BorANdatea da gakoa


2000ko martxoaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnasa
Euskal Herriko edozein bibliotekarirekin hitz egitea aski da konturatzeko, salbuespenak salbuespen, ez daudela pozik. Arrazoiak, jakina, tokian tokikoak dira, baina ahultasun eta marginalitate sentimendua orokorra dela esango nuke, eta honela formulatu ohi da: herri aginteek, tokian tokikoek, ez digute kasurik egiten. Adibide bakarra jarriko dugu: Hegoaldeari dagokionez, biblioteka-lege berezirik ez duten autonomia erkidego bakarrak gara. Bitartean, Katalunian bat ez, bi egin dituzte (1981, 1993). Eta Biblioteka Nazional bat. Zergatik ez gara jartzen hara begira?
HORRELA irakurtzen da Kataluniako Bibliotekaren web orrian:

L'any 1981 s'aprová la Llei de Biblioteques, que atorgava a la Biblioteca de Catalunya la qualitat de biblioteca nacional, i el 1987 passá a depender d'un Consorci format per la Generalitat de Catalunya, la Diputació de Barcelona, l'Ajuntament de Barcelona i l'Institut d'Estudis Catalans. El 1993 s'aprova la Llei dei Sistema Bibliotecari de Catalunya, en la qual la Biblioteca de Catalunya és definida como la biblioteca nacional de Catalunya, nucli i eix vertebrador del patrimoni bibliográfic del país, dotada de les competéncies i les mitjans corresponents.
(http:// www.gencat.es/bc/historia.htm).
Biblioteka hori 1907an fundatu zuen Bartzelonako Diputazioak, eta 1914tik aurrera, Kataluniako Mankomunitatea sortu orduko, Prat de la Ribak berebiziko bultzada eman zion,

amb voluntat de ser la biblioteca nacional de Catalunya.
Laburbilduz, Kataluniako Biblioteka Nazionalaren historia, sorreratik gaur egun arte, estuki lotuta dago nazionalismo katalanaren bilakaerari, hots, Kataluniako proiektu autonomistaren zutabe nagusietako bat izan da, Prat de la Ribarengandik gaur egun arte.
Euskal Herrian ez dugu horren parekorik izan. Eta izan zitekeen: 1918an, Eusko Ikaskuntzaren sorrera biltzarrean, Tomas Etxeberriak euskal biblioteka berezi bat sortzeko asmoa plazaratu zuen; logikoa da bi kasuon artean paralelismo garbia ikustea, hots, gurea ere biblioteka nazionala bilakatzeko bokazioz etortzea. Baina orduan ez zen etorri, eta hurrengo laurogei urtetan ere ez. Zergatik?
Niri ere lanak ematen dizkit zergatik hori ulertzea. Euskal kulturaren ikuspuntutik, biblioteka nazional bat hil ala biziko arazoa dela esango nuke. Ez naiz hasiko arrazoi zehatzak aletzen, nahikoa baita galdera honela planteatzea: mundu osoan biblioteka sistema guztien buruan biblioteka nagusi bat jartzen bada, areago, Espainiako Erresumako erkidego autonomo guztietan sistemaren burua izateko biblioteka bereziak sortzen badira, ez ote da izango ezinbestekoa delako? Ala pentsatu beharko genuke Euskal Herrian inon baino aurreratuagoak gaudela, hain aurreratuak non eta leku guztietan behar dena hemen ez dugun behar? Baina, eta orain bigarren esplikazioaren txanda, hemen arazo politiko bereziak omen daude. Eta, une zehatz horretan, analista ustez pizkorrak arrazoi potoloa aipatzen dizu, Halley kometaren ibilera aldaezina deskribatzen duen astronomoaren ziurtasun berberarekin: aski omen da nazional hitza agertzea egitasmo hori ezinezkoa bihur dadin.
HONEZ gero irakurleak garbi izan beharko luke Katalunian, orain dela hogei urtetik hona inolako eskandalurik gabe posible izan dena, ez dela hemen ezinezko. Espainiako Konstituzioaren arabera ez behintzat. Bestela, ez dut ulertzen zergatik inork ez dituen Epaitegi Konstutizionalera eraman Kataluniako 1981 eta 1993ko legeak. Areago, kontuan hartuz EAEn duela hamar urte onartu zen Euskal Kultur Ondareari buruzko legean (7/1990) espreski sortu zirela Agirigordetegi, Liburutegi eta Erakustetxeetako Nazio Mailako Erapidetzak (hots, Sistemas Nacionales de Archivos, Bibliotecas y Museos). Lege hori onartu zenean PSE Eusko Jaurlaritzaren kide zen. Beste hitz batzuekin esanda, nazionala izenondoa dela eta eragozpenak jartzen dituenari, argi eta garbi hauxe gogoratu behar zaio: jarrera prekonstituzional bat hartzen ari dela. Zakarrago esaterik ere badago.
Ondorioa argia da: gaur egungo legeria nahikoa da Euskal Biblioteka Nazionala sortzeko, borondaterik badago. Nahikoa da, halaber, EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoaren artean partzuergo bat sortzeko biblioteka berri hori goberna dezan. Ez dugu ikusi, bada, Kataluniako Biblioteka Nazionala lau erakunde desberdinen artean sortutako Consorci delako batek gobernatzen duela? Ez al zen konstituzionala Alliren presidente-aroan sortarazi nahi izan zen Lankidetza Erakundea? Ez gaitezen engaina: Biblioteka Nazionala ez da independentziazaleen proiektua, politika autonomiazale ganorazko batek ere erraz beregana dezakeen egitasmoa baizik. Hala izan da Katalunian. Borondatea da gakoa lPruden GartziaAzkue Bibliotekako zuzendaria


Azkenak
Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagun martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


AEBtako 1.800 hiritara zabalduko dituzte Trumpen kontrako protestak larunbatean

Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]


2025-06-13 | Aiaraldea
Kalean bizi den jendearen errealitateari kolektiboki erantzuteko, harrera sarea

Ondo Etorri Laudio Harrera Herria sortu dute, kale egoeran bizi diren pertsonen “bidelagun” izan eta “mugimendu arrazista zein xenofoboen aurka” borrokatzeko. Eskualdeko ikuspegiarekin landu nahi dute gaia, eta “lanean” jartzeko deia egin... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


Ertzaintzako kargu baten semearen drogen testaren desagerpena ikertzen ari da Polizia

Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
 


Hernaniko San Juan Preludioa
“Haziak erein nahi izan ditut, gerora emaitza artistikoak jasotzeko”

Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]


Nazioarteko martxako euskal herritarrak Kairotik
“Gu atxilotzen ari dira martxarekin fokua Palestinan jartzen ari zelako”

Kairoko hotel batetik hitz egin du ARGIArekin ostegun goizean Pili Revilla gasteiztarrak. “Edozein momentutan atxilotu gaitzakete”, adierazi du. Solasaldiaren unean Euskal Herritik joandako bost herritar daude atxilotuta, eta nazioarteko dozenaka. Arreta Palestinako... [+]


Subflubiala Ez! plataformak kanpaldia egingo du Leioan asteburuan

Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.


2025-06-12 | ARGIA
Gazarako Martxan parte hartu behar zuten herritarrak atxilotu dituzte, eta dozenaka deportatu

Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek. 


2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]


Lanbide Heziketa Dualaren “gezurra” salatu eta egoera aldatzeko eskatu du irakasle talde batek

Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]


Eguneraketa berriak daude