"Nafarroak aspaldi galdu zuen bere nortasuna"

Pablo Antoñana nafar idazleari elkarrizketa

Duela hogeita hamar urte idatziriko eleberria argitaratzea ez da maiz gertatzen, baina Bianakoak maiz ezagutu du. Literaturaz baino gehiago gizarte eta historiaz mintzo gara. Euskal Herria ezagutu nahi duenak badu zer ikasirik bere lanetan.

Argitaratu berri duzun «La cuerda rota» duela 30 urte idatziriko eleberria da, zure azken urteotako lanekin aldaketa franko antzeman daitezke.

Pamielak argitaratzea proposatu zidanean, berriro leitu eta ez nengoen oso seguru. «Pequeña crónica», «Relato cruento» edota «Botín y fuego» nire lanekiko desberdintasun ugari zituen, denboraren poderioz subkonszienteak elkarrizketak ez erabiltzera bultzatu nau, neure buruarekiko aski nahasia aurkitu nintzen.

Agian azken liburu hau errazagoa da irakurlearentzat, zure egungo estiloa ez baita erraza, hertsiagoa da.

Horregatik uste nuen irakurle finari baino irakurle arruntari gustatuko zaiola. Izan ditudan kritikek oker nengoela adierazten didate.

Literaturari dagokionez, aparta baino apartatua izan zara, zure aurrekorik sumatzen al duzu? Urabayen esate baterako?

Urabayen oso berandu leitu dut, eta ezin dut esan nigan eragina izan duenik. Garai hartan gaiak zuen garrantzia, orduko erregimenaren aurrean askatasun aldarrikapenerako gizarte gaiak baliatzen ziren. Muga igarotzen zuten portugaldarren gaia hurbila nuen. Aldi berean, estilo aldetik ez du zer ikusirik garai hartako lagunek egiten zutenarekin.

Inoiz «Nafarroako Faulkner» izendatu zaituzte.

Faulkner ingelesez leitzen nuen, hegoalde sakonaren ingeles amerikarrak zituen zailtasun guztiekin. Bitxia da, izan ere nire bizitza osoan Amerikak mundu mailan izan duen jokabidea gaitzetsi egin dut, baina aitortu behar dut enbaxada amerikarrari esker ezagutu eta landu izan ahal nuela Faulkner. Kritikariek Estatu espainiarreko lehenbiziko `faulknerianoa' izan nintzela diote; gero, indar handiz, Benet etorri zen.

Madarikatua baino, ez al zara zorte txarra eduki duen idazlea?

Zorte txarrik ez. Patua zure indarrekin moldatu egiten duzu, garai batean errua besteei leporatzen nien. Baina errua izatekotan nirea da. Baldintza psikiko zehatz batzuekin sortuak gara, harremanetan sartzeko zailtasunak ditut, eta bi aldiz atea jo ondoren hirugarrenean ez naiz saiatzen; alta, bada jendea hogei aldiz saiatzen dena, eta sartuz gero, kortxo guztiak irauten dute ur-azalean... Orduan txarrena da betidanik ezagutu dituzun horien iturriak ere ezagutzen dituzula, eta nolatan iritsi dira? Ireki den arte ate joka egon direla seinale.

Beraz, ez zara zure buruaren saltzaile ona.

Ez naiz saiatu ere egin, errua nirea da. Ziur naiz ene arbasoen artean nik dudan aldarte bereko anitz azalduko direla, ni ez naiz inguruaren fruitua; «odolaren mintzoa» ere hor da.

Antoñana idazlea gazte batzuek duela hamabi urte berreskuratu zuten?

Hala da, haiengatik izan ez balitz ezezagun jarraituko nuen; gainera Pamielaren sorrera horrekin batera eman zen, «Pequeña crónica»k eduki zuen arrakasta ikusirik argitaletxen munduan sartu ziren.

Eleberriez gain, era literarioan historia landu duzu, II. Gerra Karlista konparaziora. Bertan 36eko Gerran eman ziren gezurrak antzeman dituzu? Hain handia al da bi gerren arteko antza?

Bada: soldaduen jakineztasuna, apezgoaren papera beti boterearekin bateginik, liberalek Gaztela aldera -hemen beti Gaztela esan izan dugu, orain La Rioja dela diote-, jo behar izan zuten, parekotasun anitz antzeman daiteke. Hala ere, 1872koa gizatiarrago izan zen, ez zen hain bortitza izan, menturaz militarren arteko gerra izan zelako, denak akademia beretsuan ikasiak. 36an gerra militarrek militar ez zirenen batzuen kontra bultzatu baitzuten.

Gurean ere historia errepikatu egiten al da?

Anitzetan erran izan dut, 36an alfabetatu gehiago egonda ere, jantzia besterik ez zen aldatu, egun ere, 1995. urtean, jende orok ikasten duenean, sakonean jende berdina da, belaunaldiz belaunaldi jasotzen dena. Boterea daukanak helarazten du hori, lehen, zutabeak, finantzak, eliza eta armadak ziren; orain komunikabideak sartu behar dira, haien esku daudenak. Jantzia besterik ez da aldatu, emakumezkoek prakak erabili, erre, ikas dezakete, baina pertsonei buruan hozka eginez gero bere arbasoengandik jaso dutena azaltzen da.

Beraz, trantsizioak ez zuen ezer aldatu.

Francoren heriotzarekin apurketa etor zitekeela uste genuen. Baina egun, indar errepresiboak berdinak dira. Udal idazkaria izanda hainbat urtez ikusi dut Francoren irudia Goardia Zibilaren koartelean. Trantsizio baketsuaz mintzatzen da, eta benetan gertatu dena Vizcaino Casasek dioena da, hirugarren egunean berpiztu zela. Jende bera leku berean da, 1975. urtean gehien saltzen zuten egunkariak egun ere nagusi dira, demokraziarekin gerta zitekeen irakurleak esatea hainbat urtez engainatu egin gaituzue, ba ez, aldebres suertatu da, haiek dira lehenbiziko lerroan daudenak.

Egun, Nafarroako nortasunaz asko eztabaidatzen da. Ezer gaineratu ahal duzu eztabaida horretaz?

Nafarroak aspaldi galdu zuen bere nortasuna, beraz, ezin gara mintzatu izan ez den gauza batetaz. Desagertuak diren foruez mintzatzen dira, Foruaren Hobekuntza darabilte foru hitza aipatzearren, eta funtsean probintzia bakarreko konstituzio xumea besterik ez da.

Francok berak, saiatu arren, ez zuen hainbat gaietan ezer lortu. Diktaduraren garaian, hazienda kontuetan, Madrilen kontrako mugimenduak izan ziren Nafarroan.

Sekulako iskanbilak bizi ziren, gogoan ditut Sanfermin batzuetan gertatu zirenak.
Fragak hainbat artikulu idatzi zituen foruen desagerketa itzuliezina zela argudiatuz, eta egun UPN eta PP alderdietan daudenak ziren Fragaren kontra azaldu zirenak.
Gaur egun, jendea foruak dituelakoan dago: noiz sartu du eskua aurrekontuen tribunalak? noiz edozein tribunalek? Egun bai, eta gainera La Rioja eta Aragoi kexaka, Francoren garaian ez zien balio, egun dena onartzen da.

Gobernu aurrerazalea eratu omen dute. Horrek Nafarroako identitatea berreskuratzen lagundu ahal dezake?

Politikoengan ez dut sinesten; apezek eliza uzten dutenean jantziak zintzilikatzen dituzte, pertsonek politikan sartzean ideologia. Duela gutxi arte joan-etorrian ibili dira, ikuiluetan sartu dira, baina behin botoak lortuta nahi dutena egiten dute, eta orain sartu berriak direnek berdin eginen dute. Nafarroako nortasuna ezbaian dago, bakar batzuei interesatzen zaie, eta nonbait horiek gaiztoak dira, eta gaiztoak omen direnez...

Inoiz, meza eta prozesiora itzuliko ginela erran duzu. Zer dela eta?

Garai batean jendea zientoka ateratzen zen elizaren bidetik; behin Lizarran nire lankideekin eztabaidan ari nintzelarik, desertzio hori unean uneko kontua zela eta errosariora itzuliko ginela, horrek duen esanahiarekin, adierazi nien. Mezatara joateari utzi nion lehenbizikoetakoa izan nintzen, eta erraten nien, Nafarroan mezatara ez joatea ia heroia izatea dela baina aldi berean Madrilen egon eta joatea ere heroiena da, anitz baitziren hemen bai eta Madrilen joaten ez zirenak.
Eliza beti bera da, demokraziaz mintzo da eta hemen Sebastian bere iritzikoak ez diren apez guztiak baztertzen ari da. Arestian aipatu dudan legez, pasa den mendeko hiru zutabe horiek hor daude, salbuespen batekin: armada ez da ilustratua, XIX. mendean bai, bere zereginaz ideiarik bazuen. Gaur egun edukiko balu herriei komeni zaiena defendituko luke.

Aurki beste eleberria berrargitaratzeko asmoa duzu, «Relato cruento» bere garaian ia zabalpenik izan ez zuena.

Argitaratzearena ez da nire esku. Isilean egon banaiz, inork ez didalako deitu izan da; deitzen ez badizute balio ez duzun seinale. Uste horretan egon naiz hainbat urtez, gazte talde hori nigana etorri arte.
Bada nire bizitzako garai bat ia galdurik eman daitekeena; sasoi horretan indar handiz nintzen, inork herrialde honetan kasu egin izan balit askoz ere gehiago produzi nezakeen. Gaztea nintzen, gainera jenio txarrik banuen -orain ez daukadana-, eta nolabaiteko onespena jaso dudanean, produkziorako oso urte gutxi geratzen zaizkit.

Errana duzu Unamunok «Paz en la guerra» idatzi ondoren II. Karlistadaz material pilo zuela, baina ez zuela eleberri hori idatzi. Literaturak lagundu al dezake gure iragan historikoa arakatzeko?

Sekulako eleberria izan zitekeen. II. Karlistadaren inguruan Tolstoiren «Bakea eta gerra»ren pareko eleberria idatz daiteke. Garai historiko horren inguruan liburu anitz leitu ditut, baina historialari profesionalen lanek hotz uzten naute, historia zientzia matematikoa izanen balitz bai, baina ez da horrela. Unamunok, Barojak, Valle Inclanek karlismoaren inguruan historia bat idatzi zuten, niretzat jatortasun handiagokoa. Historialariak ez daude emozioa, nahia, errebindikazioaren mailan.

Sanferminak gainean ditugu. Honetan ere aldaketak ezagutu dira. Zer iritzi duzu egungo festetaz?

Txarrenetik okerrena imitatzen da. Badirudi gustu txarra nagusi dela, menturaz Iruñea aldatu egin delako ere. Gogoan dut hiriak 50.000 biztanle zituenean, Iparraldekoak ere etortzen ziren, beste girobat izaten zen. Gero emigrazioa etorri da, Nafarroakoa izanda ere, masifikazioa handia ezagutu da, eta horiek ez dituzte ohitura zaharrak mamitu; horrez gain, atzerritar saldoa hurbiltzen da, eta asko edaten dela ikusirik haiek gehiago, bertakoek gaiztakeriak egiten dituztela haiek handiagoak, eta azkenean hau munduko pisontzia bihurtzen da. Ezin da historian 60 urte atzera egin, baina egun dena zilegi da, eta amaitutakoan honek zabortegia dirudi.
 
LARRION, Patxi
29-33

Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\ANTOÑANA1
Gaiez\Kultura\Literatura\Argitalpena\Narratiba
Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Liburuak\Literatur l
Pertsonaiaz\ANTOÑANA1
Egileez\LARRION1\Kultura

Azkenak
Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Baionako gizon bat epaitzen ari da Paueko Auzitegia, zortzi adin txikiko bortxatzea leporatuta

Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Gorka Ovejero, AHTren kontrako plataforma: “Zundaketen lana sabotajeen bidez oztopatzen ari omen dira, baina salaketarik ez da egin”

Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]


Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu Israelekin zuen akordio komertzial berrirako negoziazioak

Europako Batasunak ere Israelekin dituen akordio komertzialak “berrikustea” erabaki du, 27 estatutik 17k aldeko botoa eman eta gero. Dagoeneko 53.000 hildakotik gora eragin ditu Netanyahuren gobernuak.


Enkarterrin zentral eoliko bat egiteko proiektua atzera bota du Jaurlaritzak, ingurumen kalte larriak eragingo lituzkeelako

Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Jule Goikoetxea: “Euskal Herrian ere Trumpek eta Mileik gorroto duten guztia da woke”

Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Zapalduen hitza zokoratzeko asmakizuna

Wokismoari begiratu beharrean antiwokismoari so jarri gara. Antiwokistek sorturiko multzoa delako wokismoa, eta antiwokismorik ez balego ez legokeelako wokismorik. Multzo eklektiko horri begiratu, eta laster ohartzen gara eskuin muturrak hastio duen guzia barnebiltzen duela:... [+]


2025-05-21 | Iñaki Murua
Aldia itzalaz erditu zenekoa

Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]


Nazioaren pendulua, han eta hemen

Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]


2025-05-21 | Nekane Txapartegi
Borrokak lotu nahian

Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...

Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]


2025-05-21 | Castillo Suárez
Bihotzeko pitzadurak

Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]


Eguneraketa berriak daude