Landare gaietan askotan gertatzen zaigun eran, orain ere britainiarrei begira jarri beharra dugu. Elhuyar elkarteak zabaltzen duen zientzia.net astekari elektronikoak jaso berria duenez, "Plant Talk" aldizkariaren ekaineko alean David Bramwell botanikari britaniarrak egin dituen kalkuluen arabera, munduan 422.000 loredun landare-espezie omen daude. Orain arte berrehun edo berrehun eta berrogeita hamar bat mila loredun landare espezie zirela uste izan da. David honek mundu osoko flora eskualde bakoitzeko flora katalogo osoena iruditu zaionari bertakoak baino ez diren landareak gehituz atera du 422.000 landare espezieren datua, agidanean. Zenbaki honek galtzeko zorian diren landareen kopurua berrikustea ekarri du berarekin, gutxi gorabehera 94.000 alajainena! eta gehienak desagertu edo desorekatzeko arrisku handiena duten tropikalak bezalako habitatetakoak... Landare guztiei eusteko estrategia, espezieen identifikazioa eta horien habitaten kontserbazioa onartua duten mundu osoko gobernuak Goliat ederrak Bramweltarrarentzat
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!