GLOBALIZAZIO KAPITALISTAREN ALTERNATIBAREN BILA


2002ko otsailaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bi foro oso ezberdin eta kontrajarri, Munduko Foro Soziala (MFS), pobreak eta herri zapalduak eta hirugarren mundukoak ordezkatzen dituena, eta Munduko Foro Ekonomikoa (MFE), kapitala eta aberatsen gizartea ordezkatzen dituena, oraindik orain bildu dira, egun beretan, Porto Alegren (Brasil) eta New Yorken, hurrenez hurren. Orain arte, azken horri Davosko Foroa deitzen zitzaion, baina, irailaren 11ko atentatuak gertatu eta gero, egoitza New Yorkera aldatu dute. MFSn organizazio antikapitalistetako ordezkariak bildu ziren, beren patriketatik ahalegin handia eginda planetako bazter guztietatik Brasileraino iritsiak; MFEn, berriz, ordezkari korporatiboak, politikoak, erlijiosoak eta sozialak bildu ziren, bakoitzak 25.000 dolar (ia 30.000 euro) pagatu behar izan eta gero hara joateko. Lehen multzokoak, MFSkoak, Seattle, Washington, Praga, Genoa eta hainbat hiritako mobilizazio popular eta dagoeneko historikoetan parte hartu izan dutenak dira. Bigarren multzokoak, MFEkoak, Davosko eta beste hiri batzuetako hotel handietan eseri izan direnak, Munduko Fondo Ekonomikoko, Munduko Bankuko, Merkataritzako Munduko Organizazioko eta enpresa handi eta multinazionaletako ordezkariak dira.

Bi kolektiboek globalizazioaren gainean eztabaidatu dute, baina alderdi bakoitzak oso konklusio ezberdinak atera ditu. Batzuentzat, gaur nagusi dugun globalizazio kapitalista kapitalaren, multinazionalen eta herrialde aberatsen zerbitzura dago; besteentzat, berriz, globalizazioaren aldeko apustua egin behar da atzeraldiari, pobreziari, segurtasunari eta gizabanakoaren askatasunei irtenbideak bilatzeko -irtenbide kapitalistak, gutxi batzuen interesen zerbitzura eta beste askoren pobreziaren lepotik-. Porto Alegren, euskaldunen ordezkaritza oso oparoa eta askotarikoa izan da (Hirugarren Mundua Ta Bakea, ELA STV, LAB, Batasuna, EA, Udalbiltza, Elkarri eta abar).

SOZIALDEMOKRAZIA AZPITIK SARTU DA PORTO ALEGREN.

Bi kolektibo horiek, ordea, ez dute bereiz jardun. Izan ere, Davosko kolektiboaren interesak gehiago defendatzen dituen sozialdemokraziak Porto Alegren azpitik sartu nahi izan du. Hala, sozialdemokrazia horretakoak diren hainbat politikarik, ministrok, alkatek eta parlamentarik kamerak berentzakotu nahi izan dituzte; errealitatean, ordea, beren erakundeetan, ez dituzte defendatzen mugimendu sozialen politikak, planetako pobreen eta herri zapalduen zerbitzura egongo den globalizazio alternatiboa bilatzen dutenak. Han izan ziren Garzón, Borrell, Bartzelonako alkatea, Erromako alkatea eta beste hainbat politikari eta intelektual, globalizazioaren eredu kapitalistaren defendatzaileak eta gerraren aldekoak, beren posizioen lekurik hurbilena Davosen dutenak, edo, aurtengo kasuan, New Yorkeko Walford Astoria luxuzko hotelean, han egin baita Munduko Foro Ekonomikoa. Globalizazio kapitalistaren kontrako hurrengo batzarrek edo gailurrek oso kontuan izan beharko dituzte "kamera zurrupatzaile" horiek inolako protagonismorik ez izateko moduko formulak.
Porto Alegren bildutako mugimendu sozialek gauza asko eztabaidatu dituzte, eta oraindik goizegi da ondorioak ateratzeko. Konklusio nagusiek zerikusia dute atzerriko zorrarekin, erabat deuseztatzea bilatzen baitute, eta espekulazio finantzarioarekin. Garabidean dauden herrialdeek jasaten duten zama finantzarioaren zenbateko guztizkoa apenas da munduko zor osoaren %5, eta Ameriketako Estatu Batuetako zorra baino 30 aldiz txikiagoa. Beraz, Porto Alegren esan zutenez, sistema finantzarioak porrot egiteko inolako arriskurik gabe barka liteke. Espekulazio finantzarioa iruzurtzat jotzen dute, kontrol orori itzurtzen zaizkion kapital fluxuetatik etekina ateratzen duen fraudetzat. Horregatik, berriz ere zerga global baten alde mintzatu dira, kapitalen mugimendu hori kontrolatzeko. Hori da "Tobin tasa" esaten zaiona. James Tobin ekonomiako Nobel saridunak egindako proposamena da, eta transakzio espekulatiboei %0,1eko zerga ezartzea gomendatzen du, eta horrek planetako beharrak asetzeko balioko luke. Beste batzuek, berriz, enpresa multinazionalen mozkinak zergen bidez zigortzea proposatzen dute. Testuinguru horretan Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) eta Garapeneko Bankuaren jokabide hertsagarria eta sektarioa, Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) hipoteka globalizatzaileak eta abar salatu dituzte.
Eztabaidakizun izan diren beste gai batzuk honakoak dira: nazioarteko merkataritzan aldaketak egin beharra, bidezkoagoa izan dadin; elikadurako subiranotasuna, gosearen alternatiba moduan; elikagai transgenikoak; laneko eskubideak eta emakumeen berdintasuna; ura eta lurra lortzeko bidea; atzerriko zorra kitatzetik haratago joan beharra; oinarrizko errenta globalizatzeko moduko onura sozial gisa berrikustea; demokrazia parte-hartzaileaz gozatzeko aukera; globalizazioa arrazionalizatuko duen munduko gobernu baten beharra; eta komunikabideen kontzentratze eta uniformatze suntsitzailea konpentsatuko duen askatasun kultural eta informatiboa.
Porto Alegre orobat hainbat kultura eta herri zapalduren topagunea izan da eta haien eztabaidetan, euskaldunek parte-hartze garrantzitsua izan dute. Bakerako proposamenen foroaren eta globalizazioaren kontrako autodeterminazioaren foroaren barruan, euskaldunek, beste herri batzuen proposamenak entzuteaz gain, beraienak azaltzeko aukera izan zuten. Horrela, euskaldunek Palestinako intifadako, Quebec-eko herriko, Chiapasko (Mexiko), Venezuelako eta beste lurralde batzuetako indigenen ordezkariekin batera egoteko aukera izan zuten. Herri askoren biziraupena, han esan zutenez, globalizazio kapitalistak edo, orain esaten zaion bezala, neoliberalak porrot egitearen baitan dago.

DAVOSKO FOROA POBREZIAGATIK "KEZKATUA".

Davosko Foro ezaguna ere, New Yorken bildua, "kezkatua" dago pobreziagatik, baina horrek sorrarazten duen errebolta sozialaren beldurrez eta, areago, pobrezia horrek nahiz "gatazka erregionalek" munduan "terrorismoa" elikatuko ote duten beldurrez... Eta, egoera hori "leuntzeko" neurriak bilatzen badituzte ere, ez da pobreziaren sustraietara joateko eta errotik kentzeko, baizik eta mundua eta haren aberastasuna lasaitasun eta sosegu handiagoz menderatzen jarraitu ahal izateko. Aburu horiek islatu dira Davosko Foroan, oraindik ere txunditurik eta harriturik irailaren 11n New Yorken muin ekonomiko, politiko eta militarraren kontra izandako atentatuengatik.
Foro horretan egungo krisi ekonomikoa ulertzeko modu ezberdinak hauteman badira ere, krisia gainditzeko errezeta kapitalistak ez dira aldatu. Hala, Wall Streeteko guru famatuenek, Ameriketako Estatu Batuak errepresentatzen dituztenek, aurtengo urte bukaerarako espero dute hazkunde ekonomikoaren susperraldia (%4an jarri dute); Europan eta mundu industrializatuko beste zona batzuetan, berriz, susperraldia motelagoa izango dela uste dute.
Krisia gainditzeko errezetak, ordea, betiko errezeta kapitalistak dira: ekonomiaren hazkundea produktibitatearen hazkundearen bitartez etorriko da. "Langile gutxiago eta produktiboagoak". Horrela definitu zuen foro horren aurrean Sammuel Dipiazza kapitalistak, PricewaterhouseCoopers kontsultore enpresako presidenteak. Tradizioz eta irizpide kapitalistekin kalkulatu izan denez, hazkundeak %3koa edo handiagoa izan behar du langabezia handituko ez bada: zenbat eta produktibitate handiagoa, orduan eta handiagoa izan behar du hazkundeak, langileak bereganatzeko. Oraingo tasekin (%0 eta %1 bitartekoa Ameriketako Estatu Batuetan), langabeziaren gehitzea ziurtatua dago. Eta, ondorio moduan, esan zuten ezin dela espero izan gauzak oso bestelakoak izatea Europan edo beste eskualde ekonomiko batzuetan

Horrela sortu zen Munduko Foro Soziala
Porto Alegrek bigarren eta azken aldiz hartu du globalizazio neoliberalaren kontrako Munduko Foro Soziala (MFS). Han definitu zen zer bertsio berri izango duen MFS honek 2003. urterako eta zein herrialdetan egingo den planeta osoko hamarka mila lagun mugitzen dituen mundu mailako biltzar erraldoi hau. Baina nola izan zen Foro honen sorrera eta nola joan da garatuz?
1998. urtearen hasieran eman zen argitara Inbertsioen Akordio Multilateral (IAM) baten proposamena, Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (OCDE) esparruan sekretuan eztabaidatzen ari zirena, "Kapitalaren Munduko Konstituzio" moduko bat eratzeko asmoarekin. Luze gabe agertu ziren salaketak, hasi Ameriketako Estatu Batuetatik, non sortu baitzen Public Citizens mugimendua, eta Frantziako Estatuan sortutako ATTAC elkarteraino (gaur egun Herritarrei Laguntzeko Transakzio Finantzarioak Zergapetzearen aldeko Elkartea deitzen zaiona).
Jende mintegi hori izan zen mugimendu zabal eta heterogeneo baten jatorria, elementu komun bakar bat duena: kapitalaren interesek guztiz kontrolaturiko mundu baten aukerari aurre egitea. Guztiok ditugu gogoan haren ekintza gogoangarrienak, Seattle, Washington, Praga, Genoa eta beste hainbat hiritan egindako protestaldi jendetsuengatik.
Mugimendua, ordu arte, protestako mugimendua zen beste ezer baino gehiago. Orduz geroztik, ordea, posibletzat jo zuten etapa ideologikoago batera pasatzea, jokabide ausartago batera. Kontua gehiago zen erantzun zehatzak bilatzea bestelako mundu bat eraikitzearen erronkei, halako mundu bat non ekonomia gizakien zerbitzura legokeen eta ez alderantziz. Kontestu horretan gertatu zen Munduko Foro Ekonomikoa Davosen, non bildu baitziren kapitalaren buruzagi handiak beren estrategiak planteatzeko. Davosek, ordea, han izan zuen bere Anti-Davos ere, Europako ekonomista eta unibertsitario batzuek antolaturiko kontragailur baten bitartez.
Davosko kontragailur horretan, mundu mailako beste biltzar bat antolatzea erabaki zuten, Davosko biltzarraren egun beretan egingo zena, 2002. urte honetan. Frantziako ATTAC erakundeko ordezkariek proposatu zuten bilkura hori hirugarren munduan egitea; zehazkiago, Porto Alegren, esperientzia demokratikoengatik eta neoliberalismoaren kontrako borrokagatik munduan gero eta ezagunagoa den estatu bateko hiriburua den aldetik. Bai estatuko gobernadoreak, bai Porto Alegreko alkateak, biek gogoz onartu zuten biltzar hori egitea. Eta horrela jaio zen Munduko Foro Soziala. Munduko Foro Ekonomikoa Davostik New Yorkera aldatzearekin batera egokitu da eta urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra bitartean egin da, gobernu, erakunde finantzario eta multinazionaletako ordezkarien parte-hartzearekin


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
CAF Bartzelonako metroaren kontraturik gabe gera liteke, NBEren zerrenda beltzean dagoelako

Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.


Euskal Herriko hainbat musika taldek bat egin dute Spotify-ri boikot kanpainarekin

Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]


Bigarren flotilla ere legez kanpo geldiarazi du Israelek

Global Sumud Flotilla pasa den asteazken gauean bahitu zuen Israelgo armadak, eta bigarren flotilla bat abiatu zen Gazara, laguntza humanitarioa ematera eta blokeoa haustera. Freedom Flotilla and Thousand Madleens ontzidia ere bahitu dute, eta 140 ekintzaile atxilotu.


2025-10-08 | Nicolas Goñi
Txinak energia berriztagarrien lidergoa hartu izanaren argi eta itzalak

Europak bere helburu klimatikoak malgutzen eta AEBek zientziari bizkarra ematen dioten bitartean, Txinak mundu mailako elektrizitate berriztagarriaren lidergoa hartu du. Atzerrian inbertsio erraldoiak egiten dabil, bereziki Hego Globaleko herrialdeetan. Aldaketa geopolitiko... [+]


Hezkuntzan egun osoko grebara deitu dute urriaren 15erako, Hego Euskal Herrian

Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


MAPA | Bigarren flotilla ere bahitu egin du Israelek nazioarteko uretan

Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla Gazara bidean zihoan. Thousand Madleens izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen. Asteazken goizaldean Israelgo armadak flotillako itsasontziak abordatu... [+]


Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Global Sumud Flotillako partaidea
“Ezin dugu onartu Euskal Herrian inork holokaustotik etekinik ateratzea”

Astelehen gauerdian iritsi ziren Bilboko aireportura Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Jotas Osés, Itziar Moreno eta Abdel Karim el Khamlichi Global Sumud Flotillako euskal aktibistak, Israelgo Kiotz espetxean lau egun eta itsasoan hilabete eman ondoren. Astearte gauean... [+]


2025-10-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
A2/AD estrategia militarra: itsas gudua jolasa ez denean

Itsas guduen jolaseko zerbait dirudi eta, egiazki, badu zerikusia. Baina benetako guduekin. Duela hamarkada bat plazaratu zen barrunbe militarretatik, anglosferan jakina, akronimoa, berez nahiko kriptikoa zen “Anti-access/Area Denial” esamoldea laburtzeko... [+]


Israel Premier Tech: izena, nortasuna eta jabea atzean uztera behartua

Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]


Ahalegin bat gehiago Macronek: azken aukera Lecornuri

Macronek onartu du Lecornu lehen ministroaren dimisioa, baina azken aukera eskatu dio, eta Lecornuk hitzeman du ahalegina egingo duela: asteazken gauera arte du beste gobernu bat osatzea posible den edo ez jakinarazteko. Agertoki posibleak aztertu ditugu artikuluan.


2025-10-07 | ARGIA
67.000 hildako, ia bi milioi desplazatu eta gosetea: genozidioaren bigarren urtemuga

2023ko urriaren 7an, Hamasen erasoaren ostean, palestinar herriaren kontrako genozidioari hasiera eman zion Israelgo Estatuak. Trumpen planaren negoziaketa betean, beldurgarriak dira bi urteotako sarraskiaren zifrak.


Etxean dira Gazaren blokeoa apurtzen saiatzera flotillan joandako lau euskal herritarrak

Gaueko 23:30 pasatxo heldu dira Loiura Israelek Gazari ezarria dion blokeoa apurtzen saiatu den flotillan joandako lau euskal herritarrak. Dozenaka lagun eta senide zain zituzten aireportuan eta harrera beroa egin diete. Gazan egunez egun pairatzen jarraitzen duten genozidioa... [+]


2025-10-06 | ARGIA
Dimititu egin du Frantziako Lecornu lehen ministroak, gobernua osatu eta 24 ordura

Sébastien Lecornu lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, Asanblea Nazionaleko buru izendatu eta hilabetera. Emmanuel Macron estatuburuak onartu egin dio. Bi aukera ditu orain Macronek: beste norbait izendatzea lehen ministro, edo Asanblea Nazionala desegitea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude