Astopisten herrian baserriak desagertzen


2002ko ekainaren 09an
Astopisten herria ei zen gurea 1972an. Eta zeuzkaten zirkulazio arazoei nolabaiteko konponbidea emate aldera, gaur egun hain ezaguna zaigun Bilbotik Behobiarainoko autobidea egitekotan ziren. Proiektu honek ez zuen protesta larriegirik sortu, ez behintzat Leitzarango autobia egiterakoan izan zirenaren parekorik. Arazoak arazo, oro har autobidea ondo hartua izan zela esatea legoke, batik bat gidarien aldetik. Izan ere, ordura arte, Bilbo eta Donostia oso urrun zeuden. Bost ordu luze pasa behar zituen trenean batetik besterako bidaia egin nahi zuenak. Eta errepidetik abiatuta, beste hainbeste ez dut esango, baina hortxe-hortxe, gehi bideko arriskuak. Beraz, ulertzekoa da Bilbo-Behobia autobidearen proiektuak jaso zuen gehiengoaren oniritzia, autobus, kamioi zein kotxe gidarien makina bat buruhauste eta ernegazioekin bukatuko zuelakoan. Baina maiz gertatu ohi den bezala, batzuentzat pozgarri izan zitekeenak hondamena ekarri zien beste batzuei.


BOTATZERA DOAZEN BASERRIAK

Honelako izenburua zeraman Errialdek ZERUKO ARGIAren lehen orrialdetik plazaratzen zuen salaketak: "Bilbaotik Behobiraiñoko Autopista. Botatzera doazen baserriak". Nolanahi ere, aldez aurretik pozik agertzen zen Errialde bi norantzatako errepide ustez zabal, babestu eta bidegurutzerik gabekoa izango zutelako laster, eta hauexek ziren horretarako agertzen zituen arrazoiak: "Izugarria da Euskal Erriko ibilbideen arazoa. Ez da trenbiderik gehitu aspaldian, urritu baizik. Treneko joan-etorriak eta eraman-ekarriak, berriz, asko gutxitu dira. Autobideak ere ez dira asko ugaldu azken urte auetan. Batez ere Erri aundietatik igarotzen diranak lehengoak dituzu. Autoak, kamioiak eta motoak, berriz, erruz ugaldu dira. Lau millatara iritxiko dirala egunero Donostia-Astigarraga-Ernani bitartekoan dabiltzanak, pentsatze utsak, ikara ematen du. Bost millatik gora ibilliko omen dira 1977an egunero Gipuzkoako bide nagusietan".
Eta nolakoa ote zen ibilgailu horiek guztiak harantz eta honantz ibiltzeko zeukaten errepide sarea? Bada, ez oso ona, antza denez: "Autobideak -zioen Errialdek- estuak ditugu. Asko koskaz eta zuloz beteak. Astopistak diruditela esan du norbaitek. Asko dira arriskuko bidekurutze eta okergune bihurriak ere. Ikustekoak dira bideetako betekadak. Ikustekoak zenbait erritako sarreran egiten diran egonaldi aspergarri luzeak. Ikustekoak bideetako ezbehar, min-artze eta eriotzak".
Zorionez, ordea, nahaspila horri aurkitua zioten konponbide bat behintzat, hain zuzen ere Bilbo-Behobia autobidea. Eta honela goratzen zuen Errialdek proiektua: "Bideetako ibillia arintzera eta zuzentzera dator Autopista berri au. 105 kilometrotako bidea dugu Bilbao eta Behobia tarteko au. 20 millioi tonelada lur eta aitz arrotu beharko dira. 90 zubi izango ditu. Lurpean ere iru kilometro egin beharko ditu. Ortarako 30 milla tonelada burni eta 200 milla tonelada porlan beharko dira. 100 milloi pezeta kostako omen da kilometroko".
Baina behin horretara iritsirik, bazuen zer edo zer aipatzeko: "Iñork gutxik aipatzen duen alderdia", hau da, "baserritarren alderdia, alegia".


HANKAZ GORA ZIHOAZEN BASERRIAK

Halako autobide batek aldaketak zekartzan ingurugiroan, bistan da, baserri ugariren desagerpena barne. Eta horiexez hitz egin nahi zuen Errialdek.
"Ezin ba Bilbaotik Behobiaraiño dauden baserri guztiak igaro, eta orra, Usurbilgoak bakarrik aukeratu ditugu. Sei baserri dijoaz ankaz gora ain tarte txikian. Artikula Aundi eta Txiki, Benta, Aitzeta, Isturinzabal eta Arburu. Bentakoan ez beste guztietan jendea bizi da. Isturinzabalgoak eta Arburukoak bakarrik dute baserrian gelditzeko asmoa lehengoaren ondoan berria eginda. Baserritar auekin mintzatuz jabetu gera zenbat buruhauste eta arazo sor litzakeen autopista batek".
Baserritar kaltetuei, larri ibiltzeko arrazoirik ez zitzaien falta. Hona hemen, laburbildurik, Errialdek azaltzen zituenetatik batzuk: "Gehienbat etxe-bizitza ordaintzen zaie. Milloitik gora onenean. Lurrak eta lur-gaiñeko belar eta landareak askoz ere gutxiago. (...) Eta egokiera desberdiñean arrapatzen du baserritar bakoitza autopistak. Denetakoak aurkitu ditugu. Lurrik gehinak eta onenak kenduta, etxe-bizitza soilarekin bakarrik, batzuk. Etxe-bizitzarik gabe, baiña lur gehienakin beste batzuk. Batzuk lehendik kalera begira, beste batzuk, berriz, kalera jeisteko adin txarrean. Ez daude kalera jeisteko berdin lehendik lantegiren batean lanean ari dan baserritarra eta irurogei urte arte baserrian jardun dena. Non sartu urte oiekin lanean? Bihotz-puska galtzea, biziaren erdia edo gehiago galtzea da. Biziaren erdia eta gehiago galdu behar du kalera jaisterakoan urtetan baserrian bizi izan dan zaharrak"

Europa zoriontsu bat
Azkenean elkar ikusi dute, aurpegiz aurpegi, Moskun, Kremlingo lan gelan. Munduko arazoak zituzten gaitzat. Berauk dira munduko bi indar handienen ordeko. Alde batetik, Richard Nixon, Estadu Batuetako lehendakaria, kapitalismo gorri eta askearen herrikoa, dolarren, firma handien eta kristau askoren herrikoa. Bestetik, Leonidas Bresnev, maixu zuhurra, izkutuko lege askoren jabea, Rusia sozialista eta burokraziazkokoa, alderdi komunistaren idazkari nagusia; URSS guztia industriatu eta inongo Jainkoarenganako sinesmena barreiatzen ari dan Alderdiaren ordekoa. Bata eta bestea, bi ekonomi-sistema zeharo ezberdinen ordezkari. Ezberdinak izan arren, antzerki-saio hontan ez ahal dugu ikusi anaia bizkiak direla? Batzutan etsai bezala jokatzen dute; hemendik aurrera, badirudi ongi konpontzera abiatu direla (...) (1972-VI-11)

Babarruna ta bokarta
Ezer ezagutu badegu Euskalerrian, babarruna ezagutu degu kupira gabe. Guztion janaria izan da emen, oraintxe urte batzuk arte, babarruna. Pamiliarik beartsuenetan ere bazuen sarrera. Babarrun eskasirik etzan iñun, diruz gaiñezka ibilli ezarren. Orain, oso denbora gutxian, zeruetaraiño igo zaigu. Aurreko astean "La Voz de España" egunkarian, Ordizi'ko berriemaile Soroa jaunak onela idazten zuen: "Zerbait ba-degu oso altutik esan bearra. Babarrunak daraman gorako arrigarria. Ontan jarraitu bear badu, guk, langilleok, jaterik eztegu izango. Utzi egin bear. Azken azokako sal-neurria (prezioa): berrogei ta berrogeita bi duro lakariko. Ontatik atera kontu bizimodua nola dagoen". (...) Bizi osoa kosta ertzean daramagunok beste zerbaitez ere gogoratzen gera. Gure gazte denboran, Zarautz'en bereziki, "Okontxo" zanari zenbat bando ez genion entzun, sororako arraia kaian (portuan) zegola erriari aditzera emanaz. Uskeri batean erosten zuten baserritarrak errian iñola saltzerik etzegoen bokarta edo antxua. Pezta bakar batzuren truke tiña aundiak antxuarekin gaiñezka. Eta antxua oso ona izaki lurra ongarritzeko, arta-saillak indartzeko. Auek guziak onela dirala, aurten, enetxuok, kilo antxua amabi duro pagatzeraiño iritxi gera. Gure aurrekoak piztuko balira ez lukete sinistuko. (1972-VI-11)

Jose Zinkunegi'ren optika berria Donostian
Iragarkia, 1972-VI-11
Urtietan lan oietan oitua. Barruan danak euskaldunak. Hernani, 4. Donostia

«Pepi»
Pepi". Puntuzko salgaiak eta soñekogintza. J. Elosegiren Etorbidea, 15.

Iragarkia, 1972-VI-11
Urrutizkiña: 35 15 35
ERRERA - Donostia


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude