Kontalariek kontatuta


2021eko uztailaren 28an

Koldo Amestoy izan zen Euskal Herrian bere burua ipuin kontalari bezala aurkeztu zuen lehendabizikoa. Hogeita hiru urte pasa dira ordutik. Gaur egun, ez da hain harritzekoa edozein herritako kultur etxe, liburutegi edo aretotan ipuin-kontalari baten emanaldia iragarri dutela ikustea. Garai hartan apenas zegoen kultur etxerik edo ipuinak kontatzeko egokia zen aretorik liburutegietan.

Kasualitateak eraman zuen lanbide honetara. Antzerki munduan zebilen, txotxongiloentzat ipuinak lantzen zituen eta Radio Adur-Navarren ipuinak kontatzeko proposamena egin zioten. Berak, AEK-ko arduradun bezala, onartu. Gaur arte. Irratitik aurrez-aurre kontatzerako bidean erabat autodidakta izan da. Ez bakarra, ordea. Garai hura, 1980. urtea, Frantziako Estatuan kontalari askoren hasiera urtea izan zela kontatu digu berak. Han-hemenka kontalariak sortzen hasi zirela entzuleak hurbiltasunaren beharra somatzen zuelako, kontuak begietara begiratuz, belarrietara zuzenean kontatuko zizkion jendearen beharra.
Urtean hirurogeita hamarren bat emanaldi egiten ditu gaur egun. Euskal Herrian eta Frantzian zehar ere bai. Otsailean bertan, Quebec eta Montrealen ibiliko da kontu-kontari. Euskaraz eta frantzesez.
Eta berak egindako bideak jarraitzaileak izan ditzan Ustaritzen, bigarren urtez tailer batean ari da irakasle. Hilean behin elkartzen dira. Bizpahiru orduz ariketak egiten dituzte, ipuinak ikertu, barrendik nolakoak diren aztertu, eta elkarrizketa librean ipuinaren inguruan, ipuinaz eta ipuinekin aritzeko.
Irakaskuntzaren bidetik heldu zen ipuin kontalaritzara Pello Añorga. Oiartzungo ikastolan irakasle zen eta zuzenean haurren bihotzeraino heltzeko biderik egokiena, bere lagunik handiena, ipuina zela jabetu zen. Lehendabizi urtebeteko eszedentzia eskatu zuen bere lanean, liburutegietan ipuin-orduak antolatzeko eta Eskoriatzako Haur liburu mintegian hasi zen ikertzen eta ikasten, beti ere, ipuinarekin elkarbizitza bati ekiteko asmoak bultzatuta. Pellok ere beharra sentitu zuen. Berea. Bera ondo sentitzeko, ipuinak kontatuz bizi behar zuela erabaki zuen arte. Hamasei urte pasa dira orduz geroztik. Eta aitortu digu asko ikasi duela hamasei urteotan: malgutasunean eta kontaketan, eta batez ere umiltasunean: umiltasuna entzuteko orduan, umiltasuna kontaketa bakoitzera aurriritzirik gabe joaterakoan, umiltasuna emanaldi bakoitzean erne egoterakoan...
Ehundik gora emanaldi egiten ditu urtean. Eta zer kontatua badaukanez, irakasteko ikastaroak ere eskaintzen ditu kontalari berri, guraso edota irakasleentzat.
Itziar Zubizarreta ere irakaskuntzatik iritsi zen ipuin kontalaritzara. Hamar urte egin zituen haur txikiekin irakasle eta etengabe kontatzen zizkien ipuinak, beti izan delako literatura zalea. Haur literatura lantzen zuen testu liburuetarako, majisteritza eskolan eskolak ematen zituen hizkuntza didaktikaz eta halako batean, ipuin-kontatzetik eta ipuinak ikertzetik bizitzeko erabakia hartu zuen. Lehendabiziko esperientzia harrigarria izan zela kontatu digu: "Oso inpresio fuertea da hasieran laurogei ume zuri begira, zu noiz hasiko zain ikustea. Gerora, ohitu egiten zara».
Jose Mari Carreren hasierak ere antzerkiaren inguruan kokatu behar dira. Berak Koldo Amestoy ezagutzen zuen ordurako, ikusia zeukan ipuinak kontatzen. Eta bera ere animatu egin zen. Antzerki mundua ezagutzen zuenez, ez zela zerotik hasi iruditzen zaio. Ipuin kontaketa dibertsio modura bizi du berak, inolako edukatzeko helbururik gabe: "Ni dibertitzeko, eta besteak dibertitzeko".

Zer kontatua izateko...

Iturri askotatik edaten dute kontalariek. Etengabe aritzen dira beraien ipuin zorroak betetzen. Denek aipatu digute tradizioa, kontu zaharrek duten garrantzia. Baina ez hori bakarrik. Pello Añorgak, esate baterako, oso gogoko ditu Zen tradizionala edota Ipar Ameriketako indioengandik datorrena. Horrekin batera Eskoriatzako mintegian jarraitzen du haur txikientzat sortzen diren liburu berri guztiak gertutik aztertzen, eta bere helburuetako bat beti ipuin batzuen eta besteen artean kontrastea sortzea izaten da. Ipuin horietako batzuk lagun zaharrak ditu, emanaldi bakoitzean atera nahi izaten dutenak; beste batzuk, berriz, lokartuta egoten dira ustekabean egunen batean agertzeko. Batzuek gatza jartzen diote emanaldiari, beste batzuek, piperra, edota ura.
Koldo Amestoyk ere asko irakurtzen du, eta horrekin batera, aktualitatea jarraitzen du. Ipuinak sortu eta bildu egiten ditu gehienetan gai bereziren baten inguruan. Eta denak hari bati lotuz, idatzi. Eta kontatu digu idatzitakotik asko kendu egin beharra izaten duela.
Itziar Zubizarretak ere berak asmatutakoak molde tradizionalekoekin edota beste batzuen ipuinekin konbinatzen ditu. Poesia tradizionaleko pieza asko jolas gisara erabiltzen ditu, antzerkitxoak osatuz. Giltza duten ipuinak ere gogoko ditu.
Jose Mari Carrerek, berriz, oso anarkikoa dela kontatu digu. Idatzi ere apenas egiten dituen, eskema batzuk salbu. Eta emanaldietan inprobisatu egiten du gehienean.
Gainontzekoen emanaldietan ere inprobisazioak paper handia jokatzen du. Intuizioak agintzen die aldian aldiko eta parean dutena kontuan hartzea ezinbestekoa da. "Xumea izan behar da", kontatzen du Koldok, "jendea, ipuina eta kontalariaren arteko hirukote horren harremana martxan jarri behar da emanaldi bakoitzean, eta ez da normalean lehendabiziko mementoan lortzen. Pixkanaka ikusten duzu entzulea hurbiltzen, irriren bat edo beste entzuten duzu, eta orduan konturatzen zara lehendabiziko mementoa gainditu duzula". Derrigorrezkoa, bestalde, kontatu behar duen ipuinak bere "barruan kilika egitea" ei da. Antzeko zerbait sentitzen du Pellok ere: "Ipuinen batek hunkitzen baldin banau, honekin hastea erabakitzen dut. Proba egiten dut, eta agian sartuko da errepertorioan. Orduan baduzu lagun berri bat. Zein kontatu erabakitzeko orduan zeure gorputza entzun! Berak esango dizu zer egin. Halere, beti ez da asmatzen, noski…".
Norberaren inpresioaz gain, ordea, badira beste baldintza batzuk ipuin kontaketarengan eragin zuzena dutenak. Itziarrek garrantzia handia ematen dio hizkuntza ondo tajutzeari, ahotsa menperatzeari, hartzailearengana iristen ez den ipuina baztertu eta beste batera salto egiten ikasteari, baina, garrantzitsuena, bere ustez, ipuina bera da: "Ipuinak du indarra, bere kadentziak, bere erritmoak, bere doinuak, eta ondo kontatuz gero, haurrekin komunikatu egiten zara eta haur bakoitzarekin hitz egitea lortzen duzu".
Pellok ere ezaugarri zerrenda luze bat egin digu ipuin kontalarientzat beharrezko: entzuten jakitea, barrendik isilik egoten ahalegintzea, umiltasuna, umorea, maitasuna, duzun onena konpartitzeko ausardia izatea, ahotsa lantzea, sintzeritatea, begirada… "Kontatzerakoan begiradak afektuarekin lotua joan behar du, so onarekin lotua. Haur guztiei zabaldu behar zaie begirada; ondo begiratzen badiezu, haurrak sartuko dira. Baita arazoak dituzten haurrak ere, hain juxtu, so gaizto asko jasotako horiek".

Kontaketaren magia.

Ipuin kontalaritzak badu magiarekin loturaren bat. Magiarekin edo enkantamentuarekin. Era desberdinetan, baina kontatu diguten kontalari guztiek aipatu digute antzeko zerbait. Koldok, adibidez, bere emanaldietako mementorik politenetako bat bezala definitu digu ipuin kontaketa bukatu eta ondorengo segundoena: "Bizpahiru segundoz denak isilik geratzen gara; beste mundu hartatik honuntza etortzeko behar dugu denbora hori. 'Han nintzen zurekin, han' esaten dizu isiltasun horrek". "Ipuinak bere xarma erakusten duenean", kontatzen du Pellok, "urrezko soinekoa ehundu egiten da, eta ehun horren babesean jartzen gara denak. Hain gustura gaude, ez dugula hortik atera nahi".
Gero eta gehiago dira. Badakite elkarren berri, elkartzen ez badira ere. "Gurutzatu" egiten direla esan digu Koldo Amestoyk. Denek ikusten dute logikoa gero eta gehiago izatearena. Pelloren esanetan hitza berreskuratu beharra ikusten da mundu osoan. Ez da hemengo fenomenoa. Adibide modura, Koldok Frantziako Estatuko datuak eman dizkigu: "Gaur egun 400-500en bat kontalari profesional ari da 4.000-5.000 ipuin kontatzen".
Gizakiak beti kontatu izan ditu istorioak mundua interpretatzeko. "Triste gaudenean, gaizki sentitzen garenean, beti kontatu izan dugu, eta errealitatea zeinen mikaztua dagoen ikusita, normala da gero eta kontaketa gehiago izatea; batzuk era profesionalagoan ari dira, baina andereñoek egunero kontatzen dituzte ipuinak", gogorarazi digu Pellok.
Itziarren iritzian gizarteak bete beharreko funtzio bat betetzen ari dira ipuin kontalariak: "Gure herrian hirurogei urte hauetan ahozko transmisioaren galera izugarria gertatu da. Herri poesia tradizionala ez dugu ezagutzen. Analfabetoak gara, eta altxor kultural hori berreskuratu behar dugu". Horregatik aritzen da bera etengabe ikertzen. Eta kontatzen

