BERE LURRETAN LIBRE


2001eko irailaren 16an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Lorius" da Albokaren azken lanak daraman izenburua. Izan ere, berrehun urtetik gora izan ditzakeen Zuberoako "Oihaneko zuhainetan" kantutik hartu du izena taldeak. Marta Sebestyenek kantatzen duen abestiak zera dio: "Lorius bere lurretan beti libre egon dena". Joxan Goikoetxea taldekideak esan digunez, izen hori jarri dute, taldean dagoen giroa, poza islatzen duelako. Alboka taldeak 1994an ekin zion bideari eta gustura daude taldeak izandako bilakaerarekin. Hasiera batetik dantzarako musika tradizionala izan du ardatz eta gure artean hain ezagunak ez diren doinuak aukeratu ohi ditu. Baina badira taldekideek konposatutako abestiak ere, tradizioari jarraiki munduko musikaren ukitu nabaria dutenak. Hori dela-eta, bere lekutxoa egin dute nazioarteko folk panoraman. Besteak beste, Italiako Ottocento Festival , Belgikako Dranouter eta Norvegiako Forde jaialdietan parte hartu dute. Gure harridurarako, hemen baino arrakasta handiagoa izan dute atzerrian.

Taldearen osaketak aldaketa franko izan ditu, taldearen izaera aldatu delako. Alan Griffin, Josean Martin Zarko, Joxan Goikoetxea eta Txomin Artolak sortu zuten proiektua. Hasiera batean proiektu paraleloa zen, taldekideak beste taldeetan edo bakarka aritzen baitziren. Diskoa grabatu, jendaurrean aurkeztu eta atzerriko jaialdi pila batera joaten hasi ziren. Hala, bigarren diskoa ateratzerakoan, proiektu paralelo bat izatetik proiektu propioa izatera igaro zen. Taldekideek beste taldeekin kolaborazioak egiten jarraitzen dute, baina proiektu nagusia Alboka da. Bigarren diskoa plazaratzearekin batera, 1997an Juan Arriola sartu zen taldean. Hirugarren diskorako ibilbidean taldekide batzuk joan egin dira, Txomin Artola kasu, eta berriak etorri dira. Zuzenean zazpi kide izango dira taula gainean aurrerantzean.
Lehen diskoko abestiak instrumentalak ziren; bigarrenean, aldiz, euren ahotsa sartu zuten; eta azken lanean, primerako kantariek abestu dute: Marta Sebestyenek, Eliseo Parrak eta Xabi San Sebastianek. Joxean Goikoetxeak esan duenez, "orain arte ez ditugu kolaborazio asko eduki. Hirugarren disko hau produkzio handi bat izatea nahi genuen eta horretarako, azken urte hauetan festibaletan ezagututako lagunak gonbidatu ditugu, ekarpen bat egin dezaten". Kolaboratzaile horiek Tino di Geraldo perkusionista eta bateria jolea, Peter Maund perkusionista, Mossie Martin mandolin biolinista, Fiachra Mac Ghabban mandolin jotzailea, Christophe Juste txirula jotzailea, David Escudero gitarrista flamenkoa eta Juan Mari Beltran txalapartaria dira.
19 abesti jaso dituzte disko konpaktuan eta horietako bostetan Marta Sebestyen abeslari hungariar ezagunak parte hartu du. Diskoa duela urtebete grabatzen hasi baziren ere, oraintsu jarri da salmentan. Hastapenetako ildoari jarraiki, hemeretzi abestietan dantza eta melodia tradizionalak landu dituzte, euskal kantutegia ezagutzera eman nahi baitute. Joxan Goikoetxea taldekideak erakundeek euskal kantutegiari eskaintzen dioten arreta eskasaz kexu da. "Hemen ez dago etnomusikologiaz arduratzen den erakunderik, Juan Mari Beltranek hasi du halako zerbait eta bere poltsikotik ordaindu behar izan du. Patrimonioaren zati bat galtzen ari da".
Hemeretzi abestietatik sei berriak dira, taldekideek konposatutakoak. Ezpata dantza, fandangoa, arin-arina, soka dantza doinuak aurki ditzakegu diskoan. Kantu tradizionalak izanik ere, Albokaren ukitu berria dute. "Luma txurikoa naiz" abestia, esaterako, doinu tradizional batetik abiatzen da, baina letra berria da. Abestiko ehiztari eta txoriaren arteko elkarrizketa Marta Sebestyen eta Albokaren arteko elkarrizketa da. Xabi San Sebastianek ere abesten du kantu honetan. "Trapatan" abestiak Doneztebeko dantza bat du oinarri eta Marta Sebestyenek parte hartzen du bertan. Tino di Geraldok tablak jotzen ditu abesti horretan eta kutsu arabiarra ematen dio abestiari.
Albokak kantu tradizionalak jorratzen dituela aipatu dugu, baina eurek tradizioa zentzu zabalean ulertzen dute. "Tradizioa beti aldatzen joan da eta alde horretatik, ez dugu berau aldatzeko beldurrik. Dena den, edozer gauzak ez du balio, guk kriterio bat dugu aldaketak egiterakoan", adierazi du Goikoetxeak. Internazionalizazio joera nabaria da gaur egun musikan eta eurak korronte horren barne daude.
Albokaren disko berriaz zuzenean gozatzeko aukera izango da aurki. Datorren astean bertan Donostia, Iruñea eta Bilbon eskainiko dituzte kontzertuak eta urrian gehiago izango dira

Marta Sebestyen
«Hitz bakoitza sentitu behar duzu zure mingainean, kantatu ahal izateko»

Marta Sebestyen abeslariak eta Albokako kideek elkar ezagutu zutenean zera galdetu zien: "Zeinek jotzen du alboka?". Taldekoek inork jotzen ez zuela erantzutean, honakoa esan zien: "Hau iruzurra! Alboka duzue izena eta inork ere ez du instrumentua jotzen". Gerora Alan Griffin animatu zen alboka jotzera. "Gaixo ingelesa" filmarako bere abesti batzuk aukeratu zituzten eta orduan egin zen ezagun Sebestyen, aurretik ere lan handia egindakoa da, ordea, bai bakarka bai talde anitzekin. Bospasei aldiz abestu du Euskal Herrian eta laster izango da berriz ere gurean.

Noiztik ezagutzen dituzu Albokako kideak?

1996an Budapesteko Euromusica jaialdian zuzendari nintzela, Europa osoko herrialdeak etortzen ziren beren taldeekin. Albokakoek lehenengo diskoa bidali ziguten eta gonbidatu egin genituen jaialdira.

Zaila izan al da euskaraz kantatzea?

Oso errazak ziren melodiak, baina hizkuntza zaila da. Asko gustatzen zait hizkuntza honen erritmoa, oso indartsua da. Soinuak hungariarraren oso antzekoak dira, baina ez dago ulertzerik.
Nire bihotzarekin ulertu nituen kantuak, hitz bakoitza sentitu behar baituzu zure mingainean kantatu ahal izateko. Emakumeek Euskal Herrian nola kantatu izan duten jakin nahi nuen, alabaina hemen ez dago ia erreferentziarik, ez dago emakumeen grabaketa zaharrik. Hungarian duela 90 urteko grabazioak daude eta hori zorte handia da.

Gauza asko egin dituzu Hungarian, Muzsikas eta Vujicsis taldeekin ibili zara, besteak beste. "Gaixo ingelesa" filman ahotsa jarri zenuen.

Ez barkatu, beraiek aukeratu zuten nik aspaldi grabatutako abesti bat. Harro nago halako pelikula batean musika hungariar tradizionala entzuteaz, jendeak horrela musika hau ezagutu duelako eta, bide batez, hungariar kultura eta herrialdea. Oso garrantzitsua da jendeak norberaren sustraiak ezagutzea, berdin Afrikan edo hemen.

Albokak jotzen dituen abestiak dantzarako abestiak dira, berdina gertatzen al da musika hungariar tradizionalarekin?

Bai, gainera oso popularra da eta gazte jendeari asko gustatzen zaio. Azken 24 urteetan mugimendu handia dago, jendea dantza eskoletara joaten da eta larunbat gauetan dantzaldiak izaten dira kultur etxeetan.
Argia dantza taldea Hungarian ikusi nuenean, dantzarako grina eta ohitura bizirik zegoela ikusi nuen euren aurpegietan. Beste herrialde batzuetan koreografia hutsa dela ikusten da, jada barruan ez dagoena eta errekuperatu nahi dena. Bizirik egote hori Hungarian ere gertatzen da.

Zein dira hungariar eta euskal musikaren paralelismoak? Eta ezberdintasunak?

Berdintasun espiritualak daude, gainera abesti batzuk oso orientalak dira. Hemengo Erdi Aroko musika asko gustatu zitzaidan (soka dantza...), barroko aurrekoa, benetan zaharra eta antzinakoa. Ezberdintasun handiak daude XVII-XVIII. mendeetan Hungarian egiten zen herri musika eta jauregietan egiten zen musikaren artean, askotan erregeak atzerritarrak ziren gainera. Hemen aldiz nahastuta daude bi musika mota hauek.

Zein dira zure asmoak etorkizunerako?

Ryao diskoetxerako lau disko egin behar ditut bakarka eta gero beste bat Muzsikas taldearekin. Goran Bregovic Vatikanorako musika konposatzen ari da, "Zazpi bekatu nagusiak" obra, eta bekatu bati ahotsa jar diezaiodan gonbidatu nau. Beste herrialdeetako abeslariak izango dira halaber


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude