txotxongilo Jaialdiaren egitaraua. Deban, antzerki amateurra da hil honen 23tik ekainaren 1a arte egingo den Antzerki Asteko protagonista. Dar-dar Produkzioak, Goazek, Takolo, Pirritx eta Porrotxek eta hainbat antzerki eskolek hartzen dute parte. Eta umorea eta kalea izango dira nagusi Leioan, maiatzaren 29tik ekaina arte. 45 konpainiek, bertakoek eta kanpokoek, parte hartuko dute Umorezko Kale antzerki azokan.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude