Albisteak 

1857. alea
2002-06-09
alde 0    kontra 0

32 IRRATI ELKARLANEAN

Arrosa irrati ekoizpeneko zentroa urritik aurrera izango da martxan. Zentroa 32 irratiren elkarlanaren fruitu da. Irrati bakoitzak ekoiztutakoa besteen eskura jarriko dute teknologia berriak erabiliz. Bestalde, Andoainen dagoen ekoizpen zentroan hainbat programa egingo dute, denek emititu ahal izateko. Programazio hori euskarazkoa izango da eta euskalkiak bultzatuko dituzte.


BAM ERABILERAREN INKESTAREN LAGUNTZAILE

Euskal Herri osoan egin den ikerketa soziolinguistikoan parte hartuko du Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkargoak. Inkestaren hiru atal amaituta, BAMek Gidaritza Batzordea osatzea erabaki du. Gainera, inkestaren kostuen parte bat bere gain hartuko du: 22.800 euro. Beste zatia, 49.308 euro, Eusko Jaurlaitzak orainduko du. Orain inkestaren laugarren fasean dira: emaitzak informatizatzen.


LUZAROAN ITXARON ONDOREN, HITZARMENA

AEK-k hitzarmena sinatuko du Frantziako Estatua, Akitania eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin. Horri esker, 178.214 euroko diru laguntza jasoko du AEK-k. Orain artean, Departamenduaren laguntza jasotzen zuen soilik (29.679 euro) Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak. Oinarrizko Euskarazko Formakuntzarako Atelierra da itunaren ondorioetako bat; hala, gau eskola guztietan 90 klase orduko ikastaroak izango dira doan. Hitzarmenak zazpi urteko iraupena izango du eta urtero berrituko da.


«ELIZA ETA EUSKARA» IKUSGAI

Labayru Ikastegiak «Eliza eta Euskara» erakusketa paratu du Bilboko kale Nagusiko BBKren aretoan hilaren 10a bitartean, bere 25. urteurrena ospatzeko. Ikastegiaren liburutegian zeuden euskarazko testuak ipini dituzte, elizak euskararen hedapenean eta kontserbazioan egindako lanaren erakusgarri.



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1856
 
azala1855

1857 zenbakia.
2002ko ekainaren 09a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys