«Ezin zaio Baionako herriari bakarrik exigitu erakustokia berritzeko ardura»


1994ko abenduaren 25an
Manex Pagola, Baionako Euskal Erakustokiko arduradunari elkarrizketa
«Ezin zaio Baionako herriari bakarrik exigitu erakustokia berritzeko ardura»
Manex Pagola, Baionako Euskal Erakustokiko kontserbatzaile-laguna:
Bost urte dira jada Baionako erakustokiak ateak itxi zituela. Polemikarik izan da franko, arazoa politikoa izan dela esanez, itxialdi luze horren arrazoiak edo bilatu nahirik. Argi pixka bat izateko, bertako zuzendariorde den Manex Pagola izan dugu solaskide. Euskal historiaren lehen mailako lekuko honen egungo egoeraren berri eman eta era berean etorkizuneko ildoak argitu digu.
Zein da Euskal Erakustokiaren egungo egoera?
Orain bost urte ateak ixtea erabaki zen. Arrazoi nagusia segurtasun mailako bermerik ez izatea da, etxe zahar honetan zenbaitetan 500 bisitari izan baikenituen. Departamentuko buruak ixteko eskatua zuen hirutan, baina 1989 arte alkateak ardura beregain hartzen zuenez, zabalik jarraitzen zuen. Urte hartan Olivier Ribeton jauna izendatu zuten kontserbatzaile (Haritxelhar ordezkatzeko) eta ardura bere eskuetara iragan zenez, ixteko erabakia hartu zuen.
Zein asmo du zuen Baionako Herriko Etxeak?
Grammont gobernadorearen familiak donazio handia egin zion Baionako hiriari, eta alkateak fondo hau Euskal Erakustokian sartzerik ez zuenez, bi museo batera eraikitzeko asmoa izan zuen, Baionako gaztelu militarrean; baina azkenean unibertsitatearentzat izan zen eta atzerapen handia bildu da azkenean.
Proiektu ugari aurkeztu dira museoa berritzeko.
Proiektu ezberdinak ziren, Euskal Herritik eta atzerritik, eta lau onenen artean bat aukeratu zen. Bi polo egiteko asmoa zen, lehen aipaturiko museoekin, bakoitza kokapen ezberdin batekin. Gure ustez ez zen proiektu biribila, baina zenbait ados agertu ginen proiektua horren txartzat ez jotzeko. Arazoa, ordea, politikoa bihurtu zen, Parisen PSk agintzen zuelako eta hemen zentro-eskuinak. Hori dela eta, Parisen ez zuten onartu proiektua. Indar politiko ezberdinak izateak bi urteko atzerapena ekarri du.
Dirulaguntzak iristen hasi dira. Zer dela eta ez zaie berritze-lanei ekiten?
Proiektu osoko aurrekontua 65 milioi liberakoa da. Lortu dugu dagoeneko Parisek 23 milioi libera igortzea eta Akitaniako Erregio Kontseiluak bere lehen laguntza ere agindu berri du, 1,7 milioi liberakoa. Baina dirulaguntza guztiak -Udalarena falta da, 6,3 milioikoa- eskuan izan arte ezin da lanekin hasi. Bestalde, nik uste dut Grenetek gaizki hartu duela Parisek dirua jarrita -monumento historiko izendaturikbere baldintzak ezarri nahi izana Baionari. Baina Parisek bultzatu plangintza onartua izateko beste urtebete joan da.
Zein urrats eman behar dira hemendik aurrera?
Orain bi museoak hemen lehengo lekuan kokatu behar dira. Inguruan hainbat etxe erosi eta leku gehiago dago, baina ez da nahikoa. Lehenik osorik hustu eta erreserbak gaztelu militarrera eraman behar dira, katalogazio lan informatizatua egiteko. Liburuak eta eskuizkribuak -desinfektazio prozesua burutu eta geroudal liburutegira eramanen ditugu. Martxo alderako hasiko dira hustuketa-lanak. Eta dena ondo joanez gero, obrak larrazkenean hasiko direla uste dut.
Proiektua motel joatea egotzi izan da.
Ezin zaio Baionako herriari bakarrik erakustokia berritzeko ardura exigitu, kontuan harturik hiri txikia dela eta horrelako museo bereziaren -bakarra da euskal kulturari eskainia- berritzea oso lan astuna dela eta Baionak azken boladan inbertsio handiak egin dituela hiriaren modernizazioan.
Zein motako lanak burutzen dira egun museoan?
Hamar langile daude, erreserba-zaintzaileak, kontserbatzailea, kontserbatzaile-laguna... Erakusketak, katalogazio-lana, antolaketa, jasotzen diren eskaera ugariei informazioa emanez erantzun, trasladorako prestaketak ere egiten ditugu.
Noiz zabal liteke berriro?
Gutxienez hiru urte joanen dira; etxea ia osorik bota behar da, egitura zaharra eta etxaurrea gordez. Eta monumento izanik, zainketa-lan bereziak behar direnez, luzeago joko du oraindik.
RITXI LIZARTZA
42-43

GaiezKulturaArteaAretoakMuseoakBaionako Eu
PertsonaiazPAGOLA1
EgileezLIZARTZA2Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


Pedro Sánchezek karguan jarraituko du

"Joko garbia" eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta "hausnartzeko" deia egin: "Munduari erakutsiko diogu nola defendatzen den demokrazia". Ulertzera eman du "indartsuago" itzuliko dela.


2024-04-29 | Sustatu
Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]


Eguneraketa berriak daude