OSASUN ONA ETA AUTOA: IRAKURZALETASUNAREN GALBIDE


1999ko azaroaren 21ean
Irakurzaletasunak asko gauzka kezkaturik. Ezak, noski. Gero eta handiagoak dira hainbat esparrutatik egiten diren ahaleginak. Idazleen Elkarteak aztergai du liburuarekiko atxikimendu urria. Administrazioa ere kanpaina bat burutzen hasi berria da. Eskolak eta Unibertsitateak ere zaletasunik eza detektatu egin dute, eta saiatuko dira, nik uste, konponbidea jartzen.
Askotariko arrazoiak aipatu izan dira haur, gazte eta nagusiek gero eta irakurzaletasun apalagoa erakus dezagun. Telebista da beti lehenik aipatzen den arrazoia. Eta egia da erakargarria zaigula kutxa hori, eginahalarik ez duela eskatzen haren aurrean begia jartzeak, eta denok oso nekaturik iristen garela etxera. Euskarri berrien iritsiera ere beti aipatzen da. Ordenagailuz, sarez eta Internetez beteriko mundu honetan, liburua astun, hil, geratzen zaigu eskuen artean. Nire adiskide bat entziklopediak saltzetik kafe-makinak jartzera pasa zen CD-ROM hitza estrainekoz entzun zuen egun beretik. Eta saltzaileak ez dira txorakeriatan ibiltzen.

IRUDITZEN
zait ordea, badela arrazoi bat ia inork aipatzen ez duena eta irakurzaletasunik ezaren oinarrietan dagoena. Osasunaren gizartean bizi gara. Hainbesteko garrantzia ematen diogu osasunari –izan ere apur bat badu, baina ez hainbeste– non ia inor ez den luzarorako gaisotzen umetan behintzat. Izenez ere eder ziren gaisotasun haiek galtzera egin dute. Non dira kukutxeztula, pleuresia, tifus sukarrak, garitxu sendagaitz eta erlakistan atorranteak? Hazi-minik ere ez dute izaten oraingo umeek, hazi, gu baino gehiago hazten badira ere.
Umetan gaisoaldi luze samar bat igaro izanak bihurtzen du askotan pertsona irakurzale. Ohean egon beharrak, lehen egunetako minak baretu ondoren behintzat, zerbait egin nahi izatera garamatza, eta egoera hortan bihurtzen zaigu liburua lagun. Tajuzko gaisoaldi bat ume denei komeni zaie, irakurzale izan daitezen nahi badugu behintzat. Umetan jasandako tajuzko gaisoaldien ondorio dira irakurle asko. Eta irakurleetan asko dira gerora sortzaile. Juan Garzia Garmendiak –asma ez da gaisotasunik txarrena sormenerako– eta Unai Iturriagak ere badute zerbait amankomunean. Neuk, berrogei egunetako ohealdi bati zor diot «Nani eta Mani», «Moby Dick» edo «Corazon» irakurri izana. Eta oraintsu frogatu ahal izan dut oso gertutik, otitis xume bat aski dela jendeak irakurtzeko ohiturari ekin diezaion.

OSASUN
ona oztoparri jotzen dudan heinean jotzen dut galgarri autoa ere irakurtzeko ohiturei dagokienean. Askotan aitortu izan dut autobusean egin nintzela ni bertsolari. Garraio publikoak abantaila handiak ditu. Trena eta autobusa dira etxetik kanpora denbora «galtzea» ahalbideratzen diguten toki bakarretakoak. Baina egun, oso gaztetatik norberak du bere autoa, eta hura erabiltzen du edozein atzera-aurreratarako, baita aitari trenez etor zedin erregutzen zion mutiko nerabetu hark ere. Irakurzaletasunaren kaltetan. Zoritxarrez, gaurko gazteek gehien eta irrika handienez irakurtzen dutena –«Marca» salbu– auto-eskolako test liburua da.
Eta azkenik, bada beste faktore bat garrantzitsua nire ustez. Egunkaria irakurtzeko ohiturarena. Jakin berri dut etxe askotan ez dela egunkaririk hartzeko ohiturarik. Pentsatzen jarriz gero normala da: irratiz, telebistaz nahiz teletextoz ere iristen zaizkigu eguneroko berriak. Baina nik beti nahiago izan dut periodikua gosaldu, kafesnea gailetekin hartu baino. Biak izatea da egoerarik onena, baina bakarra kentzera ez nuke egunkaria kenduko. Eta egunkaria ere irakurtzeko ohiturarik ez duenak nekez hartuko du liburua eskuetan


Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


Eguneraketa berriak daude