EURIA EGITEN DUENERAKO

  • Euskal Herriko lurretan aurki genitzakeen urjauzi guztien artean, zalantzarik gabe Nerbioikoa eta Guiurikoa ikusgarrienetakoak dira. Biak Araban ikusiko ditugu, eta gainera elkarrengandik hurbil samar. Zentzuzkoena biak ibilbide berean jorratzea denez, horixe bera egin dugu. Mirari natural horiei probetxurik handiena ateratzeko, ibilbidea bera euri garaian edo ostean burutzea gomendatzen dizuegu, horrela ikuskizuna paregabea suertatuko zaizuelako. Udaberriaren hasiera ere Gorbeiagaineko gurutzea bisitatzeko garai aproposa izan daiteke. Inguruko parke naturalak, edozein unetan ederra bada ere, udaberrian are ederragoa dirudi. Akordatzerako helduko da udaberria, pazientzia.

2001eko urtarrilaren 07an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Nerbioi Ibaiaren iturbururantz
Arabako ipar-mendebaldeko ertzean kokatua, Artziniega, (Bizkaia utzita) probintzia honetako lehen herria da, eta bere monumenturik garrantzitsuenen artean herritik kanpo dagoen Arteko Andra Mari santutegia (Santuario de Nuestra Señora de la Encina) nabarmentzen da. Gure ibilbidea hortik hasiko dugu. XVI. mendeko santutegi gotiko ikusgarri honen ondoan (barruan erretaula bikaina dago), bera bezain ederra den antzinako artea dugu, hiriko ikurra, alegia. Honez gain, ondoko museo etnografiko eta parke atseginaz ere goza dezakegu, inguru osoa egunpasa burutzeko leku ederra bihurtuz.
Artziniega bera kilometro bat beherago aurkituko dugu, erdigunea Amurriorako bidean zeharkatuko dugularik. Herriko alde zaharrak oraindik Erdi Aroko bidearen zati bat gordetzen du eta bertako harrizko karriketan Aiala eta Barratagure dorretxeak aurkituko ditugu.
Aiarako udalerri zabalean barneratuz, lehenbizi Lanteno auzoa zeharkatuko dugu (Andra Mari Zuriaren santutegi gotikoa). Hiruzpalau kilometro egin ondoren berriz, Menagarai. Bertan eskubira desbideratuko gara, Beotegi-Kexana norabidea hartuz. Horrela, kilometro gutxitan, zonaldeari izena eman zioten Aiaratarren jatorria den Kexana bisitatu ahal izango dugu. Gune txikia izan arren, ondare historiko-artistiko aberatsa gordetzen du. Bertan dira XIV. mendeko Aiaratarren jauregi-gotorleku izugarria, Biloaren Ama Birjinaren kapera-dorretxea (jatorrizko erretaula gotiko bikainaren kopia eta Aiaratarren hilobiekin) eta Domingotarren komentua eta San Joan Bataiatzailearen eliza (XIV. mendeko Ama Birjinaren erlikia ederra ikusgai).
Amurriorako bidera itzuliz, segituan Arespalditza igaroko dugu, aurrekoak baino auzo handiagoa. XVIII. mendeko Andra Mari elizak aurreko tenpluaren atalde erromaniko berantiarra kontserbatzen du. Udaletxean, berriz, artxibo historiko interesgarria dugu.
Laster, Izoria auzunean eta eskuinetara, Maroñora hurbilduko gaituen bidegurutzea ikusiko dugu. Zuzen joanda, 3,5 kilometrotara Maroñoko urtegira iritsiko gara. Uraren, beste aldeko etxaldearen eta horren osteko Salbada mendikatearen irudia oso polita bada, haizerik gabeko egun batean gerturatzen bazarete, osotasun eder hori bikoizturik ikusiko duzue, uretan islatu egiten delako, oraingoan irudi harrigarri eta zoragarri bikoitza sortuko delarik. Aho zabalik geratuko zarete.
Azkenean, errepidera berriro itzuli eta laster Amurrion barneratuko gara, erdigunean eskuinerako bidea hartuz (Urduñara). XIX. mendearen erdialdean Aiaratik desanexionatu zen hiri honetan eraikin zibil eta erlijioso ugari bisita dezakegu. Eraikin erlijiosoetan, Santa Maria eliza (batez ere XVII. mendekoa, erretaula ederra du), eta San Anton baseliza aipa ditzakegu. Zibilei dagokienez aldiz, ugaritasuna zabalagoa da: Mariaka (herritik kanpo), Ugarte (1718koa, armarriduna eta egun Kultur Etxea), Saerin (Sagarribai auzoan, armarria geratzen da), Mendijur dorretxea (XV. mendekoa, kartzela izandakoa) eta Urrutia jauregia (XVI. mendea).
Urduñako uharte bizkaitarrean sartu aurretik, Saratxotik pasako gara, eta bertan jada hurrengo kilometroetan eredu izango den paisaia ikusten hasiko gara: arroilak, haizpitarteak eta pareta bertikaleko mendixkak. Urduñako erdigunean, plazaren inguruan zehazkiago, luzaro aduana izan zen hiri bizkaitar-arabarraren garrantziak utzi ondare aberatsa bisita dezakegu.
Urduñatik berriz ere Burgoserako errepidean, momentuz ez gara Delikarantz desbideratuko (gerorako utziko dugu), baina bai ordea Tertangarantz, Urdua mendatea igotzen hasi aurretik.
Tertanga herritxoa sigi-saga zeharkatuko dugu segitzea debekatzen digun seinalea aurkitu arte (ezkerrean bi garaje marroixka ditugu). Seinale horren atzean hain zuzen, Tertangako arroila ikusgarrian barneratuko gaituen bidexka hasten da.

URDUÑA
Bitxikeria bada ere, Bizkaiko hiri (gaztelerazko "ciudad" esanahiarekin) bakarra ez dago dagokion probintzian, Burgosekin muga egiten duen Arabako aldean baizik. Horrela, Erdi Aroan Gaztela eta Bizkaiko Jaunen borroka arrazoi, bere jabetza zela-eta, azkenean 1480an Aiala utzi eta Bizkaiari lotu zitzaion.
Bere kokapenak lehenbizi gotorleku funtzioa ekarri zion (horren seinale harresiz inguratutako Erdi Aroko kale antolaketa, plazaren ingurua izar itxuran). 1773tik aurrera berriz (sute baten ondoren hiria berreraiki ostean), Urduñako Haitza igarotzen zuen bidea ireki ahal izan zenean, aduana-plaza garrantzitsua bihurtu zen, Gaztela eta Bilbo arteko merkataritza osoa bertatik pasatzen zelako. Oparotasun-garai honek 1841 arte iraun zuen, aduanak kostaldera eraman ziren urtera arte, alegia.

Ikustekoak
Hiriko eraikinik garrantzitsuenak Foruen Plazan bertan edo bere inguruan aurkituko ditugu. Arkupedun enparantza gogoragarrian bertan esaterako, aduanaren eraikin neoklasikoa, Mimenza jauregi (1629) ederra, Diaz Pimienta jauregi barrokoa (XVII. mendea) eta antzinako harresietako hondakinen eta almenadun dorre baten (zikoinak ere badira) ondoan altxatzen den armarridun Udaletxea aurkituko ditugu.
Udaletxetik izen bereko kalea hartzen badugu, segituan Andra Mari eliza gotikora iritsiko gara (XV-XVI. mendeetakoa). Barrualdean San Pedroren kaperaren erretaula flandiarra, erretaula nagusi barrokoa eta Guadalupeko Amaren kaperaren Berpizkundeko burdinazko langa landua azpimarra ditzakegu. Herrian bertan, Alde Zaharrean ibiltzea proposatzen dizuegu, interes handikoa baita.

Tertangako Arroila
Urduñan ikusgarriena bere ingurunea dela argi dago, hiria hegoaldetik inguratzen duen zirkunferentzia erdi itxurako harresi natural izugarria, alegia. Anfiteatro arrokatsu itzel horretan altxor bat baino gehiago dago, txanodun monjearen itxura duen Frailearen tontorra bitxiaren azpiko Tertangako arroila esaterako.
Bertaratzeko, Tertangatik (ikus ibilbidea) irteten den bidexka hartu eta hurrengo hiru bidegurutzeetan hiru aldiz ezkerrera egin behar dugu (lehena hasierako langatik 20 metrora dago). Ondoren, langa berde bat igaro eta atzeko bidegurutze hirukoitz handian erdiko bidea hartuko dugu, beherantz; ibaia (ura badago) zeharkatu, eta hortik aurrera beti zuzen eta gorantz arroila handioso honetan barneratzen joango gara. Goian Kobaundi izenekoa dago, baina igotzea ez da batere erraza.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
ARTZINIEGA

Udaletxea:
945- 39 63 53.

Jan eta lo egiteko:
**Hotel Torre de Artziniega- Luziano Aldapa 3. 945- 39 65 00 / 65. Logela bikoitza 8.000-9.000 pzta.

KEXAA

Jan eta lo egiteko:
*Hotel Los Arcos de Quejana- Beotegira bidea. % 945- 39 93 20. Logela bikoitza 8.960 pzta.

MAROÑO

Jan eta lo egiteko:
Guzurtegi Nekazal Etxea- Oruro auzoa. 945- 39 94 38. Logela bikoitza 6.000 pzta.

AMURRIO

Turismo Bulegoa:
Aldai 3 (Kultura Etxea). 945- 39 37 04.

Udaletxea:
Juan Urrutia Enparantza. 945- 89 11 61.

Osasun Zentrua:
Landako z/g. 945- 89 18 18.

Gurutze Gorria:
Bañuetaibar z/g. 945- 89 11 39.

Botika:
Hernandez- Elexondo 11. 945- 89 01 81.

Bankuak:
BBVA, BSCH eta Vital Kutxa- Elexondo kalea.

Kotxe-tailerrak:
Carrocerias Aiala- Aldaiturriaga Poligonoa 4. 945- 39 37 41.
Garaje Yas- Iritxusi 1. 945- 89 03 34.

Jatorduan:
Arenalde Jatetxea- Cerrajeria 1.
Villa Florida Erretegia- Lucas Rey 8.
Solatxi Garagardotegi-Jatetxea- Boriñaur Enparantza 1.

Jan eta lo egiteko:
El Txakoli Nekazal Etxea- Aldai 40.945- 89 07 03. Logela bikoitza 4.500 pzta.

Lo egiteko:
**Hostal-Egoitza Ayala- Aiala Etorbidea 2. % 945- 89 04 52. Logela. bikoitza 3.500-4.500 pzta.

URDUÑA

Jatorduan:
Llarena Jatetxea- Burgos 6.
Mugalde Elkartea- Berria 20.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude