SAREKO ARGIA BERRIA: ORAIN EGUNERO

  • Euskarazko egunkari digital izatera pasatu da Sareko Argia ekainaren 26an. Ordutik aurrera, sail berriak estreinatuz joango da Sareko Argia udan zehar: eguneroko albiste saila, Euskal Kulturaren Hari@ren bilaketa sistema, Sareko Herriak, kanal tematiko berriak...

2000ko uztailaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ekainaren 26tik aurrera www.argia.eus helbidean sartu denak badaki azal nagusian dozena erdi bat albiste berezi dakartzala Sareko Argiak, Internet den komunikazio modu berrirako bereziki landuak. Asterokotasuna hautsi du lehenik, eta egunerokotasuna ere hautsiko du sarritan, albiste garrantzitsuak gertatu ahala. Gune honetako gainerako atal guztiak ere berritu dira eta berriak sortu ere bai.
Baina zer da orain Sareko Argia, ataria, egunkaria? Formato, formula eta edukiz jauzia egin duen web gune honek egunkari elektronikoek dituzten ezaugarriak ditu, eta "atariak" izenez ezagunak diren komunikabide anitz eta ezberdinen ezaugarriak ere bai. Europan eta Ameriketan hainbat komunikabide elektroniko ezagutu eta aztertu da Sareko Argia berria prestatzeko: Kataluniako Vilaweb, Galiziako Vieiros, Frantzian "Le Nouvel Observateur" astekariak Interneten antolatu duen egunkaria, Europa eta Ameriketako astekarien bertsio elektronikoak eta abar.
Horietatik Sareko Argiak euskaraz bizi nahi duen komunitateak dituen baldintza, behar eta mugei egokitutako formulak bereganatu ditu.


UDABERRIAN

Udaberrian zehar burutu dira gunearen formula berria antolatzeko lanak. Dena berritu baino lehen martxan jarri zitezkeen atal batzuk jada ezagutzen ditu euskal internetzaleak. Adibidez, euskal bilatzaile nagusietarako (Aurki, Kaixo, Euskonet, Jalgi) zuzeneko sarrera ipini da eta Interneten euskaraz informazio eta zerbitzu nagusiak eskaintzen dituzten guneekiko loturez osatutako Kioskoa ere bai.
Gainerako aldaketak ekainaren 26ra arte itxaron behar izan dute. Formula berrian, Sareko Argiak lehendik ARGIA paperezkotik zeukan autonomia areagotu egin du. Agian deigarriena, egunero orri nagusian eskaintzen dituen albisteak izan daitezke horretan. Egunerokotasunerako jauzia egin du ARGIAko taldeak honekin eta egunak pasa ahala horren emaitzak Interneteko bertsioan bezala paperezkoaren hobekuntzan ere nabarituko dira.
Albiste horietan batzuk gaur Euskal Kulturaren Hari@ zerbitzuak biltzen dituenak dira, hautatuak eta bereziki landuak, lotura eta erreferentziekin. Ekonomia eta politika mundukoak ere badira, eta baita mundu mailako aktualitatekoak eta Internet alorrekoak ere. Albiste laburrak, arrazoi bat edo besteagatik garrantzizkoak diren gertakizunei lotuak eta irakurleari gune interesgarri askotara joateko aukera emango diotenak.


FORMULA

Formula berrian, bilaketa sistemetan berrikuntzak egin dira. Nabarmenena: Euskal Kulturaren Hari@ zerbitzuaren bilaketa sistema. Beste maila batean, Aurki bilatzailea Sareko Argiak integratuko du, elkarlan bide berri bati ekinez. Gai bereziak bi ataletan bereizi dira. Kanalak daude batetik, tartean berriren bat ere badela: Euskal Mendiak, Iñaxio Elizegik lantzen duen gune interesgarria. ARGIAn uztailaren 9an hasiko den Gida Turistikoak ere leku berezia izanen du. Gai berezietan, LARRUNez gain, larunbatetan ARGIAren gai nagusia landuko da, eta igandeetan Net Polita izeneko kronika.
Uztailean zehar hasiko dira ugaritzen Sareko Herriak, frankizia moduan Sareko Argiak herrietako bazkideekin sortuko dituen edizio lokalak. Eta irailerako utziko dira hurrengo berrikuntzak. Horien artean, Gure Mendea proiektuaren barruan mahaijoko gisan 99ko udazkenean plazaratu zen "tribiala" Internet bidez jokatzeko moduan ipiniko da. Eta gaur ARGIAren Eskaintzak direnak Gureazoka.com bihurtuko dira.
Sareko Herriak edizio lokalak dira: euskal herritarrak bizi diren edozein udal edo hiriko informazioak biltzeko, elkarlan moduan planteatu dira.
Sareko Herri bakoitzak bere izaera autonomoa dauka, informazio bizi propioa, eta aldi berean Sareko Argiaren informazio eta zerbitzu multzo guztia ere baliatzen du. Herri bakoitzak dauka azal bat bere albistez eta zerbitzu amankomunez osatua eta aurrera begira bere eztabaidagune propioak, estatistikak eta abar edukiko ditu.
Hitzarmen bat burutzen da Sareko Argiaren eta Sareko Herria antolatu nahi duen enpresa edo pertsonaren artean. Frankizia motako elkarlan hitzarmen bat da, bi aldeen interes sozial eta ekonomikoen gainean eraikia.
Kasu batzuetan herri aldizkari bat izango da Komunikazio Biziagoa enpresaren bazkide lokala, beste batzuetan irrati lokal bat edo argitaletxe bat, komunikazio edo publizitate munduko profesional bat, argitaletxe bat, Interneten lehendik informazio lokala egiten ari den elkarte bat... edo herritar bat, Interneten komunikazioa egiteko interesa duena. Sareko Argia holako bazkideentzako beren proiektuen osagarri gerta daiteke. Areago, Sareko Argiak horietarako ere bere elkarlana eskaintzen die. Internetek euskaraz eta oro har Euskal Herrian daukan beharretako bat "sare barruko bizia" baita.
Ekainaren 26an Sareko Hernani aurkeztu zen prentsaurrean, lehen edizio bezala. Hurrengoak Zuberoa eta Urruñakoa izan daitezen prestaketa lanetan ari dira eta beste zenbait negoziaketa bidean da.


AMETZAGAIÑA

Ametzagaiña Taldearen lankidetza ezinbestekoa izan da Sareko Argiaren jauzi honetarako. Horren barruan, Adur Software Productionsek bideratzen duen informatikako programazio lanaz gain, Aitor Maritxalar webmaster gaztearen etorreraren eragina nabaritu da. Sareko Argiaren eduki eta formen gainean Berdaitz Goia produkzio arduradunarekin batera Auria Etxeandia kazetari gaztea izan da hilabeteotan egunkari digital berria landu duena. Batik bat kulturako informazioa lantzen (Hari@ eta beste) Naiara Irureta, Nekane Barandiaran eta Izaskun Jauregi ditu ondoan. Sareko Argiak lotu eta gainerako gestio komertzialetan Bego Zuza ari da.
Aldaketa promozio eta publizitaterako irudi bihurtzerakoan, aipatu partaide guztiek gainera Arantzazu Ruiz grafismo aldetik eta Estitxu eta Ixiar Eizagirre eslogan eta kontzeptu bilaketan izan dituzte laguntzaile. Eta hainbeste gazteren lan eta ideiei, laurogei urteko Joxemari Zuzak ipini die aurpegia. "Baina... hi n(on) bizi haiz?" galdetzen die aspaldi www.argia.eus helbidean sartu ez direnei. Zer esanik ez oraindik Interneten ibiltzen ez direnei. Hemen Interneten inbertitzen ari denak (eta euskaraz...) oraindik bi lan egin behar baititu: berea saldu eta eskaria sortu

EUSKAL MENDIAK
Inaxio Elizegi filologia ikasia izanik, informatika, Internet eta euskal mendien zalea ere bada. Eta azken 6 urteotan bildu dituen informazio eta argazkiak bildu ditu Euskal Mendiak izeneko gune honetan. Mendi bakoitzaren argazki bat edo gehiago eta berari buruzko informazioa ipini ditu Elizegik. Osatzen ari den fitxategia izaki, zaletasun berak dituzten beste lagunen ekarpenak espero ditu, eta jadanik batzuk biltzen hasia ere bada.

HAU ABIADURA!
- 1997ko abenduan ARGIA astekariak www.argia.eus web gunea sortu zuen.
- 1998an astekariaren zenbait eduki, Elkarrizketak 1963-97 CD-ROMaren edukia, Euskal Kulturaren Aurkibidea, eta abar ipini genituen.
- 1999ko maiatzean Euskal Kulturaren Hari@ sortu genuen, harpidetza bidez banatzen den buletin bertsioan eta web bertsioan. Ekainean ARGIA osorik on line ipini eta Sareko Argia autonomo bihurtu zen.
- 2000ko otsailean Gure Mendea on line ipini dugu


Azkenak
Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagun martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


AEBtako 1.800 hiritara zabalduko dituzte Trumpen kontrako protestak larunbatean

Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]


2025-06-13 | Aiaraldea
Kalean bizi den jendearen errealitateari kolektiboki erantzuteko, harrera sarea

Ondo Etorri Laudio Harrera Herria sortu dute, kale egoeran bizi diren pertsonen “bidelagun” izan eta “mugimendu arrazista zein xenofoboen aurka” borrokatzeko. Eskualdeko ikuspegiarekin landu nahi dute gaia, eta “lanean” jartzeko deia egin... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


Ertzaintzako kargu baten semearen drogen testaren desagerpena ikertzen ari da Polizia

Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
 


Hernaniko San Juan Preludioa
“Haziak erein nahi izan ditut, gerora emaitza artistikoak jasotzeko”

Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]


Nazioarteko martxako euskal herritarrak Kairotik
“Gu atxilotzen ari dira martxarekin fokua Palestinan jartzen ari zelako”

Kairoko hotel batetik hitz egin du ARGIArekin ostegun goizean Pili Revilla gasteiztarrak. “Edozein momentutan atxilotu gaitzakete”, adierazi du. Solasaldiaren unean Euskal Herritik joandako bost herritar daude atxilotuta, eta nazioarteko dozenaka. Arreta Palestinako... [+]


Subflubiala Ez! plataformak kanpaldia egingo du Leioan asteburuan

Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.


2025-06-12 | ARGIA
Gazarako Martxan parte hartu behar zuten herritarrak atxilotu dituzte, eta dozenaka deportatu

Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek. 


2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]


Lanbide Heziketa Dualaren “gezurra” salatu eta egoera aldatzeko eskatu du irakasle talde batek

Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]


Eguneraketa berriak daude