Euskara sateliteetan


2001eko irailaren 09an
Munduan milaka izan arren, 76 hizkuntzak soilik lortu dute oraingoz zerutik mundura igorriak izatea (satelite-bidezko telebistaz ari naiz, jakina, ez jainkoen berbaz). Aurreko batean azaldu nuen legez, satelite-bidezko telebista oso kontuan hartzeko gertaeratzat daukat, globalizazioaren garaiko joera kulturaletan izan lezakeen eraginagatik.

Horregatik, arreta berezia jarri behar zaio munduko hizkuntza ezberdinek, gureak barne, zeru goietan duen -edo ez duen- indarrari. Aipatu 76 hizkuntzen artean desoreka nabarmenak daude jakina. Badira milioika hiztun dituzten hizkuntzak, sateliteetan telebista-kate bakarra dutenak: kantonera kasu, bere 64 milioi hiztunekin kanal bakarra duena.
Antzera dabiltza Asiako beste hizkuntza batzuk (oriya, myanmarrera, amharera edo birmaniera adibidez, guztiak hogei milioi hiztun baino gehiagokoak, eta kanal bakarra dutenak; edota marathiera, ukraniera edo gujaratera, hirurak berrogei milioi hiztun edo gehiagokoak, baina kanal bi baino ez dituztenak). Horien aurrean, munduko hizkuntza hegemonikoek beren nagusitasuna erakusten dute inongo lotsarik gabe: ingelesak 1.356 kanal ditu (kanal guztien % 34). Atzetik ditu gaztelera (374 kanal), arabiera (280), mandarinera (269), frantsesa (220) eta alemanera (211).
Handien aldean, hizkuntza txiki gutxi dago zeruan: sei besterik ez dira milioi bat hiztun baino gutxiago edukita satelite-bidezko telebistagintzara iritsi direnak; eta horietatik erdiak ozta-ozta mantentzen dira: Australiako aborigenerak gehienbat ingelesez aritzen den kanal batean aurkitu du lekutxoa; sanskritoa, hizkuntza ia soilik idatzia, Holandatik igortzen den kanal bateko testu irakurketetan soilik ageri da; divehia Maldivatako hizkuntza ofiziala da, eta bertako telebistak hizkuntza horretan emititzen du satelitez, egunean lau orduz ordea; luxenburgera eta gurjariera dira, euskararekin batera, seikote honetarako falta direnak.

PANORAMA honetan, zein da euskararen egoera? Hirurogeita hamasei pribilegiatuen taldean dago, eta hori ez da gutxi orain arte ikusitakoak ikusita. Satelite-bidezko telebistara iristeko meritua izan du aizkorak harriz egiten ziren garai hartako hizkuntzak, meritu hori bere alde duelarik. Iritsi egin da, bai, baina ozta-ozta hau ere. Gaur egun bi telebista-kanaletan agertzen da euskara: Canal Vasco eta ETBSat. Lehena Ameriketara igorria (Hego Amerika eta Ertamerika osora zein Ipar Amerikako ekialderaino heltzen delarik), eta bigarrena mendebaldeko Europara hedatua. Bietan agertzen da gaztelerarekin batera, eta ez oso proportzio onean: Canal Vascon, programazioaren %12 soila da euskaraz, horietatik gehiena gaztelerara azpititulatua; gainerakoa gaztelera hutsez. ETBSaten euskarazko programazioa %40 da, gainerakoa gazteleraz. Beraz, argiak eta ilunak agertzen dira euskarak satelite-bidezko telebistan duen egoeraren analisian. Egotea bera pozgarria da, hain hizkuntza txikia izanik. Baina duen statusa eskasegia da. Bere 715.000 hiztunekin ez du oraindik berarentzako kanal osorik lortu. Gaztelerak, ordea, kanal oso bat du 941.000 hiztunekoa (374 kanal 372 milioi hiztunentzat); arabierak, kanal bat 661.000 hiztuneko; eta ingelesak kanal bat 590.000 hiztuneko. Are ratio hobea dute alemanera, frantsesa, italiera, greziera eta turkierak.

EUSKARAREN egoera honelakoa izatearen arrazoi nagusia, EITBko arduradunek diotenez, ikusle potentzialen hizkuntza errealitatea da. Kanal hauen helburua ahalik eta euskal jatorriko jende gehienarengana iristea izanik, oso kontuan hartu behar da ikusle potentzialen hizkuntza errealitatea, hala ikusleengatik beraiengatik, nola satelitetik jaitsitako seinalea kablearen bidez hedatzen duten operatzaileengatik ere (bereziki Latinamerikako kasuan). Horrek ezartzen dio muga, haien arabera, euskararen presentziari.
Ni neu bat nator satelite-bidezko euskal telebistaren helburu nagusietako bat diasporako komunitatea trinkotu eta Euskal Herriarekin harremanetan jartzea delako ideiarekin. Baina ez zait iruditzen arrazoi nahikoa euskarak satelitean duen presentzia desorekatua justifikatzeko.
Izan ere, arrazoibide horiek aplikatuz gero, ETB bera ez zen sortuko sortu zen bezala (euskara hutsean alegia), eta ez zen garatuko garatu den bezala (kanal bat euskaraz eta beste bat gazteleraz). Hemen ere populazioaren gutxiengoa baikara euskaldunak, baina inori ez zaio burutik pasatzen telebista emanaldi gehienak erdaraz egin behar direnik.
Izan ere, epe laburrera ikusleenganaino iristea baino arrazoi estrategikoagoek gidatu beharko lukete gure telebistaren hizkuntza-politika, hala eremu hurbilean nola satelitean ere


ASTEKARIA
2001eko irailaren 09a
Azoka
Azkenak
Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsa
Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten

Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]


Hilberria
Richard Irazusta politikaria hil da, 66 urterekin

Lizarra-Garaziko akordioan hartu zuen parte, Abertzaleen Batasunaren ordezkari gisa. Alderdi horretako bozeramaile izan zen. Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an. Azken hamar urteotan Hendaiako auzapezorde izan da.


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


2025-05-27 | Jon Torner Zabala
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian

2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]


Analisia
Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa

Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]


2025-05-27 | Mikel Aramendi
Distopia orwelldarra beste 99 urterako Txagos uhartedi urrunean

Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]


ELAk Guardian taldearen kontrako kereila aurkeztu du, Autoglas-Glavistaren itxieragatik

ELA sindikatuak salaketa penala aurkeztu du Amurrioko Instrukzio Epaitegian Guardian Europako lehendakariordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka, Autoglas-Glavista enpresan izandako gertakariengatik.


Getxoko Udalak EH Bildu zigortu du Palestinari elkartasuna adierazteko mural bat egiteagatik

Getxoko EH Bilduk jakitera eman duenez, Udalak isun ekonomikoa ezarri dio, 2024ko azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Elkartasunerako Nazioarteko Egunean, Villamonteko eskaileretan Palestinaren bandera marrazteagatik. Udal-zerbitzuek horma-irudia egin eta hiru egunera... [+]


2025-05-27 | Gedar
Ekainaren 30ean hasiko da Pasaiako Escalerillaseko bizilagunen aurkako epaiketa

Bederatzi familia etxegabetzeko prozedura judizialak abiatu ditu Pasaiako Portuak, eta bost familiaren aurkako epaiketari ekingo diote ekainaren 30ean, Donostian. Kaleratzeak geldi ditzatela eta bizilagun guztiei bizitoki alternatiba bat berma diezaietela exijitu du Euskal... [+]


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


Eguneraketa berriak daude