ZORTZI EUSKALKITAKO HIZTUNAK BERRIKETAN

  • fonetika laborategiak. Medio anitzezko euskarrian aurkeztua, modu erakargarri eta atseginean lekuan-lekuko euskalkiak hots-orijinalez entzuteko aukera paregabea ematen du.

1999ko apirilaren 18an
Egun edozein irudik hainbat hitzek baino gehiago balio ei du, baina jada kalean dagoen "Euskararen hotsak" CD-ROMak biak ondo baino hobe txertatu ditu. Hizkuntzaren historia, bilakaera, dialektologia eta euskalkien sailkapenak ez ezik, bat-bateko hizkerari eman nahi izan zaio garrantzia tokian-tokiko eukalkiak jasoz.
Deustuko Unibertsitateko fonetika laborategian egin da, Gasteizko Gobernuko Hezkuntza Sailaren eta BBKren laguntzaz. Ana Elejabeitia, Alexander Iribar eta Rosa Miren Pagola dira egileak. CD-ROMaren diseinu informatikoa eta programazioa berriz, Fermin Uribeetxeberriaren eskutik joan da.
Hasiera batean adituei zuzenduriko lana egitea pentsatu bazuten ere, bilketa lana egin ahala bigarren ikuspuntu bat hartu zuten gogoan, Rosa Miren Pagolak berak azaltzen duenez: «

Euskalkien hotsei buruzko informazio zehatza ematea izan zen gure lehen erronka, hots, analisi akustikoak medio adituei zuzenduriko lana izatea. Baina modu erosoan aurkezteko aukerak jende arrunta kontuan hartzera eraman gintuen; batik bat, euskara batua ikasten ari direnek, euskarak dituen hainbat ahozkera ezagutu zitzaten
».
Euskalkien bilketa lanek eta azterketek hiru urte behar izan dute. «

Lehenengo urratsa azterketa akustikoa izan zen eta ostean dibulgazio lana etorri zen osagarri gisa
», azaltzen du Rosa Mirenek. Azken urtean lana informatika esparrura egokitzen jardun dute. Euskararen hotsak CD ROMa lau hizkuntzatan kaleratu da: euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.


BONAPARTEREN SAILKAPENA OINARRI.

Euskararen hotsak CD-ROMaren lan irizpidea, Luis Luciano Bonapartek XIX. mendean egindako euskalkien sailkapen klasikoan oinarritu da. Alegia, zortzi euskalki izan dira aztergai: bizkaiera, gipuzkera, Iparraldeko goinafarrera, lapurtera, Mendebaldeko Behenafarrera, Ekialdeko Behenafarrera, zuberera eta Hegoaldeko Goinafarrera. Sailkapen honen arabera hortaz, lekuko edo solaskide bana hautatu zen euskalki bakoitzerako.
CD-ROMaren erabiltzaileek oso era ikusgarrian egin ahal izango dute euskalkiz-euskalki ibilaldia. Ordenadorean leihoz-leiho euskalkien hotsak hiru atal ezberdinetan banatzen dira: galdekizunen bidez bildutako hots soilak, bokalak eta kontsonante ezberdinak batetik eta lekukoek irakurritako testu laburrak eta solaskide askea (edo bat-bateko hizkera) bestetik.
CD-ROMaren berrikuntza deigarriena euskalkien hotsak batera entzuteko aukeran datza: «

Errealitate fonologikoa bere osotasunean eta bat-batekotasunean entzun daiteke
», azpimarratu du Rosa Mirenek. Esaterako, Zubereran aspiraketa egiten bada, alderatu ahal izango dugu momentuan beste euskalki batekin. Analisi akustikoak ere garrantzi handia du, bakoitzaren iraupena ere aztertzen delarik.


JASOKETA ETA LEKUKOAK.

Lekukoen hizkeren grabazioak giro lasai eta famili artekoan burutu ziren. Egileen ustez honek berezkotasun handiagoa lortzeko ezinbesteko berma zuen.
Hasteko, solasaldia zernahi gairi buruz izaten zen, giroa laxotzeko. Ostean, solasaldi askeko gaiari hasiera ematen zitzaion. Lekuko guztiei jarritako gaia "Zure gaztaroan nola ziren herriko jaiak" izan zen eta horrela bata bestearen jarraian jardunaldiak grabatzen ziren.
Lekuko denak adinez 51-85 urte artekoak izan ziren eta gizarte eta kultur ertainekoak. «

Maila hau beharrezkoa jo zen, hizkuntza ezaguera bat behar zutelako lekukoek, batetik, eta euskaraz irakurtzen usatiak izan ere bai bestetik
».
Solasaldi askean, CD-ROMaren erabiltzaileak, oso modu argian euskalki bakoitzaren ezaugarri oro entzuteko aukera izango du. Gainera, solasaldi askeari dagokion pantailan grafikoak testuaren transliterazioa jasotzen du bi zutabetan: ezkerrekoan lekukoaren ahoskerara hertsiki lotutakoa eta eskuinekoan euskalki bakoitzeko aldaki normatibora moldatutakoa.
Bataz beste bost minutu iraun zuen lekuko bakoitzaren solasaldiak egileek aipatu bezala eta CD-ROMean bakoitzetik minutu erdiko zatia erauzi da. «

Ez da lan makala izan batik bat kontuan badugu desagertzeko bidean aurkitzen diren euskalki batzutan ez zela gauza erraza izan lekukoen hautaketa
». Esaldi solteak ere bota dituzte hautatutako hizlariek; hotsaren ondoan transkripzioa eta tonuaren araberako grafikoak ikusgai dira.
Gauzak honela, ez dago aitzakiarik "Euskararen hotsak" CD-ROMean ez aritzeko. Bonapartek hasitako lana izan du eta badu jarraipenik. Hari esker sortu ei zen Euskal Herrian euskararekiko atxikimendua, aztertzeko interesa eta azken batean euskararekiko harrotasuna. «

Luis Luciano Bonapartek burua altxatuko balu eta hainbeste mirestu zuen hizkuntzan egiten ari diren azterketak ikusita benetan poztuko litzateke
» esan zuten egileek solasaldia amaitzeko


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude