NATURAREN BOTEREA BARRUTIK SENTITUZ


2001eko urtarrilaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bilbo zeharkatzen duen itsasadar ospetsua, bere bi adarretako batean behintzat, Burgos eta Araba arteko mugan jaiotzen da, eta euskal lurraldean bizigai dugun miraririk handienetakoa du emaitza. Horrelako ikuskizun baten aurrean -ia hiruehun metroko urjauziak sortutako irudi eta burrunbada- gizakiok oraindik naturagandik zer ikasi eta zer errespetatu handia dugula ohartzen gara.
Urduñako Mendate izugarria igotzen hasiko gara, tarteka panoramika zoragarriak eskainiko dizkiguna. Gaina harrapatu baino lehen Gaztelako lurretan sartuko gara. Berau igaro eta handik kilometro batera, ezkerrera, etxalde baterako sarrera ikusiko dugu, "Junta Castilla-León - Coto Privado de Caza" dioen langa metaliko berde batez. Sartu; ez zarete damutuko.
Bidexka zabala txarto asfaltatua dago, bidezulo handiekin, beraz oso kontuz joan behar da. 3,5 km.tara bidegurutze batera ailegatuko gara: ezkerrera "Senda Mirador Esquina Rubén" eta eskuinera "Senda Mirador Cañon del Nervion". Lehenbizi ezkerrera abiatzea gomendatzen dizuegu (1,5 km), bertatik Urduñako Bailararen ikuspegi izugarria izango duzuelako. Puntu horretan, gomendioa beste begiratokira oinez abiatzea izango litzateke, arroilaren ertzaren gaineko paseoa zoragarria delako (3 km).
Dena den, bidegurutzera itzuli eta kotxez abiatzen bazarete ere (bidegurutzetik 2 km), iristean ikusiko duzuenaren aurrean, batez ere euri garaia bada eta urjauzia sortu bada, erabat txunditurik geratuko zarete: Nerbioi ibaiaren Arroil-Iturburu ezin ikusgarriagoa. Aho zabalik utzi zaituzten mirari hau barrutik, behetik, behatu nahi baduzue, mendatea berriro jaitsi ondoren eskumara Delikarako bidea hartu.
Dagoeneko Delikan gaudela, berau zeharkatu, zubi baten azpitik igaro eta herrixkaren amaierako atsedenleku-askaldegian aparkatu, errekaren alboan. Puntu horretatik aurrera Nerbioiren arroil izugarrian barnera gaitezke, iturburu-urjauzipean jartzeraino.
Guiuriko Urjauzia eta Gorbeiako Parke Naturala
Berriz ere Urduñatik pasatzen den errepidean, eskuinerantz Gasteizerako norabidea hartu behar dugu. Tartean, lauzpasei kilometrotara, oraindik ere zonalde honetan arruntak diren arroil-paisaia ikusgarriak behatzeko aukera berri bat izango dugu, eta pixkat aurrerago, gure ezkerraldean, Gorbeiaren silueta zabala ere agertzen hasiko zaigu.
Beti zuzen jarraituz, beste hiru bat kilometrotan Guiuri-Gujuli harrapatuko dugu. Beste kilometro batera berriz, kartel marroiska batek Urjauziraino (Cascada de Gujuli) ezkerreko norabidea markatzen digu, 50 metrora dagoen aparkalekuraino. Herriko erdigunetxotik zein aparkaleku honetatik, Guiuriko Urjauzi eder-ederra oso hurbil geratzen zaizue. Ziur egon metro gutxi hauek oinez betetzen badituzue, ikuskizunak zuen edertasun-gosea soberan asetuko duela.
Gasteizerako errepidean hurrengo gunea Beluntza izango da; handik 2 km.tara eskumara jo beharko dugu, bestela autopistan sartzen gara. Beste kilometro batera Murgiarantz irten beharko dugu, segituan Ametzagaña zeharkatzeko. 1,5 km.tara azkenean, Gorbeiako Parkeko populagunerik garrantzitsuena eta Zuia bailara-udalerriko hiriburu den Murgia herrian sartzen gara, inguruko edertasunek erakarrita txalet eta bigarren etxebizitzez josia. Inguruko ikuspegi polita, hurbil den Oroko Andra Mari Santutegitik lortuko duzue.
Murgiako sarreran ezkerrera egitean, Gorbeia Zentrala norabidean, bide erdian Sarriako eliza ageriko zaigu, bidegurutze bailitzan, bere eskuinetik Markinara eta ezkerretik Gorbeiarantz zuzenduko baikara, (gure kasuan ezkerretik joko dugu). Hortik aurrera, Gorbeiapeko zelai ederretara iristeko, errepidea zuzen segituko dugu, batzuetan sigi-saga baina beti kartel ugariak jarraituz, Zentralera 2 km.ra ailegatuz. Hortik aurrera, Gorbeia Parke Natural ederrean murgilduz, mendia bera igo genezake, Baias ibaiaren bideari jarraikiz.
Murgiara itzuli eta berau zeharkatuz, oraingoan Muruarantz abiatuko gara, zuzen eta Gasteizerako norabidea hartu barik. Bidegurutze honetatik 300 metrora agertuko zaigunean berriz, ezkerrera jo beharko dugu, Zarate-Gopegirantz. Horrela, 3 km.ra Manuerga, eta beste bitara Gopegi zeharkatuko ditugu, berehala ezkerrera Muruarantz jo aurretik. Gure helmuga Muruako Urtegia da, errepide-amaieran Gorbeiagañeko tontorreraino eramango gaituen bidezidorra hasten delako.


NERBIOIREN ITURBURUA

Burgoseko begiratokitik ikusita (ikus ibilbidea) urtearen zatirik handienean, urik ez daramanean, jada zeharo txundituta uzten bagaitu (guri Colorado-ko Arroil ospetsuaren zati bat gogorarazten digu)... zer esan garai euritsutan sortzen duen 270 metroko urjauzia deskribatzeko? Hitzak ere soberan daude; ikusi eta entzun egin behar da.
Iturbururantz Delikatik
Naturaren indar erraldoi honen behealdeko ikuspegia lortu nahi badugu Delika herriko askaldegi-atsedenlekutik abia gaitezke (ikus ibilbidea), ibaiaren sorbururaino zuzenduz. Kontuan izan gero eta ur gehiago izan (batik bat udaberrian) ikustaldia orduan eta zoragarriagoa izango dela, baina baita zailagoa eta arriskutsuagoa ere (ibaia handitua behin baino gehiagotan zeharkatu beharko da), eta alderantziz, urik ezean bidea erreza bihurtzen da baina ez du hainbeste merezi.
Askaldegitik, ibaia ezkerrean dugula urjauzitxo batzuk igaro eta harrizko zubi bateraino ailegatuko gara; zeharkatu eta beste aldetik arroilean barneratzen joango gara, bidezidorra ibaian bertan amaitzen den arte. Hortik aurrera dator zailtasuna, erreka ahal dugun moduan behin eta berriz pasatu beharra. Beste aukera bat, tarteko uharka eta urjauziak gertutik sentitu eta ikusiko ez badituzue ere, harrizko zubia igaro eta goialdetik ibaiaren hasiera ingururaino eramango gaituen saihesbidea hartzea da, azken unean ibaira jaitsiz.


GORBEIA PARKE NATURALA

Erdi bizkaitarra erdi arabarra, 21.000 Ha.ko naturgune honek izen bereko mendi multzoa biltzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko naturgunerik handiena da. Neolitikotik behintzat populatua, antzinako artzain-kultura irudikatzen duten monumentu megalitikoen artean ikaztegi edo kirikiñoen (gaztain-biltokiak) aztarnak ere topa ditzakegu.
Natur-Parkeak landaretza-tapiz zabala (pagadiak, hariztiak, ameztiak...), fauna ugaria (oreinak, igarabak, sai zuriak, aztoreak...) eta natur paraje ikusgarriak gordetzen ditu, Itxinako karst-a, Mairuelegorreta kobazuloa edo Guiuriko urjauzia, esaterako.
Gorbeiaganeko gurutzea
Gorbeiagane, izenak dioen moduan, izen bereko mendizerraren punturik altuena da, eta bertan Euskal Herriko mendi tontorretako gurutzerik ospetsuena dago. Leon XIII Aita Santuak XX. mendeari ongi etorria emateko tontorrik altuenetan gurutzeak jartzeko agindua eman zuenetik, hiru izan dira Gorbeia koroatu dutengurutzeak. Lehenak, 1901an inauguratua, hilabetera ekaitz batek bota zuen. 1902an bigarrena jarri zuten, baina 1906an haizeak berriz ere bota egin zuen. Azkenik, hirugarren eta azkenak, 18 metrokoa, gaur arte eutsi dio.
Gora iristeko arabar biderik errazena Gorbeia Urtegian hasten dena da (ikus ibilbidea). Parkeko bidezidorretako seinaleei jarraituz gero 7 bat km.tara goian izango gara. Goian 106 mendi seinalatzen dituen norabide-mahaia dago, Erdi-Pirinioak ere ikusiz.
Guiuriko Urjauzia
100 bat metroko urjauziak sortzen duen irudia eta soinua ez da edonon goza daitekeen ikuskizuna, eta beraz, hau ezinbestez bisitatu beharreko beste leku zoragarri horietako bat da. Herrira baino, Gorbeiako Parke Naturalaren izkinatxo batean (ikus ibilbidea) kokaturiko urjauziaren aparkalekutxora iritsi bazarete, natur-mirari honetara iristeko bi modu ditugu:
1- Aparkalekua amaitzen den lekutik lurrezko bide bat ateratzen da, ezkerrerantz eta beherantz, begiratokiraino zuzenean doana.
2- Bestela, kotxeentzat sarrera debekatua jartzen duen asfaltatutako bidea hartu eta 150 bat metrora eskumara beste bidetxo batetik jo, zuzenean behatoki urdineraino (tamalez ez dator bat inguruko edertasunarekin).
Hemendik aurrera, zera erabaki behar: zintzoak izan eta bertan geratu (zelaietatik igaro gabe, gertutik eta osorik ikusteko aukera galduz) ala debekuari kasurik egin gabe zelaitik pasatu eta urjauzira gerturatu. Arazorik nahi ez baduzue (gainera iristeko erarik errazena ere bada), herritxotik bertatik ere, trenbidea pasatuz (kontuz ibili), urjauziaren gainera segituan hurbilduko gara.
Dagoeneko bertan, arroil edo haitzebakiaren paretetatik zintzilik daudela diruditen arbolek begiratokirik pribilejiatuenak dira, baina kontuz ibiltzea gomendatzen dugu (ez ahaztu beheraino 100 metro inguru daudela). Azkenik, kontuan hartu jauzia euri-garaian edo ostean udan baino askoz ikusgarriagoa dela. Urik ez badago, aldiz, lekua polita da, noski, baina ez da berdina, ez horixe.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
DELIKA
Jatorduan:
Ortzaibe Jatetxea- Delikako Askaldegi-Atsedenlekua.

MURGIA-ZUIA
Turismo Bulegoa:
Udal Plaza 1. 945- 43 01 33.

Udaletxea:
943- 43 00 05.

Larrialdiak
943- 43 00 30.

Jatorduan:
Arlobi Jatetxea- Elizalde 21.

Jan eta lo egiteko:
**Hotel Zuya- Domingo Sautu 30. 945- 43 03 00. Logela bikoitza 8.000-9.000 pzta.
**Hotel-Egoitza Casa del Patrón- San Martin 2. 945- 46 25 28. Logela 8.000-8.500 pzta.

MARKINA-ZUIA (GORBEiA PARKE NATURALA)
Informazio-Zentrala:
Markinan, Parkearen sarreran.

Lo egiteko:
Perrenku Nekazal Etxea- K/ Perrenku. 945- 43 02 24. Logela 4.500-5.500 pzta.

SARRIA
Gorbea Bide Nekazal Etxea- Pagazuri 8. 945- 43 00 46. Logela bikoitza 4.000 pzta.

MURUA
Goikuri Nekazal Etxea- Goikuri 1.945- 46 40 84. Logela 6.000 pzta.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude