«ZERBAIT KONTATZEKO, INGELESEZ ABESTEAK EZ ZUEN ZENTZURIK»


2021eko uztailaren 16an
Elorrion gelditu ginen elkarrizketa egiteko. Itxita zegoen hitzartutako erretegiaren atea. Eta kanpoan txakur atsegin bi alde batetik bestera korrika. Diskoan bezala bizarrarekin eta zapia buruan zuela espero genuen. Ozta-ozta, rocklari itxuragatik ezagutu genuen, bizartegitik atera berria zen eta.

Izen berria da Markos Untzeta euskal musikan.
Ni nahiko gazte hasi nintzen kantugintzan. Dena dela, hona heltzea prozesu natural baten ondorioa izan da. Hamasei-hamazazpi urterekin kantuek gauzak komunikatzeko, sentiarazteko eta munduak sortzeko daukaten ahalmen handiaz konturatu nintzen. "Thunder road", adibidez, niretzat abesti mitiko bat da eta pentsatzen nuen: "Nola gustatuko litzaidake abesti hori neuk jotzea!". Gitarra bat erosi nuen, jotzen ikasi eta egun batean "Thunder road" atera nuen. Gustura sentitu eta egin ahal nuenaz konturatu nintzen. Orduan, Bob Dylan, Tom Petty, Tom Waits eta Jackson Brownen abestiak lantzen hasi nintzen.

Ingalaterran igo zinen estrainekoz eszenatoki batera.
1995ean Ingalaterran nintzenean, behin etxean gitarra jotzen nengoela, lagun batzuk etorri ziren. Hauek talde bat zuten eta bertsioak egiten zituzten. Izan ere, Ingalaterran tabernetan ia ezin da musika ipini, egile eskubideak ordaindu behar baitituzte, hemen baino askoz ere zorrotzagoak dira. Orduan, musika taldeak kontratatzen dituzte. Beraientzat merkeagoa da taldeak kontratatzea bi orduz Rolling Stones, Beatles, Kinks, Animals eta horrelako banden abestiak jotzeko. Nire lagunek musika hori egiten zuten. Behin nire lagun hauek "Brown eyed girl" kantua prestatu zuten. Baina gitarjoleak abestiaren zati konkretu bat ezin zuen abestu gitarra jotzen zuelarik, hortaz, niri deitu zidaten. Horrela igo nintzen lehen aldiz eszenatoki batera, berrehun edo hirurehun pertsonen aurrean. Hasieran oso urduri nengoela gogoratzen dut, baina jotzen hasi ginenean oso gustura sentitu nintzen eszenatoki gainean. Esperientzia oso polita izan zen. Gero lagunak kantuak idaztera animatu ninduten eta hasieran ingelesez hasi nintzen idazten. Jende aurrean nire kantuak jotzen hasi eta Londreseko tipo batek bere pubera eraman nahi izan ninduen. Baina orduan Bahametara joateko aukera suertatu zitzaidan. Bi urtez, batez ere, jatetxeetan lan egiten jardun nuen sukaldeetan, lan gogorra zen eta diru gutxi irabazten zen. Jada nazkatuta nengoen, aldaketa bat behar nuen eta Bahametara joan nintzen gaztelera irakastera. Han apur bat gelditu egin nuen musika jarduera. Izan ere, han ez zegoen musika hau egiten zen lokalik. Idazten jarraitu nuen, baina beste era batera, apalago. Bueltatu nintzenean, zenbait abesti grabatu nituen ingelesez eta pare bat kontzertu eskaini nituen. Baina horrela ez nindoala inora konturatu nintzen. Izan ere, Euskal Herrian musika neuk ulertzen dudan moduan egin nahi izanez gero, alegia, komunikatuz eta istorio bat melodien bitartez adieraziz, ingelesez abesteak ez zuen zentzurik. Alde musikalari garrantzi gehiago ematen badiozu, beharbada bai. Baina hori ez da nire kasua, hortaz, euskaraz idazten hasi nintzen. Abesti multzo nahiko dezentea bildu nuen eta grabatzera sartu nintzen. Lehenengo maketa akustiko bat egin nuen, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeari pasatu eta gero definitiboa grabatu genuen.

