Urduña hiria bidegurutzean

  • Mende eta erdi beranduago, Urduña pasadisuko irla baten gisan mantendu da, desitxuratutako Bizkaia horren aurrean. Hortan datza Urduñako altxorra eta guztioi zabaltzen digun eskaintza, inguru paregabean hainbat jarduera egiteko aukera anitza, alegia.Urduña, iraganaren lurrinaz zipriztindutako herria_(barka! Hiria! Bizkaiko "hiri" bakarraz hitz egitera baigoaz) etorkizuna fermuki eta beldurrik gabe begiratzen duena.

Arratia-Nerbioi eskualdearen barne dagoen 33,6 metro koadroko Bizkaiko irla zabal hau ia osotasunean Arabak inguratzen du, haatik hegoaldean Burgosekin egiten du muga. 297 metrotan kokatuta dago itsasoaren galgaren gain, Tologorriko gaina (1.066 metro) punturik garaiena izanik.
Urduña inguratzen duten mendietan bortizki jaio ondoren, Nerbioi ibaiak bustiko ditu bailara lasai honetako lurrak eta 4.000 biztanletako hiria igaro ondoren, Kantauri itsaso alderako bidea jarraituko du. "Hiriaz" aparte, Urduñako udalerria Ruzabal izeneko batzarrean bildutako herriskek osatzen dute: Belandia, Mendeika, Lendoño Goikoa eta Lendoño Behekoa.
Urduñara errepidez iristeko bi bide nagusiak jarrai daitezke: bata, Bizkaitik datorren A-68 autopista, Laudio aldera atereaz eta Amurriotik jarraituz Urduñaraino; bestea, Gasteiztik datorren 622. autobidea hartuta, Murgia eta Izarra ondotik pasatuz, Urduña aldera joz.


HIRAK IKUSI ZUENA


gotoHiririk ez zegoen aro urrun eta ilun haietan Urduñako lurretan bizi zirenek aztarna ugari utzi dizkigute: Cueva Llana izeneko kobazuloan agertutako zeramika, Campas de la Chozako trikuharria edo Zedelikako Burdin Aroko herrixka esaterako. Geroago erromatarrak iritsi ziren, bertan geldituz ere, Aloriako aztarnategiak erakusten digun bezala. Garai hartan hasiko zen Urduña itsasalderako pasabide bezala garrantzia hartzen.
Urduña Gaztelako erregeen kokagune bezala sartuko da historian eta geroago, IX. eta X. mendeetan, erresuma asturiar eta nafarraren eraginaren menpe azaltzen da. Baina batez ere XIII. mendea erabakigarria izan zen Urduñarentzat, mende hartan gailentzen hasten baita, igarogune estrategiko hau bereganatzeko Gaztelako erregeen eta Bizkaiko jaunen arteko leia eta borroka hasten direlarik halaber.
Garbi esan beharra dago mendetan zehar urduñarrek harro aldarrikatu dutela bizkaitar izaera, historia osoan temati defendituko dutena. Urduña bestalde, Europa iparralderantz zihoan Gaztelan ekoiztutako artilearen komertzio barruan derrigorrezko igarobidea bilakatzen da, sistema horretan garrantzia handia hartuz.
Hau dela eta, Antxo IVa Zangarrak hiriaren forua eta zerga pribilegioa berretsi zizkion, Urduña eta Bizkaia etorkizunean banaezinak izateko asmoz. Halaber, lehendabiziko aldiz Euskal Herrian, feria antolatzeko eskubidea eman zion Urduñari.
Mendetan Gaztelako koroa eta Bizkaiko laurerriaren arteko istiluak ohikoak izan baziren ere, 1350etik aurrera erregetzaren ahulezia nabarmena gertatu zen eta testuinguru hartaz baliatuz Aialako jaunek Urduña bereganatzeko asmoa agerian utzi zuten. Arabako jaun hauek sortutako lehiek, istiluek eta borrokek bi mende iraun zuten, XIV. eta XV. mendetan zehar, hain zuzen ere. Denbora honetan guztian Urduña hiru erakundeen (Gaztelako koroa, Bizkaiko laurerria eta Aialako jaurerria) artean aldika banatua izango da, XV. mendearen bukaeran bizkaitartasuna irabazten duen arte. Geroztik ere hiri gisa bezala aipatuta agertuko da idazkietan.
Geroago, Aialako jaunak komuneroen matxinadetan garaituta suertatu ondoren, urduñarrek hiriko gaztelua erosiko diote Gaztelako koroari. Jarraian birrindu eta ondatu zuten, Aialako jaunek gaztelua berriro balia ez zezaten herritarren kontra.
Ordura arte Urduñak bereganatuta zeuzkan "Gaisteizko Foruaz Hiria", "Errege Forua", "Bizkaiko Ganbara" eta hiriaren tituluak.
Komertzio eta ekonomia arloan Urduñarentzat oso garrantzitsua izango da XVI. mendea, Gaztelako koroak Europako iparraldearekiko harremanak areagotuko baititu. Dena den, mende honetan ere hiria erreko da.
Hurrengo mendeak Urduñarentzat urrezko garaiak izango dira. Burgosetik zetorren bidea hobetu zuten eta ondoren, Aduana berria eraiki zuten, 1786an. Hala ere, Aduana eraikinaren oparotasuna ez da oso luzea izango, 1841ean aduanak kostaldera eraman baitzituzten, hiriaren gainbehera eraginez.


