"EZ DA MUSIKA ENTZUNERRAZA BAINA HORI DA MAITE DUGUNA"

  • bat eskaintzeko elkartu ziren «Kutxi» kaleko lagun hauek. Harrera ona izan eta jarraitzeko saioa egin zuten. Geroztik Kontrairok maketa bat eta bi disko kaleratu ditu.

2000ko urtarrilaren 23an
E

gun, aldaketa batzuk izan ondoren, Simon, Jabi, Iñigo, Jose, Amaia, Ruben, Ainhoa eta bi Maribelek osatzen dute taldea. Taldearen bilakaera, ekainean argitaratutako azken diskoa eta beste kontu batzuk izan ditugu hizpide musika eta lagun talde honekin)
.

Maketa atera zenutenean Trikitixa Kontrairo taldea and the big band zineten, lehen diskoan Trikitixa Kontrairo taldea eta orain berriz Kontrairo soilik. Hitzak kentzen joan zarete pixkanaka. Zergatik?
Bai, azkenean «Ko» izenarekin bukatuko dugu... Ez, ez dugu egin izena laburragoa edo eragingarriagoa izan zedin, taldearen beraren bilakaeragatik baizik. Hasieran Kontrairo Maribel, Nerea eta Trikik osatzen zuten, gero bildu ginen gaztetxeko emanaldirako eta, 11 izaki, izena aldatu genion. Baina jendeak lotzen zuen bakarrik trikitaxarekin eta gurea ez zen soilik hori. Pentsa, herri batzuetan bi mikro baino ez zizkiguten jartzen, ustez trikitixako bikote bat ginela, eta gu gero 11 lagun hara azaldu...

Azken diskoa ekainean kaleratu zenuten. 12 abestik osatzen dute eta sei hilabetez egon zineten grabatzen. «Bazen garaia!». Zergatik berandutu zarete hainbeste?
Abesti asko eginak bagenituen ere, taldekideen artean joan-etorri asko egon da. Urte hauetan 3 bateriajole, 3 gaitero eta 6 baxujole ezberdin izan ditugu. Nerea kartzelan sartu zuten eta horrek asko eragin zigun, musika taldea izateaz gain, lagun minak garelako. Bestalde, musika tresna ugari elkartzean, bakoitza ondo kokatu nahi izan dugu, dena ondo lotu, zaindu, estiloa finkatu...

Gehiago profesionalizatu?
Bai, hasieran gauzak zetozen bezala onartu eta egin egiten genituen, guk bilatu gabe. Zuloakoek berehala esan ziguten maketa grabatzeko, gero diskoa etorri zen, kontzertuak... Dena berria da eta maiz presaka eta gehiegi landu gabe egiten dira gauzak. Baina gero dena pixka bat gehiago menderatu nahi izaten duzu, zuk zuzentzea kontua, eta ez zuzendua izatea, freskotasun pixka bat galtzen baduzu ere.

Abestien hitzetan denetarik aurkitzen ahal da. «Hamaika urte barru» nahiko bitxia iruditu zait...
Bai, horretan hiltzera doan euskal artista baten istoriotxoa kontatzen da. Abestia sortzeko, euskal talde batzuen hitzen izenburuak baliatu ditugu. Gero, gainontzeko hitzak ipuintxoak dira: eguneroko bizitza, politika, mitologia, herri tradizioak... gure modura kontatzen dituztenak. Eta benetako gertaera bat ere bada: «Happening zarzuelan», gure ezagun batzuei gertatutakoa kontatzen dugu.

Eta amodioa?
Beno, horixe leporatu digute, amodio abestirik ez egotea, alegia. Gure ustez, agian disko honetan ez dago azalean islatuta, baina bai kanten barrenean: «Neurea zara» edota «Irten ala sar»en, adibidez. Ez dute agian amodioaren gaia zuzenean jorratzen, baina amodio mota asko dago. Saiatuko gara hurrengoan zor hori kitatzen.

Erabiltzen dituzuen musika tresna ugariak musika estilo ezberdinekin nahasten dituzue...
Saiatzen gara Euskal Herriko ahalik eta musika tresna gehien geureganatzen, eta gero horiek nahastu egiten ditugu beste kultura batzuetako musikekin (musika tresna horiek batera konbinatuz), rockarekin edo Afrikako influentziekin esaterako. Badakigu gurea ez dela agian oso musika entzunerraza, baina hori da maite duguna. Salmentekin baino norberak egindako lanarekin gustura egotea da garrantzitsuena, gure ustez.

Eta bakalaoa?
Zergatik ez? Agian egunen batean horri ere helduko diogu, eta kanta bat egingo dugu. Hala ere zeozer egitekotan, berezia izan beharko luke, gure kutsua utziz. Baina egun ez da gehien erakartzen gaituen musika, inolaz ere...

Udan zehar 35 bat kontzertu eman zenituzten. Izango zen tartean bitxikeria edo xelebrekeriaren bat... Nola hartu du jendeak disko berri hau?
Uste dugu jendeari dezente gustatu zaiola. Eta bitxikeriak ere dezente izan ditugu. Esaterako, Kafe Antzokiko kontzertuan Maribel batek besteari zauria eragin zion bekainean, elkarri panderoak airetik botatzean. Edota beste behin Elgoibarren, ordubete berandu iritsi ginen, jendea jadanik nahiko `moskeatuta' zegoen eta aurreko egunean Elorrion egon ginenez, «Kaixo Elorrio!» esan genuen konturatu gabe...

Diskoan laguntzaile askotxo izan duzue, ezta?
Bai, batzuekin aspaldi genuen lan egiteko gogoa, Niko Etxartekin kasu. Bestalde, taldean egon diren beste batzuekin ere lan egin dugu: Alex, Txubio, Nerea... Oso harreman polita izan dugu eta, noski, taldearentzat eta abesti bakoitzarentzat ere aberasgarria izan da. Baina ez dugu egin beste emaitza bat lortzearren, hori gero gertatu da. Haiek sartzeko gogoa genuen, besterik gabe.

Zer moduzko harrera izan du zuen diskoak Durangoko Azokan? Zer iritzi duzue azokaz?
Diskoak harrera ona izan duela uste dugu. Alde batetik, oso ondo dago azoka-ekitaldi-jai bezala, eta gainera beharrezkoa ikusten dugu; baina bestalde, bide bat egina duten idazle zein musikari horiek beti izaten dute hedabide eta propaganda gehiago, txikiak arazo gehiago du bere burua ezagutarazteko. Arrain handiak txikia jaten du, batez ere dirua tarteko bada.

Euskal Herritik kanpo jotzeko eskaintzarik izan duzue? Baduzue asmorik etorkizunean atzerrira ateratzeko?
Behin baino ez gara izan kanpoan, Madrilen. Oso urrutira joateko zailtasunak ditugu, bederatzi lagun garelako eta gehienok langileak. Baina hemendik hurbil badaude bira batzuk egin daitezkeenak, Galizan, Asturiasen, Katalunian eta baita urrutixeago ere. Gure aldetik ez dugu arazorik, baina dena ez dago gure esku, merkatua, diskoetxearen asmoak, promozioak eta abar ez ditugu guk menperatzen.

Taldea, berez, arabarra dela esan dezakegu, ezta?
Bai, gehien-gehienok arabarrak eta euskaldunak gara, eta arabarrak ez direnak nahiko arabartuak dauzkagu dagoeneko. Gainera Gasteizen sortu ginen, eta hemen jarraitzen dugu. Horretaz gain, Arabako folklorea eta bere kantak erabili ditugu eta erabiltzen ditugu


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude