Albisteak 

1861. alea
2002-07-07
alde 0    kontra 0

EUSKAL HOTSEN OIHARTZUNA

«Arabako Euskal Hotsak» liburua argitaratu berri du Gasteizko Geu elkarteak. Iaz, euskarak Araban mendez mende izandako bilakaera jorratzen zuen erakusketa paratu zuten Montehermoso kulturunean. Orduko materiala bildu eta datu berri batzuk gehitu dizkiote Jabi Otsoa de Alda eta Estibalitz Breñas historialariek. Horretarako, lau urte eman dituzte gaia ikertzen.


ENPRESA KUDEAKETARAKO HIZTEGIA KALEAN

Enpresa alorrean, unibertsitatean edo kudeaketan erabiltzen den terminologia biltzen du «Enpresa Kudeaketa Aurreratua Hiztegia»k. Elhuyar aritu da koordinaketa lanetan eta EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Irizar eta MCCren laguntza izan du hiztegia osatzeko. Hiztegiak 207 termino jasotzen ditu eta hamabost lagunen lanaren emaitza da.


BEHATOKIAREN URTEBETEKO BALANTZEA

Hizkuntz Eskubideen Behatokia sortu zenetik, urtebete joan da jada. Behatokiak 2002 urteko lehen sehilekoko datuak jakinarazi ditu. Hala, 523 kasu helarazi dituzte herritarrek. Horietako gehienak, 484 zehazki, kexak izan dira eta 13 aipamen positiboak eta beste 26 kasuak kontsultak. Urtarriletik 66 helegite aurkeztu ditu behatokiak. Arduradunen arabera, batzuetan kexen ardura duten erakundeek ondo erantzun dute eta kexa gainditu, beste batzuetan ordea entzungor agertu dira eskaeren aurrean, Nafarroako Gobernua eta EAEko Espainiako Estatuko Ordezkaritza kasu.



EUSKALDUNEN ELKARTE BERRIA IRUÑEAN

Biltoki elkartea sortu da Iruñeako Txantrea auzoan. Bertan 2.000 euskaldun daude eta euskaraz aritzeko eta berau bultzatzeko ekimenen beharra ikusita, ekin dio bideari Biltokik. Ezkaba plazan dute egoitza eta dagoeneko egin dute lehen ekimena, asteartean euskara elkarteen eginkizunari buruzko mahai ingurua egin zuten.



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1860
 
azala1859

1861 zenbakia.
2002ko uztailaren 07a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys