Basaurin espetxeratuak dauden presoei begira egindako irratsaioa abiarazi du Tas-Tas irrati libreak. Astearte gauero 21:30etatik 22:30ak arte Interneten bidez mundu osoan entzuten ahal da euskara hutsean. Euskal presoen gaineko berriak emateaz gain, presoek zuzenean gartzelatik entzuten dituzten agurrak ere jasotzen dira 94-4151414 telefonoan. Entzuteko aski da Real Audio programaren edozein bertsio izatea. Ordubeteko emisioak 3.700 Kb hartzen dituenez, hobe da disko gogorrera «jaistea» eta deskonektatu ondoren entzutea. Hona webgunea: www.freespeech.org/presoak/
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...