"Zelulen egitura eta antolaketa hobeto ulertzea lortu dugu"

  • Alicia Gascon Gubieda (1993, Muxika) Biokimikan graduatu zen 2015ean. Gero, Erresumara Batura jo zuen biologia zelularrean espezializatzeko 2015-2021 urteetan, eta orain, UPV/EHUn lan egiten du, immunologia, mikrobiologia eta parasitologia departamenduan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko apirilaren 20an - 16:25

Biokimika eta Biologia Molekularra ikasi, eta gero, ikerketaren munduranzko bidea egiten hasi zinen.

Ikerketa munduak interes handia piztu dit txikitatik, eta Biokimika gradua aukeratu nuenean, nire helburua ikerketa munduan lan egitea zela banekien. Hau dela eta, graduan zehar praktika asko egin nituen hainbat laborategitan, ikerketa mundua hobeto ezagutzeko. Eta masterra aukeratzeko momentuan, ikerketa osagai handia zuen master bat aukeratu nuen, lan-esperientzia lortzeko.

Newcastle-n egin duzu tesia. Nola sortu zen aukera?

Masterra Erresuma Batuan egin nuen, Univertsity of Birmingham-en. Bertan nengoen bitartean, biologia zelularrean espezialitu nahi nuela erabaki nuen. Hainbat PhD lan-eskaintza bilatu nituen urte horretan, eta dozenaka curriculum bidali eta gero, hiru lan-elkarrizketa eta bi tesi-eskaintza lortu nituen. Bi tesien artean, Newcastle-koa aukeratu nuen, Newcastle oso herri bizia delako eta ikerketa taldea oso atsegina zelako.

Zeluletan aldaketak eragiten dituzten PAR proteinak izan dituzu ikergai…

Zelulen antolaketa oso konplexua da. Zelulek egitura oso desberdinak har ditzakete, eta zelula askok atal desberdinak izan ditzakete, egitura eta funtzio desberdinekin. Adibidez, neuronek, axoiak dituzte. Atal berezi hauek sortzeko, zelulek polaritate seinaleak erabiltzen dituzte. PAR proteinak seinale hauek sortzen dituzten proteinak dira, eta haien bitartez, hainbat zelulen antolaketa kontrolatzen dute.

PAR proteinak eta aktomiosina-eskeletoaren arteko feedback mekanismoa azaltzea lortu duzu, zer suposatu du honek?

Aktomiosina-eskeletoa zelulari "estruktura" ematen dion osagaia da, eraikin baten zutabeak bezala. Aktomiosina-eskeletoaren egitura eta indarra aldatuz, zelula guztiaren egitura aldatu daiteke eta zelula malguagoa egin daiteke. Beraz, PAR proteinek aktomiosina-eskeletoan duten eragina ulertuz, zelulen egitura eta antolaketa hobeto ulertzea lortu dugu.

Aldaketa hauek aztertzeko C. elegans zizarea erabili duzu. Zergatik zizare hau?

Caenorhabditis elegans zizarea genetikan asko erabiltzen da, organismo oso sinplea delako: 959 zelula bakarrik ditu, 2-3 aste bakarrik bizi da eta oso txikia da (1 mm). Gainera, zizarean aldaketa genetikoak egitea oso erreza da.

Iaz aurkeztu zenuen doktorego tesia. Nola bizi izan duzu?

Tesiaren aurkezpena oso arraroa izan zen. Pandemia dela eta, ezin izan nintzen Newcastle-era bueltatu tesia aurkezteko, eta Zoom bitartez egin nituen aurkezpena eta ospakizuna. Hala ere, momentu polita izan zen.

Orain, zein erronka dituzu eskuartean?

Euskal Herriko Unibertsitatera bueltatu naiz. Immunologia, mikrobiologia eta parasitologia departamenduan ari naiz lanean, minbiziari aurre egiteko terapia berriak aztertzen.

Txiotesian parte hartu zenuen. Zer nolako esperientzia izan zen?

Proiektu interesgarria iruditu zitzaidan, euskal ikerlariek egiten duten ikerketa ezagutzeko era bikaina. Gainera, tesiak normalean oso luzeak dira eta ulertzeko zailak, eta 6 txiotan laburtuz gure lana jende gehiagori zabaltzeko aukera ematen digu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biologia
Intsektuen apokalipsia antropozenoan

Galdera da ea edozein zibilizaziok gupidarik gabeko gerra egin dezakeen bizitzaren aurka, bere burua suntsitu gabe eta zibilizatua deitzeko eskubidea galdu gabe”. 1

Sei hamarkada igaro dira Rachel Carsonek bere Silent Spring (Udaberri isila) liburu bikaina idatzi... [+]


Cristina Claver.
"Ekosistema mesopelagikoan munduko arrain-biomasarik handiena dagoela pentsatzen da"

Cristina Claver-ek (Bilbo, 1996) Biologia-ikasketak egin zituen UPV/EHUn. Italiara joan zen Erasmus egitera, eta gero, itsas baliabide biologikoen masterra egin zuen. Nazioarteko masterra zen eta Frantzian, Italian, Irlandan, Suedian eta Seychelleetan egon zen ikasten... [+]


Jon Luzuriaga
"Birsortu nahi genuen ehunaren zelula espezializatuak lortzea izan zen gure helburua"

Jon Luzuriaga Gonzalez (Oñati, 1989) Biokimikan lizentziatu zen (2012) eta ikerketa Biomedikoan egin zuen masterra gero (2013); biak UPV/EHUn. 2018. urtean Biomedikuntzan doktoratu zen eta doktoratu osteko ikertzaile bezala egon ondoren, irakasle bezala dihardu UPV/EHUko... [+]


Izokina Euskal Herrian: arrain eta ondare

Historia luzeko soka du izokinak Euskal Herrian. Istorio ugari sortu ditu, hasi Historiaurretik eta egun arte. Haren arrantzak garrantzia sozio-ekonomiko handia izan du, eta hala sortu ziren hura erregulatzeko arauak. Atzetik etorri ziren gero, ordea, arau-hausteak, herritarren... [+]


2021-08-01 | Unai Brea
Ionan Marigomez. Ai, itsasorik ez bageneuka...
"Mila arazo ditu itsasoak, baina denen oinarria bera da: gu asko garela"

Ionan Marigomez Allende (Erandio, 1961) biologoa da lanbidez eta bokazioz. Bera izan zen EHUren Plentziako Itsas Estazioaren sustatzaile nagusia, eta bera da bertako zuzendaria 2013an sortu zenetik. Bulegoan hartu gaitu, atzealdean Gorlizko badia ageri dela, eta hantxe jardun... [+]


Eguneraketa berriak daude