KONDENA ETIKOAK


2000ko uztailaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Etikatik ihesean. "Ez naiz sartuko gogoeta etikoetan, hilketa honen emaitza politiko kaltegarriak azaltzen saiatuko naiz, kritika politikoari ekinen diot". Nahiko planteamendu arrunta gure artean, ETAren hilketa bakoitzaren ondoren.
Holakoak entzutean, duda bat baitaratzen zait: zer ote dago ideia horren azpitik? Konbentzimendu zintzo eta sendoa, kritika politikoa egitean kritika etikoa ere egiten dela, alegia? Zertarako, bada, desenkusa hori?
Edo bertze kontu bat izanen ote da, hots, sinetsita gaudela hutsaren hurrengoa dela ETAri termino etikoetan joatea, etika guztietatik kanpo ibiltzen delakoan?
Argiago egon daiteke etika-falta honen salaketa, kondenak bertzerik egiten ez dutenen hitzetan. Baina galdera, berriro ere, berez datorkit: zertarako kondena etikoa etikatik kanpo bizi direnei? Ez ote da izanen bost axola zaiela kondenatzaileei kondenatuak konbentzitzea? Etika unibertsal bat edozein politikaren gainean egonen bailitzan predikatzen dutenen aho batzutan, etikaren erabilera politiko lotsagabea susmatzen da, politikaren erabilera etikoaren ordez.
Biribila dirudi esaldiak, baina hipokresiaren salaketa batetik haratago doa. Etikarik eza, hauengan ere? Eta saiatuko bagina zikintzulo honetatik ihes egiten?
NATURATIK IHESEAN. Niri dagokionez, eskubide naturalez mintzo zaizkidanean, azare-jokuetara joaten naiz ihesi batean babes bila. Aukeran, musean, ea nire inteligentziak eta borondateak kontrako zoriari ziria sartzen dioten.
Bizitza bezain naturala da heriotza. Bizitza ematea bezain naturala da bizitza kentzea. Eskubiderik aitortzen badiogu naturalezari, bizitza emateko eskubidearen eskutik heriotza emateko eskubidea dator. Naturalezan errotuta dago heriotz-zigorra. Naturaren zuloan sartu nahi dugula politika erranen nuke nik, balizko zuzenbide edo etikaren naturalaren gainean oinarritzen dugunean.
Zurrunbilo horretan sartuta, nahiago nuke etika erlijioso bat, guk geuk, gizakiok, asmatu baitugu azken finean Jainkoa. Baina Arrazoiak Jainkoa naturaleza bihurtu zuenetik, berdin zait natural ala erlijiosotzat jotzen dugun etika.
IHESBIDEA. Kontua da bat direla etika eta politika, bereiztezinak. Utz dezagun zirrikiturik ttipiena ere bien artean (dela etika politikaren gainetik jartzearren -ustezko moral unibertsal batek nahi izanen lukeena-, dela aginte politikoa etika naturalaren interprete izatearren -Hobbesek nahi zuena-), eta Makiabelok deituko digu etxeko atean, noiz era guttienik ustean, estatu arrazoia makila gisa astinduz. "Beste inori ezean, hiriko agintariei dagokie iruzur egitea, arerio zein hirikideei buruz, hiriaren onerako, honelakorik beste inori ez dagokio". Norenak eta Platonenak ditugu hitz makiabeliko hauek, egia, edertasuna eta ontasuna bat egiten zituen, printzipio etikoen izenean filosofoen errepublika defendatu zuen Platonenak. Zerutiar etikaren menpeko politikaren alde zegoen Platon eta etikatik aparteko bertze politikaren alde zegoen Makiabelo, eskutik helduta.
Etika, politika, zuzenbidea... naturatik, behar naturaletik askatzeko ihesbide gizatiarrak, gizartezkoak ditugu -gehitxotan tranpetan erortzea eraman bagaituzte ere. Antinatura da etika/politika berez, askatasuna lortzeko denez. Arazo bat da betiko goikoek beren askatasuna bakarrik lortzeko dutela etika. Aingerukeria izanen litzateke bertzelako ustea. Baina arazorik funtsezkoena ideologia guztiek etika/politika bana dutela da. Kontua ez da benetako etika baten falta, etika desberdinak daudela baizik. Politika desberdinak bezainbat. Izan behar den bezala. Nire etika/politika, adibideetan hasita, ez da PPrena, ez EAJrena, ez PSNrena.
Nazkante egiten zait ustezko etika natural zein zerutiar baten aldarrikapena, horren erabilera politikora erraz baino errazago eramaten duelako. Eta ondo deritzot Herri Batasunak bertzeek eskaturiko ETAren kondena etikoei uko egiteari.
Baina ETAren politika naturalari egin beharko lioke uko, politika/etika propio bati ekin beharko lioke behingoz Herri Batasunak


Azkenak
Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Eguneraketa berriak daude