ITZULI BAT HERRITIK


Has dezagun bada "Monumentu Multzo" izendapenaz sailkatutako Kultura Ondasuna deklaratu zen hirigune historikoaren bisitaldia, hiriaren erdigunea den Foru Plaza zabaletik abiatuta.
Plaza jendetsu eta animatu honek bisitaldi lasaia merezi duten hainbat eraikin eta txoko biltzen ditu. Lehenengo ikustaldian Aduana nabarmentzen da, 1782. urtean altxatzen hasi zen eraikin paregabea, neoklasiko estilo garbian. Bilboko portuaren eta Gaztelaren arteko komertzioaren joan-etorria kontrolatzeko asmoz eraikita, oso bizitza murritza izan zuen, 1841. urtean aduanak kostaldera eraman izanak gainbehera ekarri baitzion. Independentzia gerlatik kaltetu xamar atera zen ere, koartela bilakatu baitzuten.
Plazaren bestaldean Udaletxea kokatzen da, Erdi Aroko dorrez apainduta eta alboan antzinako harresiaren zatia duela. Udalaren aurrean, XVII. mendean eraiki zen Diaz Pimientaren jauregia. Plazaren alde berean, errenazentista estilokoa den Mimenza jauregia ederretsi dezakegu. Eta Plazaren inguruko etxeetan arkupe dotoreak, behialako garapen ekonomikoaren erakusgarri direnak. Plazaren bestaldean, jesuitek eraiki zuten Familia Sakratuaren eliza.
Plazatik atereaz, Udalaren atzealdera doan kaletik Jasokunde Andra Mariaren parrokira iritsiko gara. XIV eta XV. mende bitartean eraikita gotiko estiloan, hirian dagoen parrokia bakarra eta nagusia da. Eraikin itzela, gurutzea latino itxuraduna da eta kanpotik ikusita gotorlekuaren lekuaren antza hartzen du, hain zuzen tenplu hau hiriaren defentsarako zati garrantzitsua baita. Haren ondoan hoberen mantendu den harresiaren zatia luzatzen da.
Inguruan badira beste monumentu interesgarriak, esaterako Ortes de Velascoren jauregia, "Del Buen Suceso" ermita eta Santa Klara komentua, zezen plaza ahaztu gabe. Hiritik apur bat kanpora Urduñako Andra Mariaren santutegia aurkitzen dugu, La Antigua bezala ezaguna. 1782. urtean eraiki zen eta monumentu modernoen artean landuena da dudarik gabe.
Bukatzeko, Txarlazoko tontorrean, hormigoi armatuzko 25 metro altuerako monumentua begibistan dago bailarako edozein tokitik. Monumentu erraldoi hau jesuitek eraiki zuten 1904. urtean, Antzinako Amabirjina irudikatu nahian. Barruan, eskailera kiribildu batek gaineko gela eta balkoira eramango gaitu, bertatik bailara osoa menperatuz.
Historia aberatsa eta monumentu oparoez gain, Urduñak ederki zaindutako naturan girotutako jarduerak egiteko parada eskaintzen digu, ausartenentzat ere bai.
Ezagunak dira Urduña inguruko mendietarako txangoak, guztiz interesgarri eta zailtasun gabeko ibilbideak. Tontorrik bereiztuenak Txarlazo, Txolope eta Tologorri dira. La Antiguatik sortzen den bideak Txarlazora eramango gaitu 3 ordutako martxan eta bide berberetik Txolopera irits gaitezke, Goldetxoko lepoan iparralderantz desbideratuz gero. Lendoño Goikoa auzotik Tologorri edo Iturrigorri ere deitutako tontor lirainera igo gaitezke ibilbide gogor eta ikusgarrian. Tertangako auzotik izen bereko harrizko zirko zoragarria kontenpla daiteke, baita eskalada adituen artean hain famatua den "fraile burua"ren aurpegia hurbildik ikustera animatu ere. Gogoratu, nahiz eta Arabako lurretan egon, Urduñatik hurbil Nerbioiren sorburua bisita daitekeela.
Mendi ibilaldiez aparte, Salbada mendizerra perretxikotara joateko gune aparta da edota beste jarduera askoz sofistikatuagoak egiteko ere, motore gabeko hegaldia, delta hegala, parapentea edo espeleologia kasu.
Hiriaren inguru hurbilak zeharkatzen dituzten pistak oso aproposak dira mendi bizikletaz edo korrika eginez trenpu onean jartzeko eta paseo lasaiagoak nahi dituztenentzat, Nerbioi ibaiaren soinu lasaiaz gozatzeko gonbitea luzatzen digu ibaiaren albotik doan bidexkak.
Urduña inguruan ere hainbat atsedenlekutan naturan girotutako une lasaiak igaro ditzakezue. Hiritik kilometro batera Lendoño aldera Fuente de la Tetaren atsedenlekua topatzen dugu, aterpetxearen ondoan. Bide beretik eta apur bat aurrerago Alto de las Campasekoak edateko ura, mahaiak eta erre tokiak prest dauzka zelai gain eder horretan bazkari gogangarriak egin ahal izateko. Atsedenleku honetan gainera Campas de la Chozako trikuharria kokatzen da eta bide honetatik Ruzabal Batza osatzen duten nekazal herrixka guztiz xarmangarriak bisita daitezke.
Urduñako portua igoz kilometro bat ezkerretara Nerbioiren urjauzitik hurbil gelditzen da Santiagomendiko atsedenlekua. Baita hiritik gertu beste bi ere: Arbietokoa eta La Muerakoa.
Azken hau osatuena da, bertan aurkituko baituzue igeritan aritzeko bailara osoko lekurik aproposena: 50 metroko igerileku olinpikoa, 25 metroko beste bat eta umeentzako igeritoki txikiarekin igerilarien paradisua bihurtzen da. Saskibaloi, futbito edo teniseko pistetan aritutako guztiak indarberri daitezke ondoko jatetxe eta tabernan. Gainera, zerbitzu hauen guztien ondoan kanpalekua egokitu dute. Eskaintza zabala izateaz aparte La Muerak bitxikeri bat gordetzen du: atsedenlekuan topatuko duzuen ur gaziko iturria.


HIRIA GERORA BEGIRA


Iragan distiratsua luzitzen duen hiri honek ez du historian geldirik geratu nahi eta iniziatiba errekuperatzeko asmoz, plan estrategiko garrantzitsu eta handiari ekin dio, iraganaz harro baina etorkizunaren aurrean sendo.
Hiria suspertzeko plan estrategikoak hiru ardatz nagusi ditu, turismo, industria eta nekazaritza arloetan, mementoz garatuena lehendabizikoa izanik.
Hasteko, udaletxeak kasko historikoaren berreskurapen lanak abian jarri ditu, Urduñako ondare historikoa zaintzeko asmoz eta aurrerantzean edertasun osoz ager dadin.
Bigarren pausoa, hemen aipatu dugun "Hiria eta memoria" erakusketa izan da eta aurrera begira, turismo gidak argitaratuko ditu Urduñaren eskaintza osoa biltzeko eta bisitariei aurkezteko.
Baina planaren proiektu izarra eta Urduñari bultzada emango diona, Aduanaren eraldaketa izango da, 18 hilabeteko lanen ondoren ur gazidun bainuetxean bilakatuko baita. Birmoldaketa behin bukatuta, bainuetxearen berezko zerbitzuez gain, 45 logela eta 800 lagunentzako jatetxea eskainiko ditu.
Proiektu honekin batera, turismo aldetik Urduñaren eskaintza sustatzeko helburua duten hainbat aukera aurreikusi eta aztertzen ari dira, esaterako zabortegi zaharrean golf entrenamendu zelaia sortzea edota futbol zelai berria La Muerako kirol eskaintzari gehitzea. Bestalde, ikusirik Urduñaren kokapenak eta inguruneak turismo jarduerak garatzeko aukera paregabea eskaintzen dutela, turismo eskaintza aberastuko duten proiektuak laguntzeko asmo garbia erakutsi du Urduñako Udalak, esaterako zalditegiak, delta hegal eskolak edota mendi gidak antolatzeko proiektuak.
Nekazaritza arloan, Urduña nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoren ikerketa eta garapen gunea izatea da helburu eta hortarako, nekazal eskola sortu eta produktu ekologikoen erakunde ziurtatzailea izateko asmoa dago. Honekin batera "nekazalaldeak" sustatu nahi dira, nekazal sektoreko industrialdeak alegia.
Industriaren aldetik, gaur egun Urduñako bi enpresa handienak krisi egoeratik ateratzen lagundu eta industrialdea birsortzeko plana badago, enpresa ez kutsakorren artean 150.000 metro koadroko zonaldea promozionatzeko asmoarekin batera
Hiriaren oroimena
Urduñako udalaren Kultur Sailak bultzatuta eta Marisa Bergón historialari urduñarrak antolatuta, "Hiria eta memoria" erakusketak Urduñako historia eta artea ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu, Andre Mari parrokiaren inguru paregabean.

Inork ahantz ez dezan nondik datorren, arbasoen ondarea norberak jaso eta ulertzeko asmoarekin antolatu da bi alde guztiz erakargarri dauzkan erakusketa hau. Bata, elizaren alboko kapiletan jarri dena, Urduñako historiaren garapen eta bilakaera guztia erakusten digu, Brontze Arotik gaur egunera arte, bertakoen jarduerak eta baliabideei emandako erabilerak islatuz.
Besteak, parrokiaren ondoko nabeetan kokatuta, Urduña, Ruzabal Batza eta Arrastaria haraneko erlijio artearen hautaketa bat erakustea du helburu.
Bertako historiaz, ekonomiaz edota ohituretaz informazio eskerga emateaz gain, pieza historikoak edo arte pieza preziatuak ikusteko beta ederra badaukazu irailaren 1a arte l

Urduñako lurrak sortutako malkorik ederrena
Jende arruntaren ustetan txakolina kostaldean ekoizten den edari preziatua da, kostaldeko edaria alegia. Gastronomia aldetik Urduña hiru kalitatezko produktuekin nabarmentzen da: mantekadak, gazta eta txakolina! Eta ez edonolako txakolina jarraian ikusiko dugunez.

Antzina baserrietan kantitate txikietan txakolina egiteko ohitura betidanik izan bazen ere, gaur egun Urduñan txakolina komertzializatzen duten hiru soto daude soilik. Hiruretatik inportanteena, bai produkzio aldetik eta baita kalitatearen arabera, Larrazabal-Durana sendiak sortutako Gure Ahaleginak markakoa da.
90eko hamarkadan lehendabiziko mahastiak landatzen hasi zirenetik, prozesuaren etengabeko hobekuntzari ekin zioten, hainbat oztopo gaindituz eta kalitatezko edari bat lortuz, Bizkaiko Txakolina labelduna. Horrela, bihotzez maite diren lanetan gertatzen den bezala, aitzindariak bilakatu dira. Esaterako Bizkaian izoztearen kontrako sistema instalatuta duten mahasti bakarrak dira, beraiek asmatutako sistema gainera: mahastietan jarritako sensoreen bidez tenperatura 0° gradutara jaitsi dela detektatu ondoren, ihintzaldia hasten da tenperatura egokia sortuz eta beraz, mahastia izotzetik babesean jarriz. Asmakizun hau ez da makala, kontuan harturik jabearentzat ez dagoela gauza etsipengarriagorik mahastiak izotzagatik galtzen ikustea baino.
Zainketa berezi honen ondoren nola ez lortu hain produktu mimatua eta borobila, benetan kalitatezkoa, Estatu mailan hainbat lehiaketetan lortutako sariak lekuko l

Informazio Praktikoa
Non lo egin:
Hostal Amaia. San Francisco, 22
945 383090.
Fonda Estación. La Estacion 945 383235
Casa Lupardika. Donibane, 11.
659117477 / 659659416.
Pension La Posada. Kale Barria, 48
945 383294
Col. N.S. La Antigua. Foru Plaza, 5
945 384830.
Cía de María. P° La Antigua, 9
945 383175.
Convento Clarisas. B° Santa Clara
945 383149.
Urduñako Aterpea. Ctra. Lendoño, 9.
945 383923 / erreserbak:
94 4207700.

Non jan:
Batzoki. Burgos, 20. % 945 383649.
Casa Lupardika. Donibane, 11.
659117477 / 659659416.
Harresi taberna. Burdin, 1
945 384418.
La Posada. Kale Barria, 48.
945 383294
La Venta. Ctra. Burgos.
945 383085.
Llarena. Burgos, 6. % 945 383999.
Maritxu taberna. Orruño, 12.
945 383364.
Mugalde Herriko taberna. Barria, 20
945 384247.
San Cristobal. Ctra. Burgos.
945 383272.

Uzkiano jatetxea (Delika).
945 383664.
Infernua jatetxea (Delika).
945 383796.


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude