"ERROMANTIKO NAIZ BAINA EZ EDOZER IRENSTEKO PREST"

  • dizu. Xabaltx izenez ezaguna baita. Zakua zalantzaz beterik azaldu zen Durangoko Azokara. Bi hilabeteren ondotik bere zakua hustuz doa, eta geu bere baitakoa hustutzera hurbilu gara.

1999ko otsailaren 14an
Zure diskoa kantu histrioniko batekin bukatzen da, «Belar hoberena». `Apezak ez omen du belar hoberena' diozu. Zuraideko apezak ezagutzen du?
Ez dakit Roger Idiartek ezagutzen dituen hitz horiek, iritsi zaizkit ordea ohar batzuk giristino batzuen partetik, eta azaldu diet kantua ez zela haien kontra. Gibelasmorik gabeko parodia bat besterik ez da.

Pantxoa Bergara zara. Zergatik Xabaltx?
Xabaltx
ene sortetxearen izena da. Zuraideko

Zabaltza
etxaldean sortua naiz, eta ene etxekoak Xabaltx deituak izan gara betidanik, aitatxi, aita...

Izen bera eramanik ere, ziur zu zarela denetan gehien aldatu dena. Aitak nola hartzen zaitu musikari gisa?
Etxekoengandik bildu dut kanturako gutizia. Aitatxik 50 urtez abestu zuen abesbatzan, aita kantuzalea da. Alta, ene lehen kitarra gordeka erosi nuen. Aitak musikaria nahi ninduen, baina bere ametsa zen ni armadan musikari izaitea (irriak). Ongi akomeatzen gara hala ere.

1991an berriz Euskal Herriko kantu txapelketa irabazi zenuen, eta handik lau urtera H2O taldearekin grabatu zenuen zure lehen diskoa. Zertan ibili zara harrez gero?
Itsasun bizi naiz, lurrari arras lotua. Beste pertsona batekin bizi naiz, eta seme bat hazi eta hezitzen ari gara bion artean. Bizitzaren momentu batean nik maite ditudan pertsonekin denbora gehiago pasatzea deliberatu nuen. Pausatzen, pentsatzen, eta betiere kantuen hitzak idazten, musika egiten.

Bizialdi honen emaria duzu «Zalantzak» diskoa.
Bai. Zalantzak deitzen da zalantza asko izan baitut azken urte honetan diskoa osatzerakoan. Kantu andana bat pilatua nuen, eta disko batean antolatzeko unean ez nekien nola egin. 13 hautatu ondotik, ez nuen aise asmatzen lerroz lerro nola eman. Azkenik, 33 itzuliko disko txikien modura ordenatu ditut: «Zalantza I» eta «Zalantza II». Lehena elektriko eta gogorra da, eta akustikoa eta intimista bigarrena.

«Arin Arin» kantak irekitzen du lehena, eta orobat gainontzeko kantuen filosofiarekin bat dator. Euskaraz eta erdaraz ez datoz bat zenbaitetan.
Euskaraz metafora gisara eman ditut; biziki maite ditut metaforak. Hizkuntzaren aberastasuna gorde eta hitzekin jokoak egitea posibilitatzen dute. Hitz edo esaldi baten gibelean gauzak era ezberdinetara gordetzen dira.

Kantautorea sentitzen zara? Zer islatu nahi duzu hitzon bitartez?
Bai noski. Finean islatzen dute bizi dudana. Lurrari atxikia naiz, baita ingurumenari. Faltsukeria handia dago gauza hauen guztien inguruan, eta kontuan hartu behar ditugu nire ustez. Bestalde, lurraz gain, hiriko bizitza dago, ostatu eta karriketan lantzen ditugun giza harremanak. Harremanei buruz gauza asko izkutatzen ditugu, eta bestalde festa egin nahi dugularik, kasu, sistemak berak aski traba ezarri nahi digu. Ene sentimendu eta pentsamoldeak islatu nahi izan ditut gauza horiei buruz.

Errebelde fama duzu eta diskoaren bigarren aldea entzunik erromantiko zarela uste dut ere.
Erromantiko bat naizela uste dut bai, baina erromantikoa izateak ez du erran nahi zoroa eta edozer gauza irensteko prest naizela.

Besteak beste, «Belfast» izeneko kantua dator. Irlandan biziriko esperientziaren ondorioa-edo. Zergatik Irlanda?
Bai, halaxe da. Euskal Herritik kanpora ateratzeko beharra sentitu eta Irlanda hautatu nuen. Hara joatea erabaki nuen, anitz lotura bainuen bertako musikarekin, musika keltiarrekin orokorki. Lau hilabete igaro nituen.

Zer ikusi edo ikasi zenuen han?
Hasteko zoratua gelditu nintzen, bertako eskoletan musika erakusten baita hemen matematika bezala. Musika beste molde batez bizi da, berdin Belfasten berdin herrixketan. Jendea biltzen da gau guziz jotzeko, musikak giza harremanetan berebiziko garrantzia du. 70 urteko bibolin jole bat, atabala jotzen duen 14 urteko gazte batekin aurki ditzakezu. Egunero jotzen dute karrikan, guk berriz, kontinentean, karrika galdu dugu.

Kexu zara, Iparraldean gazteek musika jotzeko duten posibilitate eskasagatik?
Bai. Hemen zerbait antolatu nahi baduzu, Herriko Etxeari behar diogu baimena eskatu eta mila oztopo gainditu behar. Iparraldean azpiegitura gutxi dago. Kontzertu gelarik ez da hemen. Zuraiden, kasu, bada bat, berri-berria egina eta ez dakit zertarako, ezin baitugu alokatzen ahal.

boom hura apaldu dea?
Ez. Disketxe batzuk, independenteak, montatu berri dira, azpiegitura tipi horiek borondate handi batekin eginak dira, indar anitzekin. Zernahi gisaz, musikari gazteak nahiz zaharrak, fede handiarekin ari dira Iparraldeko musika arlo ezberdinetan.

Iaz Durangoko Azokara iritsi zinen zu. Urruti dago Durango gazteentzat?
Aski urrun. Oraindik badira ainitz gauza hausteko. Zaila da Iparraldeko kantari batentzat Hegoaldean agertzea. Hemengo kantautore gazte bat ateratzen bada, musika herrikoiarekin lotzen dute hegoaldiar gehienek. Bertako jendea ez da sobera interesatzen gure gauza berriei buruz.

Zuretzat diskoa grabatzea zaila izan al da? Nola joan zen prozesua?
Maketak IZ, Elkar eta GOR-i igorri nizkien. GOR-ek kantautoreak ez zazkiola interesatzen arrapostu zidan. Elkarrek, berriz, Iparraldeko gauza herrikoiak egitea nahiago dituela. Azkenik, IZrekin egitea deliberatu nuen, Jama Larreburu tartekoa izaki, gustura. Aspaldian ezagutzen dut, eta konfiantza handia eman dit. Kantuez biziki interesatu da, beren iraupenaz kontseiluak eman dizkit.

Kantautore gisa bizitzea zaila ez da? Baionako Gure Irratian ari zara ere.
Irratian lan egiteak bizi sozialean zango bat izateko aukera ematen dit. Osagarria da. Kantautore gisa ezin nuke bizi, baina Aistrika ene plaza taldearekin ematen ditudan berbenak kontuan harturik moldatzen naiz. Orotora, 60 bat kontzertu ematen ditugu urtean. Azken diska ateraz gero, hiru hilabetetan, 9 bat kontzertu eman ditut kantautore gisa. Kontent bizi naiz.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude