KUTSADURA GARBITZAILEAK

  • Gizakiak zikindutakoa naturak zertxobait garbitu dezake. Izan ere, zenbait landarek kutsadura ezabatzeko gaitasuna du eta horrelakoak kutsaduraren aurka erabiltzen hasi dira.

2001eko apirilaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gizakion eraginagatik kutsatutako lurraldeen zerrenda etengabe hazten ari da. Ur-zikinak, erradioaktibitatea, ongarri kimikoak, herbizidak, petroliotik sortutako hainbat produktu, metal astunak eta abar. ia nonahi aurki daitezke oraintxe: lurrean, lurpeko uretan, hondakindegietan, zabortegietan, ola eta meategietan eta abar.
Kutsadura eta poluitzaile pilaketak ezabatze aldera landareak erabiltzen hasiak dira. Lurretik ur pila izugarriak hartzeko duten gaitasunagatik batzuk: makalak, lertxunak eta zurzuriak (Populus sp.), sahatsak eta zumeak (Salix sp.), zekalea (Secale cereale), askimotza (Cynodon dactylon), basartoa (Sorghum sp.), hirusta zuria (Trifolium repens), alpapa (Medicago sativa) eta abar. Sustraietan bizikide dituzten mikroorganismoen laguntzagatik beste batzuk: alpapa berak sustraietan dituen bakterio batek petrolioaren deribatu batzuk deusezten ditu. Ekiloreak (Helianthus anuus) elementu erradiaktiboak sustraietan irazgazteaz gain ziapearen multzoko landare batzuk (Brassica juncea, Thlaspi sp. eta abar) bezala beruna, nikela, zinka, sufrea, kromoa eta antzeko metal astunak lurretik bildu eta beregain pilatzen ditu. Sagarrondoak (Malus x domestica) eta marugatze beltzak (Morus nigra) bezala alkohol duten konposatuak askatzen dituzten landareek sustraietako mikroorganismoak kitzikatuz kutsatzaile organikoak ezaba ditzakete lur eta uretatik. Lezka hostozabala, garagarra, ezker aihena, osina, txikori-belarra, piperra, tomatea, Menyanthes, Lemna, Myriophyllum, Elodea, Sison eta Polygonum gheneroetako generoak... gero eta garbitzaile gehiego ezagutzen ditugu .


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...