BERDINAK ZARETE. BATEZ ERE ZU!


2000ko martxoaren 12an
Aski da joan den asteko ARGIAri begirada azala eskaintzea, hizkuntzaren gorabeherek zenbateraino kezkatzen gaituzten jabetzeko. "Hizkuntzaren berdintasuna bere heriotzaren sintoma garbienetako bat da" dio Lurdes Oñederra Fonologia irakasleak. "Haurrak gauza askotan gu baino aurreratuagoak daude, intuizioan, musika edo erritmo bisual eta grafikoa jasotzerako orduan, berezkotasunean..." Anjel Ler txundi idazleak. "Irainka", Euskal Irainen Liburua eman dute argitara Joseba Aurkenerena, Covadonga Garcia eta Jon Zelaiak. Talaia desberdinetatik, sozio-linguistikaz at dauden hizkuntza arloetako ardura ozenagotzen hasi zaigu, hiztun kopuruaren behar gorriak itsutu gintuen garaia eta zuzentasun premiak ito gintuenekoa iragan den seinale.
DIAGNOSIAN asko gatoz bat; euskararen erabilpenean pobretzen ari gara, esatea soila dugu arduragai, eder, bakan eta eragingarri nola esan erabat atzenduz. Hedabideek berdindu egiten gaituzte, eta berdintzeak garamatza, Lurdesen aipua gogoan, heriotzara. Tximetaraino nago honako edo halako jokalari "batere fin ez da ibili" entzuteaz. Berdin du baloia atetik hiru metroStara bota duten, izkinako banderatxoa jo, aurkariari ostikada eman dioten edo epailearekin eztabaidan aritu diren. Kasu batean, eta bestean, eta baita bestean ere, ez direla batere fin ibili iritsiko zaigu belarrietara. Fintasunak, edo ezak, punteria txarra, punteria nigargarria, punteria barregarria, gaiztakeria eta jenio piperra, denak bilduko bailitu. Hori bai: "dittugu" ahoskatzen ahaleginduko da, jasoagotzat, jatorragotzat edo ez dakit zeragotzat daukalako, esataria, esate baterako, zarauztarra bada ere.
Anjelek dioenarekin bat nator. Gure neska-mutikoen, eta gaztetxoen arazoa ez da ezaguerarik ezari dagokiona. Intuizioan, musikan, erritmo bisuala eta grafikoa jasotzerakoan... gu baino aurreratuagoak daude. Baina batik bat esaten ez duenarekin nago ados: hizkuntzaz ari garelarik, adierazkortasunean atzetik datozkigu, oso. Auzo-kulturatan ere tankerako galerarik badela jakiteak ez luke ukendu izan behar. Eta ez da, noski, beraien errua. Kulpa da, Anduren "Nire kuleroak" irakurtzeko eman ordez, hamairu-hamalau urteko gaztetxoari "Otto Pette" irakurtarazten dioen irakaslearena, besteak beste. Edo musikari hitza jarri behar zaiola eta estribiloak egin ordez leloak egiten dituzten musika-taldeena. Oraingo gehienena alegia.
Gauzak batera edo bestera esan emaitza desberdina dela ohartzen ez direnekin jai daukagu. Hori dateke lehen urratsa; esatetik esatera aldea dagoela konturatzea. Bigarrena, desberdintzen asmatzea. Eta hirugarrena desberdin, bakan, adierazten jakitea. Baita inor iraintzeko orduan ere! Ondo erantsitako irain bat bezain mingarri gauza gutxi da. Irainez labur genbiltzan euskaldunak. Eta iraingaiz aldiz, luze.
ARESTIKO hiru aipamenak harilkatuz, nahiago dut gure seme-alabek urlia edo sandia nola iraindu ikasi eta landu dezaten, zintzaizkioketeen eta enparauak buruz ikasten denbora ematea baino. Praktikotasunagatik bada ere. Irainaren premia egunean birritan edo hirutan izango dute. Zintzaizkioketeenena sei hilabetean behin edo. Eta ahal delarik, ikas ditzatela biak. Lizardik berak hizkuntza noranahikoa amestu zuen. Ez nolanahikoa. Zuzena bada ere


Azkenak
Bizikleta martxa burutu dute Elizondon, osasun sistema publiko duinaren alde

Berrehun lagun hurbildu dira  Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Jende andana bildu da Gasteizko Korda espazioaren desalojoaren aurkako manifestazioan

Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: larunbatean Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Eguneraketa berriak daude