Diskoak 60 eta 70eko hamarkaden usaina du, ezta?
Bai, hori izan da nire heziketa. Hori zen nik hamasei-hamazazpi urterekin entzuten nuen musika. Niretzat oso garrantzitsuak diren diskoak daude garai hartan: Bob Dylanen "Blonde on Blonde", Springsteenen "Born to run", Jackson Brownen "For every man"... Nik orduan binilo gutxi nituen, ez pentsa disko asko erosten nituenik. Garai hartan hemen, batez ere, rock erradikala zegoen eta giroa oso uniformea zen. Jende guztiak gauza berdinak entzuten zituen. Ondo zegoen eta martxa horrek bizitasuna zuen. Baina nik beste zerbait behar nuen, eta beraz, musika honi begiratu nion. Estetika, soinua, zerbait tradizionalagoa eta klasikoagoa zen eta hori zen gustuko nuena. Hortaz, lehenengo diskoa egiterakoan ez da konszienteki egin dudan zerbait, ni ere korronte horretako partaide sentitu bainaiz. Nire estetika musikala horixe da. Gainera, artista horiek, Neil Young eta horrelako musikariek, gaur egun musika berdina egiten jarraitzen dute. Eta niretzat hori ongi dago eta gustura nago musika hori egiten.

Diskoaren klabeak atmosfera eta bidaia izan daitezke, ezta?
Bai, bai soinu aldetik eta bai testu aldetik ere. Soinuarekin giro bat sortzen saiatu naiz, eta testuekin ere bai. Espazio bat landu, batez ere gaua, baita bakardadea ere. Eta hor pertsonaia batzuen ahotsak sortzen ahalegindu naiz. Ahots horietan pertsonaia guztiak zerbaiten bila daudela nabaritzen da. Bilaketa bat da, hasieratik bukaerara. Zer bilatzen duten? Majikoa dena, ezkutua dena, heltzeko zaila dena, zerbait etereoa ere bada. "Maitale hurruna" kanta, adibidez, sinbolo gisa erabiltzen dut. Bertan ez da amodioa bilatzen, baizik eta zerbait hurruna, edertasuna, gauean gertatzen diren gauza majiko horiek... Horren bila dabiltza pertsonaiak eta hainbat egoeretan ikusten dute euren burua, bakardadean, alkoholean... Hori da giroa eta atmosfera horren bilakera. Pertsonaiek zerbait bilatzen dute. Eszenatoki guztiak kanpoko gauzek osatzen badituzte ere, nik sinbolo bezala erabiltzen ditut. Benetako bidaia barruko bidaia da. "Gaua basamortuan" horixe da, nola kokatu behar duzun zeure burua barneko bidai hori gauzatzeko, nola bilatzen diren gauza horiek. Horixe da kantuen gai nagusia. Batzuetan giro garratzak daude eta beste batzuetan, aldiz, goxoagoak eta alaiagoak.

Eta bidaia Pariseko Pigalle auzoan hasten da.
Nire ustez "Pigalle" kantaren azken lerroan dago giltza: «Arno indazu nire ahorako/zazpigarren goian izarrak/ dakhuzkidan". Eta beharbada esaldi horrek lotzen du kantuen bilaketa hori. Zazpigarren goian dagoen sinbolo horrekin adierazten da pertsonaiak bilatzen ari diren gauza majiko hori. "Pigalle"k oso ongi adierazten du bilaketa hori: Pariseko kale gordin horietan Raymond izeneko emagaldu zaharraren bila mugitzen den gizonaz dihardu; alkohola, bakardadea... Raymond aurkitu eta berarekin zazpigarren goian izarrak ikusi arte. Horixe da bai bidaiaren abiapuntua.

"Pigalle" kantarekin hasi duzu diskoa. Bukatu, ordea, Procol Harum taldearen bertsio pertsonal batekin.
Nik melodia hori atera nuenean ez nindoan abesti horren bila. Abestia topatu egin nuen. Azkenengo kanta beti izan behar da zerbait berezia, horregatik giro lasai eta polit batean bukatu nahi nuen, gustuarekin. Orduan kanta bat lantzen hasi eta noinbaiten entzuna nuela iruditu zitzaidan. Noski, Procol Harumen melodia hartan entzun nuen. Jatorriko kantatik pixka bat urruntzeko lelo txiki bat egin diot, bueltako akorde hori eta blues harmonika sartu dut. Izan ere, testuarentzat aproposagoak direla uste dut. Bertan kontatzen diren istorioak benetan ezagutu nituen. Kantuan aipatzen diren pertsonaiak Ingalaterran nire lehenengo lagunak izan zirenak dira, winoak, egunero tabernetara joan eta mozkortu egiten diren pertsonak. Jende horrek istorio oso bitxiak kontatzen zituen. John zen bat, marinela, boxeadorea eta kontrabandista izandakoa, ezagutu nuenean teilatuak konpontzeaz bizi zela uste dut. Goizean jaiki, teilatuak konpondu eta arratsaldean beste hiru lagunekin elkartzen zen tabernan. Bakoitzak bere istorioak kontatzen zituen mozkortu arte. Pertsona horiek oso ondo gogoratzen ditut. Horregatik, kantu horrek pertsona horien bizimodua islatzen du. Procol Harumena amodiozkoa da, oso erromantikoa eta irreala ere bai. Nik kontrastea topatu nahi nuen, horregatik, bertsioa askoz ere gordinagoa eta biluziagoa da. Eta bluesak ere ongi adierazten ditu sentsazio horiek, bakardadea, tristura...

Bahametatik etorri zinenean aireportuan ez zizuten batere harrera ona egin, ezta?
Beno, hori Londresen izan zen. Bahametatik Londresera joan nintzen, Heathrowra. Hiru egunetako parranda egin ostean bueltatu nintzen. Lagun guztiak agurtu eta nituen arropa zikin guztiak maletan sartu nituen. Pentsa ezazu zer nolako itxurarekin nentorren: alkandora bat, orduan uda zen, bakero batzuk, Bahametan erabiltzen nuen lastozko kapela eta betaurreko ilunak. Aireportura joan eta inmigrazioko tipoak berehala esan zidan: "Zu, eseri hor!". Kalabozo batera eraman eta bi orduz eduki ninduten bertan. Gainera, gitarra ere neraman soinean, hortaz, jantzi haiek, lastozko kapela eta gitarra. Itxura harekin ikusi eta paperetan Karibean bi urtez egon nintzela irakurri zuenean ez zen nitaz fidatu. Gauza guztiak goitik behera arakatu zizkidaten. Azkenean ez neukanez ezer, barkamena eskatu zidaten.

Zure estraineko diskoa da "Gaua basamortuan". Zer moduzko esperientzia izan da grabaketa prozesua?
Apur bat kontraesanean dauden bi sentsazio izan ditut. Polita izan da, musika lantzea eta sortzen den giroa oso polita baita. Baina, estudioan, kabinan sartu eta grabatzea apur bat estresantea da. Ez ordu asko direlako. "Bat, bi eta hiru" esaten den mementoa da gogorrena, kabinan zaude eta grabatu egin behar duzu. Zuzeneko emanaldietako xarma hori ez dagoenez, nola egin zuzenekoa izango balitz bezala grabatzeko? Suposatzen dut esperientziarekin ikasi egiten dela eta azkenean zuzenean bezala grabatzea lortuko dela. Baina oso zaila da. Hori alde txarra edo negatiboa da. Hala ere, gauza oso politak ere baditu. Teknikoarekin duzun harremana, baita musikariekin ere. Guztiak bilduta lan egitea... Ideiak sortzen dira... Abestia nola garatzen doan ikustea oso polita da. Hasieran baxu eta bateriarekin hain da eskeletikoa! Baina gero beste instrumentu guztiak sartzean esaten duzu: "Hau bai, hau bai da nire abestia!"


Azkenak
GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


“Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde”, VI. Emakumeen* Mundu Martxa

Maiatzaren 10ean egingo dute: Bardean hasi eta Donostiako manifestazioraino. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista izango ditu ardatz.


2025-05-07 | Elhuyar
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]


Pakistanek “gerra ekintzak” egitea aurpegiratu dio Indiari, bi aldeetako erasoen ostean

Tentsioa goraka ari da bi herrialdeen artean, Pakistango talde armatu batek 26 zibil hil zituenetik apirilean. Indiak bederatzi guneri egin die eraso eta beste horrenbeste hildakorekin erantzun du.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Item

Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]


Pokerra, xakea eta Go jokoa

Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Datu zenbait argitaratu, emaitza osoa ezkutatu

Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]


2025-05-07 | Iñigo Satrustegi
Jon Miranderekin dantzan II
Zer egin Jon Miranderekin?

Aurreko tertuliako galderari erantzuteko beste modu bat izan zitekeen, akaso modu inplizituago batean, bigarren solasaldi honetako izenburua. Figura literarioaz gaindi, pertsonaia zalantzan jartzeko, edo, kontrara, pertsonaiaren testuingurua ulertzeko saiakera bat. Santi... [+]


2025-05-07 | June Fernández
Meloi saltzailea
Abaguneak

Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]


2025-05-07 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskadi industriala

Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren  estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]


Eguneraketa berriak daude