Ipuina nahi?
Ospitaleko gela batean haur bat ohean. Gaixorik. Urduri. Tuboz inguratua. Ama ondoan du ipuin kontalaria sartu denean. «Nahi duzu ipuina entzun?». Baietz erantzun du. Hasi da kontatzen kontalaria. Baina haurra ez da ipuinean sartzen. Urruti dago. Beste nonbait. Haur kontalariak une batez ipuina utzi eta aurpegia ukituko dio umeari, kantatu egingo dio, xuxurlatu. Eta erabat lasaitu da. Beste haur bat dirudi orain. Ipuina entzuteko prest dagoen haurra.

Ipuin kontalariak ipuinak kontatzen adina jakin behar baitu parean daukanaren gogoa entzuten.
Beste gela batean, ospitalean hau ere, neskato bat bakarrik gelan. Triste. Hankak agerian ditu. Ipuina nahi al duen galdetu dio ipuin-kontalariak eta neskatoak, baietz. Hasieran ez da mugitzen. Entzun besterik ez du egiten.
Geroxeago, ordea, hankak mugitzen hasiko da. Zutitzeraino. Eta aitorpena egingo dio ipuin kontalariari: "Lehen hanketan mamuak ikusten nituen; orain, arraina ikusten dut".
Bi pasadizo hauek Pello Añorga ipuin kontalariarenak dira. Ez da kasualitatea biak ospitalean kokatzea, toki horixe delako gaur egungo haurrak isiltasunarekin, bakardadearekin lotura zuzena duen toki gutxietariko bat, kontalari oiartzuarraren hitzetan. Kasualitatea ez den bezala, ipuin kontalari bezala izan dituen pasadizoetakoren bat kontatzeko eskatu eta ospitalekoak aukeratu izana. Honek, bere ibilbide profesionalarekin du zerikusia: gero eta kontaketa intimoagoetarako aukera egiten ari da Añorga. Gero eta garbiago daukan bezala haurrentzako kontatu nahi duela.
Ez da bide bakarra. Aukeretako bat da.
Beste batzuk, Koldo Amestoyk, adibidez, gazte eta helduentzako kontaketa lantzen du batik bat aspaldian. Haurrak galdu egin dituela aitortzen du eta ipuina nahi dutenek ez dutela zertan ume izanik. Bereziki gazteei zuzendutako emankizunak iruditzen zaizkio une honetan urjentziazkoenak, "hitzaren mundua ere badela adierazteko gazteei, ez dela dena musika".
Itziar Zubizarreta umeentzako eta umeekin aritzen da. Urtean pare bat aldiz egiten du emanaldiren bat helduentzat, baina berak garbi dauka bere dohaiak eta bere bideak umeengana hurbiltzen dutela. Ez ahaztu, ordea, kontatzen ari dena, entzuten ere aritzen dela, eta horretan interes berezia jartzen du Itziarrek, bere ikerketak egin ahal izateko.
Jose Mari Carrerek esaten du ipuin kontalari ona izateko entzule ona izan behar dela entzuten duenean, irribarre egiten duela, berak hitz egiten besterik ez dakielako. Gazte eta helduentzako prestatzen ditu bere emankizunak, umeekin aritzea zailagoa iruditzen zaiolako. Bera heldua den aldetik errazago ulertzen duelako helduen mundua. Eta aldarrikatzen du Carrerek kontalaritza artea dela, antzerkia edo musikaren pareko zerbait, eta ez "haurrak zaintzeko zerbitzua". Horregatik nahiago izango ditu berak zerbitzu-susmorik pizten ez duten emanaldiak, tarberna eta gaztetxeetan egin ohi dituenak, esate baterako.
Ipuin kontalariak dira denak. Lau hauek eta edozein kultur-etxe, liburutegi, eskola edo gelatan topatuko dituzun gainontzeko guztiak ere bai. Gero eta gehiago. Genero eta estilo desberdinetakoak. Baina kontalariak, denak. Zuk ipuina nahi duzula esaten badiezu, ipuinak kontatzeko prest azalduko zaizkizunak


Azkenak
Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Madrilgo mugimendu ekologistan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute

2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Gipuzkoako klub batean jokatzeko ez da derrigorrezkoa izango eskola kirolean parte hartzea

EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]


Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza

Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]


2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako

Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude