BAKTERIO MUTATZEA

  • Mutazioak normalak dira bakterioetan, baina baldintza berrietara egokitzeko ohikoa dena baino gehiago garatzen direnean antibiotikoenganako erresistentzia lor dezakete.

2001eko ekainaren 3an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Madrileko Ramón y Cajal ospitaleko talde batek agerian jarri du zein den antibiotikoekiko erresistentziaren arrazoia. Fernando Barquero, aipatu ospitaleko Mikrobiologia zerbitzuburuak lan bat argitaratu du Science aldizkari ospetsuan eta bertan frogatzen du, aurrenengo aldiz, koadro kliniko zehatz baten bidez -eta zehazkiago esateko fibrosi kistikoak jotako gaixoetan- bakterio baten hipermutazioa dela antibiotikoen aurrean erresistentziak agertzearen arrazoia.
Mutazioak normalak dira bakterioetan, hauek milioika urtez eboluzionatu baitute giro eta baldintza berrietara egokitzeko, baina bakterio honen kasuan, bariabilitate edo aldakortasunaren proportzioa normala baino mila aldiz gehiago ugaltzen da, eta horrekin antibiotikoen ekintzari itzuri egiteko aukerak ere gehitu egiten dira. Lanean esaten da hipermutazioaren oinarri genetikoa ADNaren erreplikazio-prozesuan akatsak konpontzeko jardueraren alterazioan edo galeran dagoela. Akatsak (mutazioak azken finean) ez badira konpontzen edo zuzentzen, bakterioak aldakortasun-maila altua lortzen du, eta horixe da, hain zuzen ere, fibrosi kistikoa eragiten duen kasua. Gaixotasun hau, fibrosi kistikoa, genetikoa eta hereditarioa da, eta usuagoa da arraza zurian. Bere kontrako tratamenduan arnas fisioterapia, antibiotikoak eta ariketa fisikoa konbinatzen dira, birikak gorputzean sortzen den muki likatsu horretatik ahalik eta garbien mantentzeko. Behin genetikaren aurrerapausoak erabiltzen hasi ondoren, esan daiteke zortzi-hamar urte barru gaixotasuna behin-betiko sendatzea lortu ahal izango dela .


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biologia
2021eko abuztuaren 1
Ionan Marigomez. Ai, itsasorik ez bageneuka...
"Mila arazo ditu itsasoak, baina denen oinarria bera da: gu asko garela"

2020ko martxoaren 10
Irati Romero Garmendia Ikertzaile biomedikoa
"Ikerketa feministagoa behar dugu"

Eguneraketa berriak daude