Arabako Foru Aldundiak ere aurretiko baimena eman dio Larragorriko zentral eolikoari eta “hirigintza irizpideekin bateraezina” dela salatu dute

  • Arabako Foru Aldundiko Deskarbonizazio zuzendariak aurretiko baimena eman dio Green Capital Energy enpresari, Larragorrin kokatu nahi duen zentral eolikoak aurrera egin dezan. Gauzak horrela, Orozko, Laudioko eta Amurrioko Udalek izango dute azken hitza.


2025eko uztailaren 08an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arabako Foru Aldundiak uztailaren 2an jakinarazi zuen, Eusko Jaurlaritzak egin bezala, aurretiko baimena eman diola Larragorriko zentral eolikoari. Erabakia garrantzitsua da Foru erakundeak ontzat eman dituelako Green Capital Energyren argudio eta neurri guztiak eta aurkeztutako alegazio guztiak baztertu dituelako. Edonola ere, ez da prozesuaren amaiera.

Izan ere, hemendik aurrera presioa Orozko, Laudio eta Amurrioko Udalen gain egongo da. Orozkoko lurraldeak lau aerosorgailu jasoko lituzke eta Laudiokoak bat. Amurrion, aldiz, errotek (200 metroko altuerakoek) behar dituzten bestelako azpiegiturak eraiki nahi dituzte.

Hirigintza araudiarekin bateraezina, Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformaren iritziz

Foru Aldundiaren komunikazioaren arabera, Green Capital Energyk espero du baimen guztiak lortzea Plan Berezia osatzean, baina Aiaraldeko Mendiak Bizirikek salatu du, berez, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) aldatu ezean, Larragorriko zentral eolikoak hirigintza araudiak urratzen dituela Orozkon zein Laudion.

"Bost aerosorgailuek okupatzen dituzten lursailak paisaiaren babes bereziko eremuak dira, hortaz, ezin da bertan eraiki", aipatu du plataformak.

Horri gehitu behar zaio Orozkoko Udalak berak adierazi duena behin baino gehiagotan, hau da, egitasmo energetikoak ez duela legedia betetzen. "Ezin dugu lizentzia hori eman, HAPOren kontrakoa delako. Bizkaiko Foru Aldundiaren ondorioa bera izan da", azaldu zion Aingeru Olaguenaga Iza zinegotziak Aiaraldea Komunikabideari.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Orozko
Larragorriko zentral eolikoa eraikitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak eta proiektua gelditzeko eskumena Laudio, Amurrio eta Orozkoko udalen eskuetan geratu da

Green Capital Development enpresak bi urte izango ditu proiektua egikaritzeko, baina aurretik jarduera edota obra udal baimenak eskuratu beharko ditu.


Nota jarri diote hautagai zerrenden euskararekiko konpromisoari

Duela urtebete abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ‘Hautagai Euskaldunak’ dinamika, datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. Euskaraz dakiten alkategai eta zerrendakideak hautatzea eskatu zieten talde politikoei, eta nota jarri diote zerrenda... [+]


Zazpi eguneko greba itxiera mehatxuaren aurrean
43 langile eta aniztasun funtzionala duten 73 erabiltzaile kalera bidaltzeko arriskuan Orozkoko Madre Mercedarias erresidentzian

Madre Mercedarias Kongregazioak zerbitzua utziko du eta inork ez badu erosten, lantokia itxiko dute. Langileek Bizkaiko Aldundia jo dute gatazkaren erantzule zuzentzat, LAB eta ESK sindikatuen babesarekin.


Madres Mercedarias egoitzak Elikagaien Bankua erabiltzen du bere sukaldeetarako, gastu horretarako diru publikoa jaso arren, langileek salatu dutenez

Salaketa jarri dute LAB eta ESK sindikatuek Bizkaiko Foru Aldundiko Ikuskaritzan. Greba hasi dute asteartean berriro Orozkoko Ibarra auzoko egoitzako langileek, lan baldintza duinen defentsan. 


“Egungo arazo handienetakoa da jendeak ez dakiela triste egoten”

Lau herritarretik batek bizitzan zehar buruko gaitzen bat izango duela eta pandemiak ere hainbaten osasun mentalean arrastoa utziko duela dio Osasunaren Mundu Erakundeak. Urte eta erdiz depresioa eta antsietate nahasmendua jasan dituen eta klinikoki sendatuta lau hilabete... [+]


#EzWeCant kanpaina Aiaraldean, udal-hauteskundeetan hizkuntza eskubideen urraketak salatu eta alderdiei konpromiso errealak eskatzeko

#EzWeCant traola baliatuko dute kanpainari zabalkundea emateko. Alderdi politikoekin harremanetan jarri da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, konpromiso zehatzak hartzeko gonbita luzatzeko. Horrez gain, sinadura bilketa abiatu dute Change.org plataforman.


2018-10-03 | Aiaraldea
Lanuzteak egiteari ekin diote Artiachen, kaleratzeen aurka

Lanuzteak egiteari ekin diote astearte honetan Orozkoko Artiach lantegian gehiengo sindikalak deituta, langile bat kaleratu dutelako.


2018-05-30 | ARGIA
Langile bat hil da Orozkon, makina batean harrapatuta geratu ostean

Lan istripuan bi pertsona zauritu ziren, eta bat hil egin da.


Eguneraketa berriak daude